Hasiera  ZER IKUSI  Mapak eta gida turistikoak

Mapak eta gida turistikoak

Deskargatu informazio guztia eta Getxoko euskarri turistiko guztiak PDFn!

"GETXO" turismo-katalogoa

Getxo Turismo-katalogoa

Getxo helmuga ezin hobea da bertako itsasoaz eta hondartzez (Bilbotik 20 minutura), euskal gastronomiaz, arkitekturaz, kultura-jaialdi ospetsuez, kirolaz eta jendeaz gozatu ahal izateko. Katalogo hau Getxoko udalerria bisitatzeko gonbidapena da, paisaiaren eta ondarearen edertasuna, azpiegituren kalitatea eta kirolak, tradizioek eta abangoardia kulturalak euskal udalerria janzten duten bizimodua agerrarazten duten argazki ikusgarrien bidez.

Deskargatu

 

Turismo-mapa eta kale-mapa

Turismo-mapa eta kale-mapa

Getxoko kaleak eta garraio publikoko lineak dituen planoaz gain, Getxora iristen diren turistentzat ezinbestekoak diren 10 bisita eta jarduerak jasotzen dira maparen atzealdean. Gainera, Getxoko mapa honetan hotel-establezimenduak eta jatetxeak, aurkituko dituzu, Getxon nola mugitu eta zure bisita aprobetxatzeko beharrezkoak diren datu interesgarri guztiekin, formatu praktiko batean.

Deskargatu

 

Getxon gozatzeko planak

Getxon gozatzeko planak   Planes para disfrutar en Getxo

Gida honetan, Getxoko udalerria gertutik ezagutzeko aukera emango dizuten esperientziak proposatuko dizkizugu, eta benetako agertokietan, gure gastronomia, gure tradizioak eta kultura, monumentuak, natura ezagutzeko aukera emango dizugu. Gustu guztietarako planak izango dituzu eskura, "Kostaldea", "Monumentala eta kulturala", "Aktiboa eta Ongizatea" eta "enogastronomikoa" izeneko gaiekin; izan ere, horiek guztiek oroitzapen ezin ederragoa utziko dizute. Plan honek urteko agenda bat du, esperientzia erakargarriez betea: kirol, kultura, gastronomia, jai eta aisialdikoak. Plan bakoitzak Getxon 70 jarduera baino gehiago eskaintzen dituzten enpresen kontaktua du: irteerak eta tourrak itsasontzian, surf eta skate eskolak, piragua, urpekaritza, ur-motoak, mendi-ibilaldiak, eskalada, hipika, bizikleta, yoga, bisita gidatuak, produktu gastronomikoen dastaketa, pintxo-tabernetan eta jatetxeetan ibiltzea… Eta askoz gehiago.

Deskargatu

 

Deskargatu Getxo Plan uda 2021

 

Getxo Taxi Tourra

Getxo Taxi Tourra

Taxiz gidatutako bi ibilbide audiogidatuei buruzko flyer bat da, eta Getxoko arkitektura- eta kultura-aberastasuna eroso ezagutzeko aukera eskaintzen digu. "Sakoneko" tour bat: ordubeteko ibilbide zirkular honek udalerriaren historia kontatzen du eta 24 puntu interesgarri deskribatzen ditu. Eta "Monumentuz beteriko kostaldea" izeneko tour bat, Bizkaia Zubian (Gizateriaren Ondarea) hasi eta hogei minutuan Portu Zaharrean amaitzen dena, 15 interesgune deskribatuz. Flyer honek narrazioaren interesguneak bisualki identifikatzen laguntzen du, gure taxia haietara hurbiltzen denean.

