Hasiera  ZER IKUSI  Horacio Echevarrieta – Ibilbidea jauregietan barrena, Getxoko Arriluze kaiaren ondoan

Horacio Echevarrieta – Ibilbidea jauregietan barrena, Getxoko Arriluze kaiaren ondoan

Horacio Echevarrieta

Getxoko Liburutegiek utzitako argazkia.

Getxo itsasoari lotuta dago geografiari eta historiari dagokionez. Getxotar askoren bizitza itsasoari lotuta egon da, itsasoan disfrutatu dute...edo beren negozioak itsasoaren inguruan eraiki dituzte. Getxon bizi izan ziren XX. mendean estatuko garapen industriala eta finantzazkoa sustatu zuten familietako asko.

Ibilbide honetan gizon horietako bat omenduko dugu, Horacio Etxebarrieta enpresari eta politikaria; bere bizitzari buruz zinemarako gidoia idatzi daiteke. Gainera, 6. mugarria, Punta Begoñako galeriak, ikusiko dituzu, eta egiaztatu ahal izango duzu Horaciok nola lortu zuen nazioarteko erreferentea izatea: eraikin berritzailea da, une horretako abangoardia teknologikoa agerian uzten duena.

Arriluze eta Ibarra Markesaren kaletik paseatuko dugu, eta bertan ikusiko ditugu XX. mendeko lehenengo laurdenean ospetsuenak izan ziren jauregi burgesetako batzuk, eta ondoren, hirian sartuko gara Atxekolandetako begiratokira iritsi arte, non Neguri auzoak itsasoa agurtzen duen berriro ere.

Abiatuko gara?

HORACIO ECHEVARRIETA (1870-1963)

Bilbon jaio zen eta bere bizitzako zati bat Getxon igaro zuen. Bere etxea Punta Begoñako galerietan kokatuta zegoen. Enpresa gizon handia izan zen, eta bere aitaren, Cosme Etxebarrietaren, jaraunspenetik abiatuz bere negozioek mugak zeharkatu zituzten eta gaur egungo enpresa boteretsuenen abiapuntua izan ziren: Iberia, Iberduero (gaur egungo Iberdrola) edo Cemex.

Gainera, bera izan zen garai hartako gertakari garrantzitsu batzuen arduraduna: Juan Sebastian Elkano eskola ontzia eraiki zuen, El Liberal izeneko egunkaria sortu zuen eta Gorteetan Bilboren ordezkaria izan zen koalizio errepublikar-sozialistan (1914-1917).

Itsasoaz maiteminduta zegoen, itsasoa galerietatik ikusten zuen, baina hala ere, berea zen Munoa finkan hil zen, Barakaldon (Bizkaia). Bere gorpuzkinak Getxoko Karmengo Andra Mariaren hilerrian kokatutako familiako kriptan daude.

Ibilbideko mugarriren batek oroitzapen batera lekualdatu zaitu?

Agian arkitektura bat izan da, paisaia bat, edo zure interesa eragin duen irudi bat…

Konpartitu ezazu zure #Getxodeapie esperientzia sare sozialetan.

Deskargatu:

Ibilbide osoa.

Gehiago jakin nahi duzu?:

Gogorarazten dizugu badituzula beste 13 ibilbide udalerrian; hurbilen daudenak hauek dira: