+60 Urgull Zentroa Dinamizazio Zerbitzua
Algortako auzoko dinamizazio zerbitzua Urgull Zentroan kokatuta dago, Urgull kalea 4 behean.
Zentro hau Romokoa baino txikiagoa da, baina bere programazio propioa du eta etengabeko hazkundean dago, herritarren eskariaren eta ikasgelen erabilgarritasunaren arabera jarduerak gehituz joanez.
Arreta aurrez aurre ematen da zentroan bertan, aldez aurretik hitzordurik eskatu behar gabe, 94 466 00 22 telefono zenbakira deituz edo mas60gehiago@getxo.eus helbide elektronikora idatziz.