Deskargatu

 

Taxi bidezko zerbitzu bereziak

Taxi bidezko zerbitzu bereziak

Flyer honen bidez, taxiko joan-etorrien edo transferren kostua eta iraupena jakin dezakezu, bai Getxoko udalerriaren barruan, bai eta bertatik eskaera handia duten Euskadiko helmuga turistikoetara ere. Ondoko hauek dira: hiru hiriburuak, Gernika hiribildua, Bizkaiko (Bermeo eta Mundaka, Gaztelugatxeko Doniene barne) eta Gipuzkoako (Hondarribia) marinel herriak eta Errioxako Ardoaren ibilbideko herriren bat (Guardia, Eltziego...). Tarifa kalkulatzeko ezarri den gunea Getxoko gurutze-kaia da; horri dagokionez, kasu bakoitzean adierazten den iraupena izango du zerbitzuak; horrezaz gain, beste helmuga batzuetara joateko ere eska daiteke. Tarifa taxi bakoitzari doakio (gehienez 4 pertsona.

Deskargatu

 

QR Tour – Ibilbideak zure smartphonea erabiliz

QR Tour – Ibilbideak zure smartphonea erabiliz

Flyer honetan bi ibilbide proposatzen ditugu, udalerriko eremurik esanguratsuenak eta bertako historiaren berezitasunak ezagutzeko, zure telefono mugikorraren laguntzarekin. Honako hau esperientzia interaktibo ezin hobea da, hots, "Magic fly", zeinaren ibilbidea konpondu beharreko enigmen bidez eta Portu Zaharraren barruko ibilbide baten bidez egituratzen den, doako aplikazio hau deskargatuz: "Getxo, etxez etxeko Portu Zaharra". Aktibatu QR kodeen irakurgailua, eta hurbildu etxeetako paneletan eta plaketan agertzen diren QR kodeetara.

Deskargatu

 

Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia - Getxo

Burdinazko koloso horri buruzko liburuxka monografikoa da, hots, Industria Aroaren ordezkari nabarmenenari eta Euskadiko ikonorik ezagunenetako bati buruzkoa. Gizateriaren Ondare izendatua (UNESCO, 2006) munduko Zubi Transbordadore zaharrena eta Bizkaiko historia berrienaren lekuko zuzena da. Liburuxkak bere historiaren datuak, zubia (gaur), data adierazgarriak, bisitaldi turistikoen eskaintza, kokapen-plano txiki bat eta Bizkaia Zubiarekin zerikusia duten udalerriko beste interesgune batzuk biltzen ditu. Ez egon hara joan barik!

Deskargatu

 

Galea

Galea - Getxo

itsaslabar, hondartza eta senadiaz osatutako itsasertzeko kostalde eder honi buruzko liburuxka monografikoa da hau. Liburuxkak inguruko leku estrategikoetan dauden interesguneen datuak biltzen ditu: Andra Mari eliza, Guardako Aingeruaren baseliza, Karmengo Andra Mariren hilerria, Aixerrotako errota, Galeako gotorlekua, eta kokapen-plano txiki bat. Hori guztia, pinu eta amildegietako zelai eta basoen artean. Gozatu zabal!

Deskargatu

 

Portu Zaharra - Liburuxka  Flyer

Portu Zaharra -Getxo

Benetako eta xarma bereziko leku honi buruzko liburuxka monografikoa da, non jendea urteetan zehar itsasoari lotuta bizi izan den eta gaur egun koadrilak elkartzen diren pintxo batzuk hartu eta hitz egiteko. Liburuxkak bere historiaren datuak, interesguneen deskribapena, bitxikeriak, kokapen plano txiki bat, eskaintza turistiko eta gastronomikoa eta Portu Zaharrarekin zerikusia duten udalerriko beste hainbat interesgune biltzen ditu. Giroa, historia eta tradizioa dituen leku baten bila bazabiltza, Portu Zaharra da zure lekua

Deskargatu Flyer

 

Deskargatu Liburuxka

 

Abrako plano-gida

Abrako Plano Gida

Mapa honetan Abrako badiako hiru udalerri turistikoez gozatzeko ezagutu behar duzuna aurkituko duzu: Santurtzi, Portugalete eta Getxo. Hortxe aurkituko dituzu interesguneak, jateko eta ostatu hartzeko lekuak, jarduera eta esperientzia nabarmenak, jaiak eta ekitaldi nagusien agenda bisitatzeko datu guztiak. Hori guztia kokapen-planoan islatuta dago, eta piktogramak, zenbakiak eta ibilbideen distantzia ageri dira, badiarako bisitaldia errazte aldera.

