ZER IKUSI
Bizkaia Zubia, Gizadiaren ondarea
Bizkaia Zubia, Gizadiaren ondarea

Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ezaguna, Industri Aroaren elementurik nabarmenena da eta Euskadiko ikurrik ezagunenetako bat. Haren funtzio nagusia da lotzea Nerbioi itsasadarraren bi aldeak, Portugalete eta Getxo.
Gizadiaren Ondarea izendatua 2006ko uztailaren 13an, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta Bizkaiaren historiarik berrienaren zuzeneko lekukoa. UNESCOren ustez, "sormen-adierazpen aparta da, funtzionaltasuna eta edertasuna ederki uztartzen dituena".
Zubi Esekiak Nerbioi ibaiaren ertz biak lotzen ditu eta honako hauek gurutza dezakete:
- OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
- ONTZITXOA
OINEZKOENTZAKO PASABIDEA
Igo oinezkoentzako pasabidera igogailu panoramikoaz (50 m-ko altueran), eta ikuspegi izugarriez gozatzeko aukera izango duzu, Nerbioi ibaiaren bokale osoaz, Bilboko portuaz, alboko mendiez, Portugaletez eta Getxoz. *Inongo xehetasunik galdu nahi ez baduzu, kontratatu audiogida-zerbitzua.
ORDUTEGIA:
Udako ordutegia: Aste Santutik urrira: 10:00-20:00
Neguko orduregia: azarotik Aste Santura: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Azken sarrera itxi baino 20 minutu lehenago.
OHARRA: galdetu eguerdiko 14:00-16:00 ireki-ordutegia.
PREZIOA (2026):
Pasabidea: 11€ pertsonako.
Audiogida: 3€ (Gaztelania / Euskera / Ingelesa / Frantsesa).
Oinezkoentzako pasabidearen sarrerak eskuragai daude Zubi Esekiaren dendan. Erreserbak aldez aurretik egin daitezke hurrengo formularioan.
ONTZITXOA
Gurutzatu Zubia ontzitxoan, zein 36 gurpileko gurdi batetik zintzilikatzen den, 25 metroko luzera duena eta bide horizontalean zehar mugitzen dena. Gaur egungoa bosgarren ontzitxoa da eta 1998koa da.
LEKUA: Bizkaia Zubia. Areeta metroa.
ORDUTEGIA: 24/7
BESTELAKOAK: Bidaiaren iraupena: 1 minutu eta erdi | Kopurua: 6 auto (turismo motakoa), 6 moto, bizikletak eta 200 pertsona.
PREZIOA: 0.60€-tik gora (pertsonako).
Prezioak pertsonentzat ordutegi arruntari dagozkio, beste orduko prezioak eta kotxeen, bizikleten prezioak galdetu behar.
Bisita gidatuak
Bizkaia Zubia edo Zubi Esekia gidari profesional batekin bisita daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, Bizkaia Zubiaren webgune ofiziala bisita dezakezu.
ANTOLATZAILEA:
El Transbordador de Vizcaya, S.L.(+34) 944 801 012
Honekin lotutako beste jarduera batzuk
-
Bizkaia Zubirako bisita gidatua: Deskubritu zubia bere sustraietatik, familia osoarekin.
-
Bizkaia Zubitik Portu Zaharreraino taxiz: Taxi ibilbide honetan zehar aurkituko dituzu Bizkaia Zubitik Portu Zaharreraino dauden Getxoko baliabiderik ospetsuenak.
-
Magic fly: Ibilbide turistiko eta kultural interaktiboa. Bizi ezazu esperientzia!
Nola heldu
Zubi Esekia, Bizkaia Zubia izenez ere ezaguna, Areetan dago, Areetako metro-geltokitik bost minutura, Bilboko metroaren 1 linean.
![]() |
Metro-geltokia: Areeta. 800 metrora oinez. |
![]() |
Autobusa: Bizkaibus A3411 linea. Bilbao -Getxo- Azkorri Geltokia: Bizkaia Zubia |
![]() |
BI 637 errepidea BI 711 errepidea |
Kokapena Google Maps-en
Bulego nagusien kokapena
Barria kalea, 3 - Behea
48930 Areeta-Getxo
(+34) 944 801 012
Bizkaia Zubiaren inguruko ohiko galderak
Pasarelatik, ordea, oinezkoak bakarrik ibil daitezke, eta esperientzia panoramikoagoa da, altuera handiagoa baita.
Pasarelak igogailua izan arren, irisgarritasuna mugatua izan daiteke mugikortasun-mailaren arabera; hortaz, gomendagarria da aldez aurretik galdetzea.
Deskargatu:









