Carabana Solidarioa
Urtero, urtarrilaren hasieratik amaierara arte, Getxok parte hartzen du Euskal Karabana Solidarioan, saharar errefuxiatuen aldeko laguntza humanitarioa biltzeko eta bidaltzeko ekimenean. Kanpainaren bidez, ikastetxeek, enpresek, merkatariek eta herritarrek oinarrizko elikagaiak eta higiene-produktuak biltzen laguntzen dute.
Olioa, azukrea, pasta, kontserbak edo higiene-produktuak —hala nola konpresak edo helduentzako pixoihalak— biltzen dira, eta ondoren Tindufeko kanpalekuetara bidaltzen dira Euskadiko gainerako karabanarekin batera.


Banaketa Ilargi Gorri Sahararraren bidez egiten da, kanpalekuetan laguntza behar handiena duten familiei heltzeko.
Laguntza materialaz gain, karabanak sentsibilizazio- eta hezkuntza-dimentsio garrantzitsua du. Hitzaldi, kanpaina eta jardueren bidez, Getxoko gizarteari saharar herriaren egoera ezagutarazten zaio, eta elkartasuna, justizia soziala eta erantzukizun partekatua bezalako balioak sustatzen dira.
Garapenerako Lankidetza
Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 Algorta
Telefonoa: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza