Tramiteak

INOREN LAGUNTZA-BEHARRA IZATEA BALORAZIOA

Kudeaketa Unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena

Pertsona batzuek bizi duten egoera iraunkorra da, adinagatik, gaixotasunagatik edo gaigabezia batengatik, edo autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorial ezagatik edo galtzeagatik, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza garrantzitsua behar dutenak eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko; edo, adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna izateagatik beste laguntza batzuk behar dituztenak euren autonomia pertsonalerako.

Mendekotasunari arreta egiteko sistemak mendekotasun egoera aitortzeko prozedura arautzen du, hala eskatzen dutenentzat, eta sistemaren prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzen du.

Udalerrian erroldatuta dauden pertsonen mendekotasunaren balorazio eskaerak tramitatzea dagokie Getxoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei.

Mendekotasun gradua aitortzea nahitaez bete behar den betekizuna da, sistemaren zerbitzuak eta prestazioak eskuratu nahi badira.aldez aurretik

Eskakizunak

- Mendekotasun egoeran egotea.
- Estatuan bost urte bizi izatea, eta horietatik bi eskaera egin aurreko bi urteetan. Bost urtetik beherakoak badira, epe horretan estatuan bizi izana zaintza eta babesa eskaintzen dionak bete beharko du.
- Eskaera egin denean Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea, eta, kasu honetan, Getxon, hurrengo hauetan izan ezik: espainiar nazionalitatea duten pertsonak eta atzerrian bizi direnak gutxienez azken hamar urteetan, azken administrazio-egoitza Bizkaian izan dutela.

Dokumentazioa

- Balorazioaren eskaera ofiziala, Bizkaiko Foru Aldundiak normalizatutako ereduaren arabera.
- NANaren fotokopia, edo, bestela, eskatzailearen edo bere legezko ordezkariaren edo egitezko zaintza betetzen duenaren nortasuna egiaztatzen duen agiri ofiziala.
- Medikuaren txostena eredu normalizatuaren arabera.
- Eskatzailearen erroldatze ziurtagiria; Estatuan bost urte bizi izan dela egiaztatu beharko du, eta horietatik bi eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan.
Baimena ematen diot Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari beharrezkoak izan daitezen kontsulta guztiak egiteko Ogasun eta Finantza Sailari eta bestelako zerga-agentziei,nahiz Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta pentsioak edo bestelako sarrerak ordaintzen dituzten erakundeei, nire ekonomia eta ondareari dagokien egoera
Baimena ematen diot Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari beharrezkoak izan daitezen kontsulta guztiak egiteko Osakidetza
Baimena ematen diot Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari beharrezkoak izan daitezen kontsulta guztiak egiteko nire bizilekua dagoen udaletxeko errolda bulegoari
Baimena ematen diot Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari balorazio tresna egokien bidez datuak biltzeko eta egiaztatzeko kontratatutako erakundeei
Baimena ematen diot Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari, fitxategi informatizatuetan dauden izaera pertsonaleko datuak, estatistikak egiteko eta zientzia-ikerketarako

Gehieneko epea

6 hilabete

Ondorioak

Eskaera ezeztea

Indarrean dagoen araudia

LEY 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia. 0 LEY 39-2006 sobre AUTONOMIA y DEPENDENCIA.pdf

162/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, menpekotasun egoera aitortzeko prozedura arautzen da Decreto Foral 162-2009 de 1 de diciembre que regula el procedimiento para el reconocimiento de la situacion de dependencia.pdf

BFA 153/2016 Foru Dekretua, urriaren 11koa, mendekotasunaren ebaluaziorako eta orientaziorako prozedura Dº FORAL 153-2016 que regula el PROCEDIMIENTO PARA la valoración de la situación de dependencia.pdf

Erantsitako agiriak

Mendekotasuna ebaluatzeko, berrikusteko edo lekuz aldatzeko eskabidea Solicitud_para_la_valoración__revisión_o_traslado_de_la_dependencia_BOB.pdf

Ordezkaritza borondatez emateko eredua Modelo_de_representación_(Todo_el_Depto)_Logo_nuevo_Sept_2016_v4_BOB.pdf

Izatezko zaindariaren zinpeko aitorpena 3 Declaracion jurada de guarda de hecho (editable).pdf

Osasun txostena, mendekotasunaren ebaluazioa egiteko eskabideari eranstekoa Informe_de_salud_.pdf

Bankuko fitxa - Ficha bancaria Ficha_bancaria_persona_interesada_(código_IBAN)_v8_BOB.pdf

Bilatu