Hasiera  KRUZEROAK  TOURS & TRANSFERS TAXIZ - EUSKADIN ZEHAR

TOURS & TRANSFERS TAXIZ - EUSKADIN ZEHAR

Euskadin zehar ibiltzeko taxi zerbitzu bereziak

Orain gertuago dituzu Getxoko itsas bidaien kaitik eskaintzen dizkizugun norako hain interesgarri eta apartak.

Minutu gutxi batzuetara Getxo dago. Udalerri horretan aurkitzen da itsas badien terminala. Herriaren marinel- eta aristokrazia-iraganarekin, tradizioak eta modernitateak bat egiten dute bertan. Bizkaia Zubia edo “zubi esekia”, munduko transbordadorerik zaharrena (2006an Gizadiaren Ondare izendatu zutena), merkataritza-gunea edo Algortako Portu Zaharra bisitatu ditzakezu.

Gainera, Bilbo 20 minutura baino ez dago, mundu osoan ezaguna dena bere berrasmatzeko gaitasunagatik, hiri industrial bat izatetik arkitektura abangoardistaren ikono izatera bilakatu delako. Zerbaitegatik jaso ditu Hirigintza Akademiak (The Academy of Urbanism) ematen duen Europako 2018ko hiririk onenaren saria edo hiri-kudeaketa onagatik Singapurren 2010ean jaso zuen "Le Kuan Yew World City Prize" saria.

Era berean, Donostia bisitatu dezakezu, La Bella Easo bezala ere ezaguna den hiria. Distira gehien egiten duten izarren hiria da, hots, zinemako izarrena eta gastronomia arloko Michelin izarrena (horrelako 15 izar daude hirian). Bestalde, mahastietan zehar ibilaldiak egitea beste aukera bat da, Arabako Errioxan, tradizioa eta abangoardia uztartzen jakin izan duen lurraldea. Bertako upeltegi zoragarrietan ekoizten dute munduko ardorik ezagunenetako bat, hots, Errioxa jatorri-deituradun ardoa.

Euskal kostaldea eta bertako herri arrantzaleak ere bisitatu ditzakezu. Itsaslabarretan hazi diren herri xarmangarriak dira eta bertan etxeak oso juntu eta estu egon ohi dira. Kostaldean aurkitu daiteke ere Game of Thrones telesailean Rocadragón haitza bezala ezaguna den lekua, bi arkudun zubi baten lurrera lotzen duen irlatxoa eta zeinaren gailurrean Gaztelugatxeko Donieneko ermita dagoen. Beste enklabe eder bat koloretako etxeekin apainduta ageri zaigun Hondarribia da, Bidasoa ibaia (Frantziarekin muga naturala egiten duena) itsasoratzen den Txingudi badian harro nabarmentzen den herria.

BESTELAKOAK

Hemen jarritako prezioak gutxi gorabeherakoak dira (2021rako baliozkoak), Getxon dagoen Bilboko Portuko itsas bidaien kaiak kalkulatuak. Prezioak taximetroen araberakoak izango dira beti, eta toki zehatzera mugitzea bakarrik barne hartzen du. Ez dira barruan sartzen ordaindu beharreko lekuen prezioak. Bestalde, taxilariak itxaroten emandako ordu bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dira. Ibilgailuek 4 pertsonako edukiera dute. Taxilariek gaztelaniaz hitz egiten dute.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: