Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sarbidea da, eta haren funtzio nagusia gizarte-beharrak detektatzea eta haiei erantzutea da.
Zer eta norentzat den
Gizarte Zerbitzuen Sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinazioan, helburu hauek ditu:
- Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendekotasunaren ondorioz emandako banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea.
- Babesgabetasun-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
- Baztertze-egoerak prebenitzea eta haiei erantzuna ematea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Larrialdi-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.
Getxon bizi den edonorentzako, baldin eta profesional-talde baten laguntza behar badu bere autonomia, integrazioa eta/edo gizarte-ongizatea hobetzeko.
- EU- Baliabideen gida - PDF
- Arabiera PDF
- Txinera PDF
- FR Guide de ressources PDF
- Georgiera PDF
- EN Resource guide PDF
- PT Guía de recursos PDF
- RO Ghid de resurse PDF
- UR Urdu PDF
Zeintzuk dira profesionalak
GIZARTE LANGILEA izango da zure erreferentziazko profesionala, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan; hark baloratuko eta diagnostikatuko du planteatzen diozun egoera, eta, haren arabera, jarraibideak zehaztuko eta erantzuna emateko zerbitzuak eta prestazioak antolatuko ditu.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, halaber, beste hainbat profesional ditugu (PSIKOLOGOAK, GIZARTE HEZITZAILEAK, ADMINISTRAZIO LAGUNTZAILEAK, ETXEKO LAGUNTZAILEAK, ABOKATUA…) Gizarte Langileek egindako lana osatzeko.
Zer zerbitzu eta prestazio ditugu
Zerbitzu honetarako hitzordua eskatu behar da, nahitaez; bertan, gizarte langileak informazioa, orientazioa eta/edo aholkularitza emango dizkizu, Gizarte Zerbitzuekin zerikusia duten beharrei erantzuna emateko.
Gizarte langileak, egindako beharren balorazioa oinarri hartuta, egoeraren diagnostikoa prestatuko du, eta eman diren beharrak eta zailtasunak jasota utziko ditu, hala nola gaitasuna/indarrak eta laguntza-sarea.
Diagnostikoak hala gomendatzen badu, arreta pertsonalizaturako plana prestatzen lagun diezaiokezu gizarte langileari. Plan horretan jasota geratuko dira lortu nahi diren helburuak, aurrera eramango diren jarduerak eta beharrezkotzat jotzen diren baliabide pertsonalak, babes-errekurtsoak edo zerbitzuetako baliabideak, egoera eta arazo ezberdinei aurre egiteko.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren prestaziorik puruena eta bereizgarriena da; horri esker, gizarte langile baten eta beste profesional batzuen laguntza jaso dezakezu, eta haiek zure egoera alderatzen, erabakiak hartzen, aldaketak sendotzen eta oinarrizko gaitasunak eskuratzen eta garatzen lagunduko dizute, zure bizitza-proiektua bete dezazun, autonomiarekin.
Harreman izaerako prestazioek -gizarte- eta hezkuntza-laguntza edota laguntza psikosozialek- osatzen dute zerbitzu hori. Familiaren etxean (etxeko heziketa, oinarrizko familia esku-hartzea) nahiz erkidegoaren ingurunean (kaleko heziketa, bitartekaritza soziokulturala) egin daitezke bakarrik, familiarekin edota taldean. Bere helburuak dira:
a) Erabiltzaileek gaitasunak (jarrerak, gaitasunak, ezagutzak, irizpideak, jarraibideak eta trebetasunak) eskuratu eta garatzea, nork bere buruarentzat, familiaren alorrean eta taldean, modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen eta familian zein erkidegoko inguruetan bizikidetza egokia izan dezaten.
b) Erabiltzaileek ohitura, jokamolde, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak ordeztea egokiagoak diren beste batzuekin.
Gizarte-langileari dagokio erabiltzaileari abokatu batek ematen duen zerbitzura bideratzera. Zuzenduta dago legearen inguruko informazioa eta orientazioa behar dutenei, egoera zehatzetan legeari lotutako alderdi konplexuak topatzen dituztenean (banantzeak, utzarazpenak, seme-alaben zaintza, senideen ezgaitzeak...).
6.1. Gizarte Larrialdietarako laguntzak
Laguntza hauek aldizkakoak ez diren laguntza ekonomikoak dira, eta ohiko zein ezohizko gastu jakinei (ostatua, etxebizitzaren mantenua eta ekipamendua, premiazko beharrak...), aurre egiteko baliabide nahikoak ez dituzten pertsonei dago zuzenduta, gizarte-bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.
Esteka tramitera
6.2. Aldizkakoak ez diren udal laguntzak
Aldizkakoak ez diren udal laguntzak aldizkakoak ez diren ezohiko laguntza ekonomikoak dira, eta behar zehatzei aurre egiteko baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonei daude zuzenduta.
Esteka tramitera
Laguntzeko eta prebentzioa egiteko zerbitzu bat da, eta haren helburua mendekotasun-egoeran edo arriskuan dagoen erabiltzaileari laguntza ematea da, etxean egon dadin; etxeko eta arreta pertsonaleko laguntza eskaintzen zaio eta horrek etxean bertan mugitzeko eta komunitateko ingurunean integratzeko aukera emango dio, isolamendu egoerak saihestuz.
Esteka tramitera
Esteka tramitera
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari dagokio udalerrian erroldatutako pertsonen mendekotasuna baloratzeko eskaerak izapidetzea. Mendeko pertsona izateak sistemaren zenbait baliabide eta prestazio jasotzeko aukera ematen du.
10.1. Laguntza programak
Bakarrik bizi diren adineko pertsonei konpainia egiteko beharrari erantzuna ematea du helburu, boluntario baten laguntzarekin.
10.2. Atsedenerako Zerbitzua
Mendekotasun-egoeran edo arriskuan dagoen pertsona zaintzen duen eta harekin bizi den senideari dago zuzenduta. Zaintzaile ez-profesionalak denbora librea izateko aukera ematen du, mendeko pertsonak profesional kualifikatuen arreta jasotzen duen bitartean.
Esteka tramitera
10.3. Prestakuntza ikastaroak
Ikastaro hauen helburua mendeko pertsonen zaintzaileei ezagutza teoriko-praktikoak eta tresnak ematea da, zainketetan eman daitezkeen beharrei erantzuteko eta arreta hobetzeko.
Eskakizun-maila txikiko zerbitzua da, aldi baterakoa, eta helburu du oinarrizko beharrak estaltzea, gizarte-bazterketako egoeran daudenei aterpetzeko, garbitzeko, jateko eta gaua pasatzeko baliabidea emanez.
Non gaude
3 egoitza ditugu, zure errodaltze/bizitokiaren arabera joateko.
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuak
Urgull kalea z/g, 1. solairua
48991 Algorta
Telefonoa: 94 466 01 01
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00