ZURRUMURRURIK EZ eragileak

Bere auzoa edo udalerria hobetzen eta jarrerak aldatzen parte hartu nahi duen pertsona, sentsibilizatuz, informazioa emanez eta immigrazioari buruzko estereotipo negatiboei aurre egiteko hausnarketara gonbidatuz (ZAS! Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarea da).

Nortzuk gara?

Inguru hurbilarekin konprometitutako pertsona, gizarte-giro on baterako ardatz elkartasunean, gizarte-kohesioan eta bizikidetza inklusiboan sinisten duena eta immigrazioari, atzerritarrei eta kultura-aniztasunari buruzko estereotipo eta aurreiritzi negatiboak desegiten lagundu nahi duena, arazo horren aurrean bere herriko bizilagunak jarrera kritikoa hartzera gonbidatuz.

Laburbilduz, bere auzoa edo udalerria hobetzen eta jarrerak aldatzen parte hartu nahi duen pertsona, sentsibilizatuz, informazioa emanez eta immigrazioari buruzko estereotipo negatiboei aurre egiteko hausnarketara gonbidatuz.

Zer eskaintzen zaie zurrumurruen aurkako agente izatea erabakitzen dutenei?

    • Prestakuntza teorikoa kultura eta identitateari, estereotipoei eta aurreiritziei buruz, baita zurrumurruak sortzeko eta zabaltzeko mekanismoei buruz ere.
    • Zurrumurru horiek agertzen direnean haiei erantzuteko komunikazio-gaitasunetarako eta emozionaletarako prestakuntza praktikoa.
    • Estrategian parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi duzu?

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren partaide izan zaitezke:

  • FORMAKUNTZAN parte hartuz.
  • Estrategiarekiko zure atxikimendua sinatuz
  • Zer dira? Getxoko Zurrumurruen kontrako Sarerako garrantzizko eta berariazko kontuetan lan egiten dugun persona-talde txikiak.
  • Zergatik?  Guk elkar koordina dezagun eta helburu komunaren alde Sareko partaide bakoitzaren trebetasunak indartzeko modu bat direlako.
  • Zertarako?  Beharrak arloka identifikatzeko, ideiak planteatzeko eta gure estrategia eraginkorragoa izan dadila lortzeko.
  • Nor?  Sareko pertsona guztiok edozein taldetako -bat baino gehiagoetako ere- partaide izan gaitezke, arlo horretan aurreko esperientzia eta aditua izateko beharrik gabe.
  • Nola antolatzen dira? Talde bakoitzak lan egingo du eta antolatuko da bere partaideek erabakitzen duten bezala, beti ere, ekimenaren talde koordinatzailearen babesarekin eta laguntzarekin.
  • Noiz?  Oraintxe bertan! Apunta zaitez interesgarriago zaizkizun taldeetan. Ez zaitez ardura, kontua ez da ordu asko sartzea, haiek eraginkorrago egitea baino.

Parte hartu nahi duzu? Posta elektronikoa: zurrumurrurikez@getxo.eus / Telefonoa: 662 425 662

...

Immigrazioa eta kulturartekotasuna - ZURRUMURRUENaurkakoa

Urgull 4º kalea (Bigarren saila)
48991 Algorta

Telefonoa: 662 425 662
Email: antirumores@getxo.eus

@antirumores_getxo

@antirumores_getxo

@zasantirumor