+60 Dinamizazio Zerbitzua

Zer da?

Getxoko +60 Dinamizazio Zerbitzua Udalaren ekimen bat da, adinekoak jarduera eta zahartze aktiboko programetara hurbiltzea bilatzen duena. Bere helburu nagusia adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, gizarte-partaidetza sustatzea eta isolamendu soziala prebenitzea da. Zerbitzu honek hainbat jarduera eskaintzen ditu, tailerrak, ikastaroak eta kultur ekitaldiak barne, eta parte-hartzaileen ikaskuntza, elkarreragina eta ongizate emozionala sustatzeko diseinatuta dago.

Zerbitzuak ongizate fisiko, emozional eta sozialera bideratutako ekimenak barne hartzen ditu, pertsonen arteko harremanak, komunitatearen parte-hartzea eta bizi-ohitura osasungarriak mantentzea sustatuz. Halaber, adinekoen artean loturak sortzea eta gizarte-ehuna sendotzea erraztuko duten topaguneak bultzatuko dira.

Helburuak

  • • Adinekoen autonomia pertsonala eta ahalduntzea indartzea, mendekotasunaren arreta eta prebentziorako eta zahartze aktiboaren sustapenerako programa eta ekintzen bidez.
  • • Adinekoen elkartegintza eta gizarteratze-prozesuak sustatzea.
  • • Etxetik kanpoko jarduerak sustatzea, parekoen arteko gizarte-harremanak areagotzeko.
  • • Belaunaldien arteko sentsibilizazio-ekintzak sartzea komunitate-espazioetan.
  • • Aisialdi sedentarioari eta adinekoen isolamenduari aurre egitea.
  • • Programaren ezarpena eta exekuzioa bateratzea, probintziako udalerri txikien arteko ekitatea zainduz.

Zerbitzuak

Dinamizazio Zerbitzuak tailerrak eta jarduerak antolatzen ditu urte osoan zehar. Halaber, hitzaldi eta jarduera bereziak eskaintzen ditu une ezberdinetan, hala nola udan, abenduan Gabonak direla eta, eta urrian Adinekoen Eguna dela eta.

+60 Dinamizazio Zerbitzua udalerriko bi zentrotan kokatzen da:

Zahartze Aktiboko Zerbitzuaren sarrera

+60 Dinamizazio Zerbitzua

Santa Eugenia plaza 1, 3. solairua
48930 Romo

Telefonoa: 94 466 00 22