Hasiera  EZAGUTU GETXO  Ezagutu Getxo

Ezagutu Getxo

compras en getxo

Getxo xarma handiko herri bat da, berezia, eta txoko magikoz beteta dago. Bilbotik 20 minutura baino ez dago, eta erakargarritasun turistiko handia du, hondartza paregabeak eta monumentuek eratutako ondare izugarria duelako; hala, txango ahaztezin bat egiteko xarma handiko herri bikaina da.


Getxo Bizkaiko zentro gastronomikoetako bat da; makina bat taberna ditu pintxo ospetsuak dastatzeko, herriko Portu Zahar famatuan arrain eta itsaskietan espezializatutako jatetxeak aurkituko dituzu, eta euskal gastronomia tradizionalaren eskaintza zabalaz gozatu ahalko duzu.

Gure herria itsaslabar artean dago kokatuta, eta Nerbioi itsasadarraren bokale izugarriak inguratzen du, harik eta Kantauri itsasora ateratzen den arte; monumentuen ondare bikaina du, industria burgesiaren egoitza izan baitzen; halaber, itsasoko sustraietan ainguratutako iragana ere badu.

Auzoei dagokienez ere aniztasun handiko herria da Getxo, bakoitzak izaera paregabea baitauka; txoko ahaztezinez betetako udalerria osatzen dute, 11 kilometro karratuan barrena; herriko distantziak, gainera, erraz zeharka daitezke ibilgailuz zein metroz.
 

Hauexek dira Getxoko auzoak:


Algorta:

Aspaldian marinelen auzoa izan eta gero, auzo bizia da Algorta. San Nikolas plazatik paseatzea, Portu Zaharra ezagutzea eta Aixerrotako errotara arte itsaslabarra zehartzea nahitaezko bisitak dira turistentzat.


Getxoko Andra Mari:

Auzoan sakabanatuta dauden baserri bitxi eta natura eta zelai zabalera handiengatik egoitza auzo hau turistek gehien bisitatzen dutenetako bat da, kirola egiteko eta Galeako gotorlekuko aurriak bisitatzeko.

 

Areeta:

Bizkaia Zubia eta Nerbioi itsasadarraren mugan dauden eraikin dotoreak izateagatik da ezaguna. Udalerriko merkataritza erdigunea ere badu, eta turistentzako turismoko erreferentea da. 

 

Romo:

Hasiera batean “Bilbao-Areeta” trenbideko langile eta beharginentzat eraiki zen, oraindik diraute hain berezkoak diren Etxe Merkeek (1924). Horien ondoan, lehen mailako ekipamendua: RKE-Romo Kultur Etxea; aisialdi-, kultura-, hezkuntza- eta gizarte-zerbitzuak ematen dituena.

 

Neguri:

Eraikin monumental eta jauregi handiak izateagatik ezaguna da Neguri. Iraganean enpresa familia handien eta burgesiaren egoitza izan zen, eta horren ondorioz Neguri arkitektura balio handiko leku paregabea da.

 


Getxok herriko auzoak bisitatzeko oso lotura onak ditu metro linea moderno bati esker; honako geraleku hauek daude herriko auzoetan:

metro

 

Turismoari buruzko gure orrian aisialdi, kirol eta bisitak egiteko jarduera ugari aurkituko dituzu, gure herriaz gozatu ahal izateko.

Zer ikusi

Zer egin

Kruzeroak

Eskaintza bereziak

Taldeak


Gure Turismo Bulegoan langile kualifikatuak aurkituko dituzu edozein zalantza argitzeko, eta Getxo bisitatzea pentsatzen ari bazara, hemen gurekin harremanetan jar zaitezke.

img telefono 944 91 08 00

infoturismo@getxo.eus


Ongi etorri Getxora!

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: