Hasiera  ZER IKUSI  Juana Bizcarra – Zugazartetik Areetarainoko ibilbidea

Juana Bizkarra

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Juana Bizkarraren eta haren kideen historia leku ikusgarrian geldituko da kontakizun honi esker. Lan izugarria egin zuten bizitokia Getxon ezartzea erabaki zuten Bizkaiko burgesentzat, haien seme-alabak zaintzen eta, batzuetan, edoskitzen baitzituzten.

Juana Bizkarraren eta haren kideen historia leku ikusgarrian geldituko da kontakizun honi esker. Lan izugarria egin zuten bizitokia Getxon ezartzea erabaki zuten Bizkaiko burgesentzat, haien seme-alabak zaintzen eta, batzuetan, edoskitzen baitzituzten.

Joan zaitez Juanaren ondotik ibilbide horretan, eta ezagutu itzazu populazio igoera horrek berekin ekarri zituen beste ofizio tradizional batzuk. Jarrai iezaiozu Zugatzartetik Areetaraino bertaraino eta ibili zaitez lasai bertako arkitektura, pertsona anonimo eta lorategi hiri horri bizitza eman zioten pertsonaien artean.

JUANA BIZCARRA (1882- ¿?)

Juana Bizkarra Ubieta Getxora Abadiñotik iritsi zen (Bizkaia), 1926an, inude aritzeko Areetan bizi zen familia batentzat.

Juana uniformez ibili ohi zen, eta ohikoa zen haren ofiziokideekin paseatzen ikustea, Zugatzarte eta Ondategi etorbideetan, soineko zuri edo urdin ilun luzez jantzita, mantal zuria gainetik, ilea jasota eta belarritako handiekin. Beste “osagarri” bat ziren Ingalaterran egindako haurtxoen orgak.

44 urterekin, Juana zen senar-emazteek eta semetxo batek osatzen zuten familia horrentzat lan egiten zuten lau langileetatik nagusiena (bost izan ohi ziren udan. Haientzat 24 hilabetez egon zen lanean. Ez dakigu gero zer egin zuen, baina pentsatu nahi dugu beti izan zuela leku berezia bere bizitzaren zati bat eman zion haurraren oroimenean.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: