Getxo Sormen Hub: zure espazioa sormenerako eta ekintzailetzarako
Baduzu proiektu sortzailerik edo kulturalik? Getxo Sormen Hub zure lekua da!

Getxo Sormen Hub Algortan dago, Urgull Zentroan, eta sormen- eta kultura-sektoreko proiektuak eta enpresak sustatzeko diseinatutako ekintzailetza-zentroa da.
Espazio berritzaile honek, lan egiteko lekuak eskaintzeaz gain, elkarlanerako, ikaskuntzarako eta hazkunde profesionalerako topagunea ere bada.
ZER ESKAINTZEN DIZU GETXO SORMEN HUBEK?
- Zure beharretara egokitutako lan-espazioak:
- Lan egiteko leku finkoak: 75 € + BEZ.
- Lan egiteko txandakako lekuak: 40 € + BEZ.
- Guztira 22 postu ingurune inspiratzailean.
- Espazio fisiko bat baino gehiago da:
- Enpresa-aholkularitza pertsonalizatua.
- Sinergiak sortzeko prestakuntza eta topaketak.
- Networking-ekintzak.
- Ekitaldi profesionalak.
- Hazten ari den ekosistema sortzailea:
- Getxo Sormen Hub Getxoko Udalak udalerriko sektore estrategikoak indartzeko duen estrategiaren parte da.
- Sormen- eta kultura-diziplina desberdinetako profesionalen sarearekin konektatzen du.
ZURE ESPAZIOA ESKATZEKO PAUSOAK (lagapenaren hasiera 2026ko otsailaren 1ean):
1. Oinarrizko informazioa eta deialdiaren oinarriak begiratu:
- Laburpen-fitxa
- Oinarri orokorrak
- Getxo Sormen Hub-a 2026 deialdiko oinarriak. BAO zbk 209, 2025/10/31
2. Dokumentazioa prestatu:
- Agiri hauek nahitaez aurkeztu beharko dira:
- II. eranskina - Eskaera.
- III. eranskina - Pertsona edo entitate eskatzailearen inguruko informazioa.
- IV. eranskina - Erantzukizunpeko adierazpena.
- V. eranskina - Enpresa-proiektuaren inguruko informazioa. (Gida-eredua V.I. eranskinean)
- Entitatea baldin bada:
- Eskatzailearen IFK txartelaren, NANaren eta ordezkaritza-ahalordeen kopia.
- Eratzeko eskrituren eta ondorengoko moldaketen kopia edo eratzeko kontratu pribatuaren kopia.
- Getxon erroldatuta ez egotekotan: Errolda-ziurtagiria
- Banku-titulartasun agiria.
- Tokiko garapen-agentzia baten tutoretza-akreditazioa.
- SOILIK beharrezkoa izatekotan aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Oinarrietan jasotako datuak kontsultatzeari eta egiaztatzeari uko eginez gero, VI. eranskina eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dira.
- VII. eranskina: Ordezkaritza ematea. Bakarrik bete baldin eta beste batek aurkeztuko badizu eskaera.
- Beste eskabide batzuk:
- VIII. eranskina. Express eskaera (6 hilabete baino gutxiago irauten duten proiektuak)
- IX. eranskina. Ordezkapen-eredua (proiektuko kideren bat ordezkatzea)
3. Egin eskaera Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez eta klikatu Ekonomi Sustapena (Getxolan eta Turismoa).
4. Zalantzarik al duzu? Idatzi getxosormenhub@getxo.eushelbidera
