Andra Mari

 

Ordutegiak eta telefonoa

Instalazioak herritarrentzat irekita daude egun eta ordu hauetan:

- Udako ordutegia (irailaren 16ra arte): 8:15-13:45 eta 17:30-21:30.

-Neguko ordutegia: 8:30-21:30.

-Informazio orokorrerako telefonoa: 94 491 65 17

Deskribapena

Andra Mariko kiroldegia Getxoko Santa Maria auzoan aurkitzen da, bertako kirol-modalitateak kontserbatzeko tradizio handia duen landa-ingurunean. Hori dela-eta, kiroldegi honetan espazio handi bat herri kiroletarako erabiltzen da.

Instalazioak

Andra Mariko instalazioak

Andra Mariko instalazioetan, pilotaleku labur bat dago –bertan, kirol-kantxa bat jar daiteke–, probaleku bat (bertako kirol-probak egiteko lekua) eta hainbat ikasketa-gela eta kirolarientzako aldagelak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +