Hubs eta lanerako espazioak

Getxo Itsas Hub Kirol Portuan dago. Bizkaiko itsas industriaren garapenerako eta irristaketarako erreferente izan nahi du eta enpresa-ekosistema bat garatu nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko beste udalerri batzuekin, unibertsitateekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan. Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikoko zinegotziak gogorarazi duenez, "Getxok jarduera ekonomikoa sortu nahi du udalerrian, baita mikroenpresei lagundu ere, eta Itsasoaren Industriaren eta Irristaketaren espezializazio hori apustu estrategikoa da, eta dagoeneko emaitzak ematen ari da".

18 lanpostu ditu, coworking formatuan, bilera-gelak eta erabilera anitzeko gela bat, Itsasoko Industriako eta Irristapen enpresen zerbitzurako.

Gaur egun 18 lanpostu ditu; horietatik %89 enpresek zuzendutako proiektuei dagozkie, eta %11 ekintzailetza-proiektuei. Proiektuen tipologiari dagokionez, %67 industria-proiektuak edo lotutako zerbitzuak dira, eta % 33 aisialdi-zerbitzuak.

Zentroak, halaber, jardunaldiak, topaketak eta bilera-guneak hartzen ditu ekosistema nautikoko enpresa eta proiektuentzat, nahiz eta Huben ez egon.

Zure proiektua garatu eta Getxo Itsas Hub-en parte izan nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat getxoitsashub@getxo.eus helbidera.

Gaur egun Getxo Itsas Huben ostatu hartzen duten proiektuak

Tokia eskatzeko

Dokumentazioa:
- Laburpen fitxa
- BAO, 28. zk.
- Oinarri arautzaileak
- Deialdia
- Eskabide eredua

Eskabideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren (OAE) bidez egingo dira.

Nire erregistro telematikoa-> Egin eskaera ->Eskaera eredua.“Eskaera Getxo Itsas Hub 2021”.

“Getxo Sormen Hub” abian da dagoeneko, sormen- eta kultura-sektorearekin lotutako proiektuetarako eta enpresentzako ekintzailetza-zentro berria. dago, “Urgull Zentroa”n dago, Algortan, eta, lokalak, gainera, zahartze aktiborako eta KZ Gunerako hainbat ekimen ere hartuko ditu.

Udalak dagoeneko prezio publikoak onartu ditu espazioak enpresa-proiektuei lagatzeko. Bi modalitate egongo dira: bata lanpostu finkoetarako (75 €+ BEZ) eta bestea txandakako lanpostuetarako (40 €+ BEZ).  Espazioak okupatzeko deialdiaren oinarriak irailaren 1ean argitaratu dira, eta eremu horietan lan egiten duten pertsonek eskuratu ahal izango dituzte, beren proiektuen estadioa edozein dela ere.

Getxo Sormen Hub

 

                                   

Sormen- eta kultura-sektorearekin lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentroa 2020an sortu zen, Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak udalerriko sektore estrategikoei buruzko  diagnostikoa egin ondoren. Horrela, 2021ean “Getxo Itsas Hub” sortu zen bezala, orain “Getxo Sormen Hub”en topagune berria abiarazi da. Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “helburua da Getxon eragin positiboa sortzeko aukera-guneak eraikitzen joatea. Kulturaren eta sormenaren esparru horretan, ikusi dugu proiektuak jasangarriagoak izatea ahalbidetuko duen sare bat sortu behar dela, sektoreak sendotzeko bidean aurrera egiteko. Gogoratu behar da kultura- eta sormen-industriak hogei diziplina baino gehiago hartzen dituela, arkitektura- eta diseinu-ikasketak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste”.

Lanerako espazioak

 “Getxo Itsas Hub” bezala (itsasoarekin eta irristatzearekin zerikusia duten enpresei zuzendua), kulturarekin eta sormenarekin lotutako enpresek lan partekaturako gune bat izango dute Algortan, Urgull kalean.  Espazioak 22 lanpostu hartuko ditu, modalitate desberdinetan (finkoak eta txandakakoak).

Baina “Getxo Sormen Hub”, espazio fisikoa izateaz gain, ekimenaren inguruan sektorea profesionalizatzeko ekintzak, aholkularitza, prestakuntzak, programak eta topaketak sortzen joango dira, sektoreko enpresak sendotzen laguntzeko.

Zure proiektua garatu eta Getxo Sormen Hub-en parte izan nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat getxosormenhub@getxo.eus helbidera.

Tokia eskatzeko

Dokumentazioa:
- Laburpen fitxa
- Deialdia: BAO, 167. zk.
- Eskabide eredua

Eskabideak Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren (OAE) bidez egingo dira.

Nire erregistro telematikoa-> Egin eskaera ->Eskaera eredua.“Eskaera Getxo Sormen Hub 2022”.

Coworking-gunera bideratutako espazioa Sustapen Ekonomikoko egoitzan, Getxolan. Lan egiteko eta udalerriko sektore estrategikoak bultzatzeko modu berri gisa hartuta, langile independenteei, ekintzaileei eta ETEi aukera ematen die lantoki bera partekatzeko, proiektu komunak sustatzeko eta negozio-aukerak indartzeko.i, ekintzaileei eta ETEi aukera ematen die lantoki bera partekatzeko, proiektu komunak sustatzeko eta negozio-aukerak indartzeko.

Horien abantaila esanguratsuenen artean, hauek dira nabarmentzekoak:

  • egitura-kostuak aurreztea
  • sektore desberdinen arteko harreman egonkorrak sustatzea
  • lan-kontaktuak areagotzea
  • hurbil kokatuta dagoela

Interneterako sarbide librea dago, klimatizazioa, bilera gelak, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua, espazio eta zerbitzu komunak… eta negozio-ideia bat aurrera eramateko behar den guztia.

Betekizun bakarra harrera-lekuan izena ematea da eta guztiz doakoa da bere enpresa sortzeko prozesuan dauden udalerriko herritarrentzat, edo Getxon enpresa-proiektu bat ezarriko dutenentzat edo proiektua jadanik dutenentzat.65 metrokarratuko gune gardena da, 16 lanposturako prestatuta, gehienez ere.

Hauxe da ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 08:30etik 18.30era.
Ostiraletan: 08:30etik 15:00era.

Gainera, udalerriko enpresa guztiei eskaintzen zaizkien prestakuntza eskaintza eta aholkularitza zerbitzuak (teknologikoa, fiskala, finantzetakoa, ...) erabili ahalko dituzte.

Informazio gehiago eta kontsultak Getxolan, telefonoa: 94 466 01 40 edo getxolan@getxo.eus

« Ekonomia Sustapenara itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00

@getxolan
@getxolan
getxolan