Deskargatu

 

Getxo Dog friendly

Getxo zure txakurrarekin

Goitibeherako testu hau ezinbestekoa da txakurrarekin bidaiatzeko helmuga bila dabiltzan pertsonentzat. Zure kasua bada, Getxon pozik hartuko dugu. Kontsultatu sarbidea bermatzen duten establezimenduen zerrendak, eta, gainera, ongietorria ematen diete: ostatuak, tabernak, jatetxeak eta dendak. Dog-friendly garraioak sartu ditugu: metroa, autobusa, taxia, transbordadorea, igogailua eta txalupa. Horrez gain, bi ibilbide onenak adieraziko dizkizuegu, kostaldea eta barnealdea, eta aisialdirako guneak. Hori guztia mapan markatuta dago. Hori da hori!

Deskargatu

 

Portu Zaharra, etxez etxe

Portu Zaharra, etxez etxe

Flyer honek Algortako Portu Zaharrean barrena egin dezakezun ibilbide turistiko interaktiboa erakusten dizu. Izan ere, Portu Zaharreko zenbait fatxadatan jarri diren informazio-panelen bidez, gaur egun bisitan datozen pertsonen gozamenerako auzo zoragarri honen historia azaltzen da. Portuko harrizko kaleetan paseoan bazabiltza, eraikinen fatxadetan jarritako plaka batzuk ikusiko dituzu; bertan jatorrizko izenez gain, QR kodeen bidez etxe bakoitzari buruzko hainbat bitxikeria eta xehetasun historiko ere irakurri ahal izango dituzu mugikorrean. Deskargatu flyer eta eskaneatu QRa; horrela, “Portu Zaharra, etxez etxe” aplikazioa doan lortuko duzu. Presta zaitez aldez aurretik ibilbideaz disfrutatzeko, Portu Zaharreko gastronomiaz informazio guztia edukitzeko eta, zure osasunari buruzko datuak kontrolatzeko ibilbidean zehar egindako ariketaren ostean! 

Deskargatu

 

Braillez idatzitako mapa, audioarekin - GUZTIONTZAKO TOKI ATSEGINA

Braillez idatzitako mapa, audioarekin

Getxoko Turismo Bulegoak Braillez idatzitako Getxoko mapa eskainiko die bisitariei (euskaraz eta gaztelaniaz). Eskaneatu daitekeen QR kodea izango du eta, horrela, Getxori buruzko informazio turistikoa entzun ahalko da, baita interesguneak nahiz metroko geralekuak ezagutu ere. Honako hizkuntza hauetan eskainiko da adierazitako informazioa: gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz.

Deskargatu

 

Etxe Handien Ibilbidean zehar

Etxe Handien Ibilbidean zehar

Gida praktiko honetan Getxoko arkitekturan dauden jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu. Areetako auzoaren garairik oparoenean eraiki ziren, hau da, XIX mendearen azkenetik XX mendearen hasiera artean. Norbere kontura egin daitekeen ibilbide da; bertan, 29 interpretazio-panel aurkituko dituzu, garai horretako arkitektura-estiloen azalpenekin (Eklektismoa, Ingalaterrako arkitektura tradizionala eta erregionalismoa), arkitekto famatuak eta orduko testuinguru soziala. Areetako eta Arriluzeko Kaietan paseo atsegina egin, eta ¡Getxoko urrezko sasoia gogora ekarri ahalko duzu!.

Deskargatu

 

 

Hemen ikus ditzakezu gure liburuxka guztiak aldizkari formatuan - ISSUU Getxo Turismo 

 

Interes turistikoko azken berriak Getxo Turismo Buletinean ere ikus ditzakezu

Ikusi Newsletter guztiak

 

 

Sustapen materiala, bideoak eta publizitate-kartelak, hemen dituzu deskargatzeko. Partekatu! 

Ikusi Sustapen materiala

 

 

 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: