Gobela
Ordutegiak eta telefonoa
Instalazioak honako egun eta ordu hauetan irekitzen dira herritarrentzat:
- Astelehenetik igandera: 8:00etatik 21:30era.
- Igerilekuak 7:30ean irekitzen dira.
-Informazio orokorrerako telefonoa: 94 404 51 51
Deskribapena
Gobelako kiroldegia Getxoko Romo eta Areeta auzo artean aurkitzen da, Gobelako metro-geltokiaren alboan. 2005ean eraiki zen, eta duen diseinu modernoari eta funtzionalari esker, kalitatezko kirol-ekipamenduak eskaintzen zaizkie herritarrei, hirigunean integratuta.
Futbol-zelaia
Kiroldegiak belar artifizialeko futbol-zelaia du, eta 1.250 lagun har ditzakeen tribuna eta kirolarientzako aldagelak ere bai.
Kirol anitzeko pista
Instalazioen barnealdean, estalitako pista bat dago, kirol anitzerako erabil daitekeena —saskibaloi, boleibol eta abarrerako hiru eremutan banatzeko aukerarekin— eta 360 eserlekuko harmaila.
Bestelako instalazioak
Horiez gain, kiroldegian honako hauek aurkitzen dira: balio anitzeko bost gela –spinning, aerobik, pilates, yoga, e.a.–, fitness-muskulazio gela bat, estali gabeko bi tenis-pista eta estali gabeko bi padel-pista. Halaber, badira ikasteko eta arlo sozialerako erabiltzeko espazioak eta kafetegi-zerbitzua.