ZER IKUSI
Getxo Kirol Portua
Getxo Kirol Portua

Bilbotik 16 km-ra baino ez eta Loiuko Nazioarteko Aireportutik 14 km-ra, Bilboko portuaren sarreraren ondoan, Abra-Getxo Kirol Portua dago. Kirol-portu hori 1997an inauguratu zen, eta Euskadiko lehen kirol-portua izan zen. Kirol-nabigaziorako eta beste leku batzuetara mugitzen diren ontzientzako instalaziorik eta zerbitzurik onenak ditu.
Gainera, aisiarako merkataritza- eta astialdi-eremua du, merkataritza-lokalez, jatetxez eta ostalaritza-establezimenduz beterik. Bertan dago, hain zuzen ere, Getxo Zinemak. Establezimendu horrek 6 zinema-areto ditu, horietako bi 3Dko filmak emateko behar den teknologiarekin. Bertan dituzu kartelerako estreinaldirik onenak.
Getxoko Kirol Portuaren eskaintzaren barruan, arlo teknikoa ere badago, itsas kirolak egiteko beharrezko hornidura eta osagarri guztiak baititu; eta, gainera, 9000 m2-tik gorako ontzitegi bat ere bai.
Zerbitzuak
| Zaintza | |
| Ur-hornidura | |
| Ezinduentzako sarbidea | |
| Uretako osagarriak | |
| Bizikleten alokairua | |
| Ontziolak | |
| Kafetegia / Taberna | |
| Zinemak | |
| Irrati bidezko komunikazioa | |
| Gasolioa | |
| Gasolindegia | |
| Garbitegia | |
| Bertako aparkalekua | |
| Jatetxeak | |
| Garabi-zerbitzua | |
| Arrapala-zerbitzua | |
| Elektrizitatea | |
| Tailer mekanikoa | |
| Telefono publikoaren zerbitzua | |
| Aldagelak |
Nola heldu
| Gobelako eta Neguriko metro-geltokiak. Kilometro eta erdi oinez. | |
![]() |
Zenbait autobus-linea daude gure helmugara heltzeko. |
![]() |
BI-637 errepidea, "Avanzada" Getxon zaudenean, Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekua hartu, Arriluzeko Kairaino. |
![]() |
Sarrera Bilboko Portura, Lucero lurmuturraren eta Galea lurmuturraren artean, itsasketa-bideari jarraituta, Arriluzeko itsasargia igaro arte; bertan, ababor, itsas bidaien terminal berria ikusiko dugu; haren atzean, Getxoko kirol-portua dago. |
Instalazioak
Kirol-portua ondorengo ataletan dago banatuta:
a. Amarradurak
- 827 amarradura, hainbat zingiradi-motarekin
- Egonaldi mugatuentzako aparkalekua
- Sartzeko segurtasun neurriak
- Pantalanen kokapena

Informazio gehiago
Tarifak, alokairua, salmentak. eta zirkulazioa Getxokaia: (+34)94 4912367 getxokaia@getxokaia.com
b. Lokalak
- Merkatariza Atala: Aisia- eta jatetxe-zerbitzuak (gorriz)
- Alor Teknikoa: Ontzien ekipamendu-, konponketa- eta mantentze-zerbitzuak, kroskoarekin, mekanikarekin eta elektronikarekin lotuta (urdinez)
- Gurutzaontzien terminala: (eremu horia) Bilboko portuko atrakalekua eta gurutzaontzien terminala, Getxoko kaia, Kirol Portuaren ondoan dago.

c. Ontzitegia
- 9000 m2 ontziak mantentzeko eta kontserbatzeko (egoiliarrak eta zirkulazioan dabiltzanak)
- Kokapena. Arlo teknikoaren barruan (urdinez)

Informazio gehiago
Ontzitegia Getxokaia: (+34)94 4912367 getxokaia@getxokaia.com
Lotutako jarduerak
- Bi ordu belaontziz Abratik: Zeharbideaz gozatu Bilboko itsasadarreko bolaketik belaontziz.
- Arratsa, belaontzian: Belaontziz irteera arratsaz gozatzeko euskal kostaldean.
- Labarrak itsasotik inguratuz: Gozatu 4 orduz nabigatzen Galeako itsaslabarretatik.
- Nabegazio Litzentzia: 6 ordutan Nabigazio Lizentzia lortzeko beharrezkoak diren teoria eta praktika ematen da
- Gurutze-belaontziaren hastapenak: : hasi belaontzien bizitzan
- Nabigatzen ikasten : Bela arina, edonoren esku.
Bideoa
Estropadetako Getxoko Bandera eguna laburbiltzen duen bideoa. Getxoko Kirol Portuan - Portu Zaharrean egoitza duen GETXO ARRAUN taldearen partaidetza












