Vacaciones en Paz - Oporrak Bakean

Oporrak Bakean, hartu etxean ume saharar bat.

1997az geroztik, Getxoko familia askok parte hartzen dute Vacaciones en Paz – Oporrak Bakean programan, Tindufeko kanpalekuetatik etorritako haur sahararrak udako hilabeteetan hartuz.

Uztaila eta abuztuan, haurrek harrera-familiekin bizi dira eta udalerrian antolatutako jardueretan parte hartzen dute: irteerak, asteko topaketak, kirol jarduerak eta bestelako ekintzak.

Programari esker, haurrek kanpalekuetatik aldi baterako irten daitezke udako hilabeterik gogorrenetan, tenperaturak 50 gradutik gora irits baitaitezke. Gainera, egonaldian zehar osasun-azterketak egiten zaizkie, besteak beste mediku, hortz eta ikusmen arlokoak.

Baina Oporrak Bakean programa elkarbizitzarako eta elkar ezagutzeko esperientzia ere bada. Getxoko familia askorentzat saharar herriaren errealitatera gerturatzeko eta bi herrien arteko elkartasun-loturak sendotzeko aukera paregabea da.

vacaciones en paz
Garapenerako Lankidetza

Garapenerako Lankidetza

Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 Algorta

Telefonoa: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza