Udal artxiboa
Udal Artxiboa, udalak historia guztian zehar, bere jarduera aurrera eramatean jasotako eta sortutako dokumentuak gordetzen dituen zerbitzua da. Agirien udal ondarea kontserbatzen dugu. Hala, gure helburua da dokumentuak eskuragarri izatea honako arlo hauetan erabili ahal izateko: udal kudeaketan, herritarrentzako informazioan, zabalpen kulturalean eta ikerketa historikoan.
Getxoko Udalaren dokumentuak gordetzeko lana 1840an hasi zen, eta idazkaria izendatu zen “dokumentuak antolatu eta txukuntzeko arduradun”. Geroago, Juan Bautista Zavala izendatu zen lehen artxibozain gisa, eta 1856an erabaki zen “artxibo handi eta txukun bat ezartzea herriko, Alkatetzako eta udaleko dokumentuak eta paperak gorde eta zaintzeko”. Ordura arte udaleko hainbat sailetan gordetzen ziren dokumentuak agiritegira eramaten hasi ziren, eta bertan ordenatu, sailkatu eta deskribatu egiten ziren. Hala hasi zen benetako zerbitzua. 1989an sortu zen artxibozain lanpostua, eta 1992an hasi ziren agirien funtsak antolatzeko lanak, artxibo arina, eraginkorra, efizientea, gardena eta kolaboratiboa lortzeko asmoz, betiere Getxoren eta bertako biztanle eta bisitarien beharren zerbitzura.
Getxoko Udalak kalitate planak garatu ditu. Horien esentzia izan da lanerako metodo sistematiko bat txertatzea, kudeaketa gardena eta udal kudeaketa eta zerbitzuen hobekuntza etengabea lortzera bideratutakoa. Hasierako fase gisa, kalitatearen kudeaketa-sistema bat ezarri zen hainbat arlo edo zerbitzutan. Kalitate plan horren baitan, 2005eko martxoaren 10ean eskuratu zen UNE-EN-ISO-9001-2000 ziurtagiria, eta 2007ko martxoaren 19an UNE-EN-ISO 93200:2008ren arabera egiaztatu zen zerbitzu-karta. Idatzizko dokumentu gisa egin zen hori, Artxibo Zerbitzuaren prestazioak eta laneko prozesuak etengabe hobetzeko hartutako konpromisoak jakinaraziz. Urtero egiten ditugu beharrezko jarraipeneko auditoretzak eta ziurtagirien berritzeak, bat etorriz aplikatu beharreko UNE 93200:2008 arauarekin.
- Kontsulta eskaera
- Dokumentuetara iristeko herritarren eskubideak eta betebeharrak
- Getxoko Udalaren artxiboko Zerbitzu-Karta
- Zerbitzu-Kartaren Kalitate-Konpromisoak betetzeari buruzko jarraipena
- 2023ko jakinarazpena
- 2022ko jakinarazpena
- 2021eko jakinarazpena
- 2020ko jakinarazpena
- 2019ko jakinarazpena
- Araudia
- Legeria aplikagarria