Gizarte Kohesiorako Dirulaguntzak
Gizarte Kohesioaren Sailak Getxoko udalerrian jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoentzako diru-laguntzak deitzen ditu urtero, udalaren gizarte-zerbitzuetako helburuaren barnean dauden diru-laguntzak (12/2008 Legea)
Horrenbestez, honako hau lortu nahi da:
- Gizarte-kohesio handiagoa sortzea.
- Elkartegintza eta boluntariotza bultzatu eta sustatzea Getxon.
- Gizarte-ekimenari laguntzea Gizarte Segurantzaren Euskal Sistemako prestazioen katalogoaren barnean ez dauden prestazio nahiz zerbitzuak garatzeko.
- Sektore publikoaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetzaren alde egitea.
Diru-laguntza hauen hartzaileak dira, irabazi-asmorik gabeko entitate, erakunde edo elkarteak, Getxoko Udalean, Eusko Jaurlaritzan edota dagokien erregistro publikoan entitate moduan erregistratutakoak, Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten dutenak, jarduerak Getxoko udalerrian garatzen dituztenak edota udalerriko biztanleei bideratuta eta udalaren Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta jardun nahi dutenak.
Erregistroan egindako inskripzioek oinarri arautzaileak onartzen diren datatik bi urteko antzinatasuna izna behar dute.
Entitateek jaso ditzaketen diru-laguntzen modalitateak edo lerroak, ondoren zerrendatzen dira. Diru-laguntzen lerro bakoitzerako berariazko oinarri arautzaileak 15. artikuluan jasotzen dira.
- Diru-laguntzen1. lerroa. Getxoko entitateen ohiko jardueraren funtzionamendua edota mantentze-lana
- Diru-laguntzen 2. lerroa. Getxoko udalerrirako interesgarriak diren berariazko proiektuak
- Diru-laguntzen 3. lerroa. Proiektu esperimentalak edo berriak.
- Diru-laguntzen 4. lerroa. Pertsona adinduengan partaidetza eta zaharze aktiboa sustatzea.
- Diru-laguntzen 5. lerroa. Oinarrizko beharrak estaltzeko laguntza.
- Diru-laguntzen 6. lerroa. Hezkuntza-arloko laguntza.
- 6 A Azpilerroa. Ingurumen-hezkuntzako proiektuak eta ekintzak
- 6 B Azpilerroa. Guraso-elkarteek eta ikastetxe publikoen intereseko proiektuak
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 3etik 18era (biak barne)
- 2020ko oinarriak eta deialdia (PDF / 319 Kb)
- Baimena ematea datuak konsultatu edota egiaztatzeko (PDF / 84 Kb)
- Baimena ematea datuak konsultatu edota egiaztatzeko (Word / 318 Kb)
- Diru-laguntza eskaera (PDF / 94 Kb)
- Diru-laguntza eskaera (Word / 369 Kb)
- Erantzukizunpeko aitorpena (PDF / 96 Kb)
- Erantzukizunpeko aitorpena (Word / 314 Kb)
- Proiektu zehatza (PDF / 147 Kb)
- Proiektu zehatza (Word / 675 Kb)
- Aurrekontua (PDF / 74 Kb)
- Aurrekontua (Word / 314 Kb)
- Memoria justifikatzeko (PDF / 120 Kb)
- Memoria justifikatzeko (Word / 554 Kb)
- 2020ean emandako diru-laguntzak
- 2019ean emandako diru-laguntzak
- 2020ean urkatutako diru-laguntzak
- 2019ean urkatutako diru-laguntzak
- Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzeko eskaerak