Getxo eta Sahara
Getxoren elkartasuna Saharako herriarekin. Bi herri lotzen dituen konpromisoa
1994az geroztik, Getxoko Udalak senidetze-hitzarmena du Bir Ganduz dairarekin, Aljeriako Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetan. Lotura instituzional horrek urteetan zehar elkartasun-sare sendoa sortu du, udalerriko elkarte, boluntario, ikastetxe eta familia askoren parte-hartzeari esker.
Ekimen desberdinen bidez, Getxoko herritarrek saharar errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen dute, eta, aldi berean, haien egoera ezagutarazten eta bi herrien arteko kultur trukea sustatzen laguntzen dute.
Ekimen nagusien artean daude Saharako Herriarekiko Euskal Karabana Solidarioa, Vacaciones en Paz – Oporrak Bakean haurren harrera programa eta Tindufeko kanpalekuetako hezkuntza bereziko zentroetan egiten den lankidetza-lana.
Garapenerako Lankidetza
Urgull kalea z/g 2. solairua
48991 Algorta
Telefonoa: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza

