Hasiera  ZER IKUSI  Algortako Portu Zaharra

Algortako Portu Zaharra

Puerto Viejo 1

 

DOAN IBILBIDEKO APPa

Algorta da Getxo osatzen duten gune esanguratsuenetakoa, eta hura bisitatzea bertako Portu Zaharra bisitatzea da, bisitariak arrantzaleen herribildu txiki batera daramatzan lekua baita. Bertan, lehengo marinelen bizileku ziren antzinako eraikinak ikusiko dituzu tabernen zalapartaren artean; tabernetan, Bizkaiko kostaldeko paisaia paregabea ikusten ari zarela, pintxoak dastatzeko aukera izango duzu.

Bideoa

Hemen duzue Algortako Portu Zaharreko jaiak laburbiltzen dituen bideo polita, turisten interesa biziki pizten duten herri jaietako ibilbidea erakusten duena. Arrantzaleen portu eder hau jai-topagune bihurtzen da, non herri ohiturek herritarrak eta turistak elkartzen dituzten musikaz eta euskal arrantzaren ohituraz beteriko egun apartan.

 

Honaino hurbiltzeko, zerbait jakin behar duzu bai haren historiaz baita Getxorenaz ere.

Algortako Portu Zaharreko historia

Arrantzaleen antzinako portu hau, gaur egun bisitarien eta getxoztarren aisiarako eta astialdirako gune dena, Getxon historia eta tradizio gehien duen lekuetako bat da. XVII. eta XVIII. mendeetan du jatorria eta lotuta dago Abrako Portuko baldintza fisiko eta meteorologiko bereziei.

Portu Zaharrak lortu zuen merkataritza zuzenerako garrantzi handia hartzea, nahiz eta hasieran ez zeukan beste herribildu batzuek zeukaten pribilejiorik; baina ontzi txikietako baxurako arrantzari esker eta ontziei ibai-ahoaren hareatzak saihesten laguntzen zieten lemariei esker, oso ezaguna izan zen garai horretan.

Hareazko “barra” hori izan zen arrazoia inguru horretan ontzi asko hondoratzeko. Denborak aurrera egin ahala, salbamendu-taldea sortu zen, prestakuntza eta entrenamendu berezia zeukaten gizonek osatuta, horrelako kasu larrietan jarduteko. Horrela sortu zen Naufragoen Salbamendurako Elkartea, gaur egun ere irauten duena Itsasoko Gurutze Gorriari esker.

Pixkanaka, portuko itsas jarduera hasi ahala, Algortako itsasgizonek jarduera horiek arautuko zituen erakundea sortzeko beharra ikusi zuten.

XVII. mendean Algortako San Nikolaseko Marinelen Kofradia sortu zen, baina gutxieneko antolamenduarekin; izan ere, Portugaleteko pribilejioek legezko mugak ezarri zituzten. San Nikolas Ermita lehen bileren lekuko izan zen; bilera horiek, mende bat geroago, Etxetxun egiten hasi ziren; horretarako egin baitzen eraikin hori.

Portu Zaharreko toki interesgarriak

Puntos principales

Kofradiako marinelek sortu zuten eta bere zaindari santuaren izena jarri zioten. Historian, lehen aldiz, 1634. urtean agertu zen, kofradiako kideak bertan biltzen zirela aipatzen baita. XIX. mendean baseliza itxi zuten eta erabilera berriak hartu zituen. Horrela, Nautika Eskola izatera ere iritsi zen. 1948. urteko zahar-berritzeak, azkenean, etxebizitza bihurtu du, jatorrizko traza ia guztiz aldatuta, horregatik ez dago ia ezagutzerik, absidea izan ezik.

Portu Zaharreko antzinako pertsonaiak omentzen dituzten eskulturak: sardina-saltzailea (Jose Luis Butron eskultorearen artelana) eta arrantzalea (Luis Iñiguez eskultorearen artelana).

Itsasora ateratzen den eraikina, planta itxi bakarrekoa eta ataripe irekia duena; honen atzealdean zehar banku jarraitua ere badago. Marinelen Kofradiak XVIII. mendean eraiki zuen bertan bere bilerak egin eta erabakiak hartzeko.

“Erriberamune"-ko karela, Etxetxuren ondoan, portura ematen duten eskaileren eskailera-buruan, marinelak eta arrantzaleak biltzeko ohiko tokia izaten zen. Bertatik, belaunaldiz belaunaldi, hodeiertza ikuskatzen zuten.

(Ahoz Portu Zaharrean Suerka esaten zaio). Erriberamuneren azpian zegoen plaza.

Artelan dinamikoa da (aldi baterakoa).

Deskargatu doan "Portu Zaharra dastatuz" liburua eta ezagutu Getxoko errezeta tradizionalak.

Beste toki interesgarri batzuk

a. Usategi Parkea
Usategi parkea barruti harriztatu txikia da; duela denbora asko bertan egon zen gotorlekua oraindik gogora dakarkiguten hormekin.
b. San Nikolas Eliza
Eliza Algortako herritarren gorakadaren ondorioz sortu zen, baina ez zen parrokia bilakatu, XIX. mendera arte.
c. Naufragoen Salbamenduko Estazioa "Itsasoan galdutakoen Etxea"
Zati batean uraren gainean eraikita dago; eraikin hau Naufragoen Salbamendurako Sozietatearen lehengo egoitza izan zen. Gaur egun, bertan, Itsasoko Gurutze Gorria dago.

NOLA HELDU

Logo Metro Bilbao

 

Algorta metro-geltokia.

Kilometro bat baino gutxiago oinez.

Logo Bizkaibus

 Zenbait autobus-linea daude

 gure helmugara heltzeko.

Logo Carretera

BI-637 errepidea, "Avanzada" Getxon zaudenean, Arriluze eta Ibarra Markesaren pasealekua eta Ereagako Kaia kalea hartzen dira. 1,5 km-ra Portu Zaharra dago.

 

Informazio gehiago

Bilboko Turismo Zerbitzua

 

Deskargatu:

Ondare-ibilaldiak Getxon zehar: QR Tour 

Honekin lotutako beste jarduera batzuk

Hau ere zure interesekoa izan daiteke: