Getxo Itsas Hub: Itsas- eta irristatze-sektoreari lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentroa.


Getxo Itsas Hub: Itsasoa eta berrikuntza uztartzen diren tokia.

Kirol-portuan kokatutako gunea da. Zentroak itsas- eta irristatze-industria garatzeko erreferente izan nahi du eta Bizkaian eta bere xedea Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta hainbat udalerrirekin, unibertsitaterekin, lanbide-heziketako zentroekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan enpresa-ekosistema garatzea da.

 


ZER ESKAINTZEN DIZU GETXO ITSAS HUBEK?


  • Zure beharretara egokitutako lan-espazioak:
    • Lan egiteko leku finkoak: 75 €/hileko + BEZ
    • Lan egiteko txandakako lekuak: 40 €/hileko + BEZ
    • Guztira 22 postu ingurune inspiratzaile batean.
  • Espazio fisiko bat baino gehiago da:
    • Enpresa-aholkularitza pertsonalizatua.
    • Sinergiak sortzeko prestakuntza eta topaketak.
    • Networking-ekintzak.
    • Ekitaldi profesionalak.
  • Lankidetzarako gune irekia:
    • Getxo Itsas Hub Getxoko Udalak udalerriko sektore estrategikoak indartzeko duen estrategiaren parte da.
    • Getxo Itsas Hub ekintzailetzan, ekonomia urdinean eta lankidetzazko berrikuntzan interesa duten erakundeentzako topagunea da.

 
 


ZURE ESPAZIOA ESKATZEKO URRATSAK (Lagapenaren hasiera 2026ko maiatzaren 1a)


1. Oinarrizko informazioa eta deialdiaren oinarriak begiratu:

2. Dokumentazioa prestatu:

  • SOILIK beharrezkoa izatekotan aurkeztu beharreko dokumentuak:  
    • Oinarrietan jasotako datuak kontsultatzeari eta egiaztatzeari uko eginez gero, VI. eranskina eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dira.                                                                                                 
    • VII. eranskina: Ordezkaritza ematea. Bakarrik bete baldin eta beste batek aurkeztuko badizu eskaera.

3.- Egin eskaera Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez eta klikatu Ekonomi Sustapena (Getxolan eta Turismoa).

4.- Zalantzak dituzu? Idatzi getxoitsashub@getxo.eus helbidera.