GetxoAktibaTU

GetxoAktibaTU

GETXOAktibaTU! programaren bidez, gure udalerriko merkataritza-ardatzak ikusarazi, sustatu eta biziagotu nahi ditugu. Formatu parte-hartzailea, non profesionalek, establezimenduek, Getxoko elkarteek edo herritarrek beraiek hainbat ekintza doan eskaini eta proposa ditzaketen.

GetxoAktibaTUk hainbat helburu ditu:

  • Hiri-ingurunea eta merkataritza-zonak dinamizatzea.
  • Tokiko talentua eta ekintzaileak detektatzea, eta pertsona horiek zuekin partekatzera animatzea.
  • Herritarrei jarduera-programa oso bat eskaintzea, negozio berriak aurkitzeko eta udalerriaz gozatzeko.
  • Udalerrian dauden negozio eta profesionalen aniztasuna Offline (GetxoBerri) eta Online (Udalaren webgunea, sare sozialak…) ikusaraztea.

Ekonomia Sustapena Arloak laguntzen du programan, ekintzak gauzatzen lagunduz eta hainbat hedabideren bidez zabalduz: Udalaren webgunea, sare sozialak, Getxoberri gehigarri berezia, mailinga...

GetxoAktibaTU! programak berriro ekarriko dizkigu jarduerak 2026ko apirilean, gure udalerriko merkataritza-ardatzak ikusarazten, sustatzen eta biziarazten jarraitzeko.

 

 

Nola har dezakezu parte GetxoAktibaTUn?

1) Udalerrian denda bat, ostalaritza-establezimendu bat edo zerbitzu profesional bat baduzu, eta jardueraren bat antolatu edo zure lokalak baten bat har dezan nahi baduzu.

2) Zure ezagutza eskaini nahi baduzu, edo hitzaldi edo tailer baten bidez norbaiti ahotsa eman nahi badiozu.

3) Oraindik ez baduzu erabakirik hartu aurrez aurreko jardueren artean, erabili #GetxoAktibaTU etiketa sare sozialetan. 600 erabiltzaile baino gehiago zarete eta 20.000 argitalpen baino gehiago egin dituzue.

Interesatuko litzaizuke GetxoAktibaTU! 2026 programan parte hartzea?

Oraindik garaiz zabiltza zure negozioa ikusarazteko jardueraren bat antolatzeko, zure udalerriko beste zona batean edo beste establezimendu batean, edo kontatzeko gauza interesgarriak dituen bezeroren bat baduzu.

Zure jarduera programazioan sartu nahi baduzu, jar zaitez orain gurekin harremanetan!

Deitu 944713601 telefono-zenbakira edo idatzi getxoaktibatu@getxo.eus helbidera, eta parte hartzeko moduari buruzko informazioa emango dizugu.

Gehiago jakin nahi baduzu:

 

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera -> 08:30etatik 18: 30etara
Ostirala -> 08: 30etik 15: 00etara

@getxolan
@getxolan
getxolan
getxolan