GETXO INSIDERS
Taldean bidaiatzeak Getxoko esperientzia turistikoez gozatzeko aukera emango dizu, izan lagun, lankide edo familiarekin. Talde-bisitak egin ahal izango dituzu euskal kostaldeko ezin galduzko eremu honetako txoko ospetsuenetatik. Gainera, Bilbotik 20 km-tara besterik ez dago. Getxoko ingurunea eta kokapena direla-eta, antolatzen diren talde-jarduerak gehien eskatzen diren erakargarri turistikoetako bat dira. Taldean bazatoz Getxora, jarduera asko egiteko aukera izango duzu, hala nola: ibilbideak belaontzian (iraupena aukera daiteke), txakolin-dastaketa, pintxo-ibilbidea, hainbat ekitaldi eta kontzertu, ibilbide gastronomikoak Km0 produktuak dituzten jatetxe onenetan barrena, eta askoz gehiago.
GETXO INSIDERS, KONEKTATU GETXOKO TOKIKO HISTORIEKIN MICE TURISMOAREN BIDEZ
Getxo Insiders talde-turismoa egiteko, bertako jendearekin konektatzeko eta tokiko historien bidez esperientzia berriez gozatzeko modua da. Getxoko kutsua ezagutzeko aukera emango dizu, eta bidaiatzen eta ospatzen dabiltzan enpresa-talde eta -ekipoentzat inspirazio-iturri izan daiteke. Getxo Insidersek plan eta esperientzia hoberenak eskaintzen dizkizu, izan kirol- edo kultura-erakunde bat, izan enpresa-talde txiki edo handi bat. Getxo baliabide eta nortasun handiko MICE turismo-helmuga da, eta Bizkaiko badian bertan dago. Nortasun propioa duten esperientziak, tokiko historiekin konektatzea eta Getxo lehen pertsonan bizitzea ahalbidetuko dizutenak.
Jarri harremanetan turismo-bulegoarekin, Getxora egingo duzuen talde-bisita antolatzeko eta onena izateko
Zuen beharretara egokitutako bisita egin nahi baduzue, Getxoko turismo-bulegoan plan onena prestatzen lagunduko dizuegu. Esperientziari eta eskura ditugun zerbitzuei esker, neurrira egindako jarduerak antolatzen ditugu eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, Getxora egingo duzuen bidaia espero duzuen bezalakoa izan dadin.