Aurrekariak
Euskal Herriko hainbat gizarte eta erakunde-ekimenek jarduerak eta programak garatzen jardun dugu 2011. urtetik Zurrumurrurik EZ/antiRUMORES deritzon sentsibilizazio sozialerako estrategiaren barruan.
Zurrumurrurik EZ /antiRUMORES
Zurrumurrurik EZ /antiRUMORES terminoak, Bartzelonako Udalak 2010ean sorturiko marka, BCN antiRUMORS, du oinarri eta haren finkapen eta hedapen-prozesuan garaturiko metodologietan (estatuko eta Europako lurralde askotara zabaldu direnetan) oinarritzen da.
Gizarte-eraldaketarako estrategia da, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazismoaren kontrako ikuspegitik. Etorkinen eta kultura-aniztasunaren inguruko oinarririk gabeko zurrumurruak, estereotipo negatiboak eta aurreiritziak izatea eta zabaltzea oztopo dira pertsonen arteko harremanetarako, intolerantziaren aldeko diskurtsoa elikatzen dute eta, gerora, berdintasunik eza, gizarte-zatiketa eta diskriminaziorako haztegi bilakatzen dira. Beharrezkoa da pertsonen eta taldeen ideia, ulertzeko modu, estereotipo eta kontzeptuetan eragitea geure gizarte, norbanako eta talde mailako jardunbideetan jarrera-aldaketa eragiteko.
Zurrumurrurik Ez estrategiak
Zurrumurrurik Ez estrategiak lotura estua dauka genero-ikuspuntu, gizarte-inklusio, funtzioaniztasun, erlijio-aniztasun, sexu-orientazio, belaunaldien arteko orientazioarekin eta abarrekin. Izan ere, horietan guztietan dauden estereotipo negatiboek, aurreiritziek eta zurrumurru faltsuek ondorio negatiboak eragiten dituzte kohesio sozialari dagokionez.
Eusko Jaurlaritzak 2011. urtean Aurre egin zurrumurruari ekimena abian jarri zuenetik, lantaldea modu jarraituan eta aldian-aldian mantendu da, eta, horri esker, lurraldean eginiko zurrumurruen aurkako ekimen asko elkarrekin lotu ahal izan dira. Horrez gain, estatuko eta nazioarteko antzeko ekimenen arteko loturak eta lan-eremuak ezarri dira, laguntza handia izan dutenak, hala nola, Europako Kontseiluarena eta Integraziorako Europako Funtsarena (C4I Antirumours).
Estrategia ANTIRUMORES para prevenir el racismo from Ya!yaki on Vimeo.
Immigrazioa eta kulturartekotasuna - ZURRUMURRUENaurkakoa
Urgull 4º kalea (Bigarren saila)
48991 Algorta
Telefonoa: 662 425 662
Email: antirumores@getxo.eus