GETXO ANTIRRAZISTA Adi zurrumurruekin!
Gizartea sentsibilizatzeko eta herritarrek parte hartzeko estrategia bat da. Arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasun kulturalaren onurak aprobetxatzea du xede, modu horretan, herritar guztien pertzepzioak, jarrerak eta jokabideak aldatzea sustatzeko.
Zergatik Getxo antirrazista? Erreferente diren pertsonen mezua zabaldu eta eurengandik ikasi dugu, eta badakigu ez dela nahikoa arrazista ez izatea. Haratago joan behar dugu: antirrazistak izan behar gara. Gizartea eraldatzeko prozesu guzti honen alde aktiboa gara, hauxe baita gure estrategiaren eta egin nahi dugun ibilbidearen xedea: Getxo Antirrazista, hau da, jatorri atzerritarra duten arrazializatutako gure herrikideei buruzko zurrumurrurik eta aurreiritzi nahiz estereotipo negatiborik gabekoa.
- Getxo Antirrazista (PDF dokumentoa)
Proiektu honek interrelazioa eta bizikidetza bultzatzen ditu gizarte kultur-anitzean, eta kulturarteko udal-politikan kokatzen da, zeina Getxoko Udalak sustatu baitu herritarrek eta gizarte-elkarteek osatutako sarearekin lankidetzan.
Zeintzuk dira helburuak?
- Herritarrak, banaka nahiz erakundeetako ordezkari gisa (erakunde sozialak, hezkuntzakoak, kulturalak, kiroletakoak, politikoak, erlijiosoak...), inplikatu eta trebatzea, zurrumurruen aurkako eragile-sarea sortzeko.
- Pentsamolde kritikoa sustatzea eta arrazakeria bultzatzen duten estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzea; horretarako, kultura-aniztasunaren inguruko kontakizun negatiboak zalantzan jarriko dira eta ekintza berritzaileak eta parte-hartzaileak inplementatuko dira.
- Agenda politikoan eta sozialean eragitea, hartara, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea gizartearentzat helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartzeko.
Zer eskaintzen dizugu zurrumurruen aurkako estrategiaren bidez?
- Informazioa eta gaikuntza, gaiari lotutako sakontzeko tailerren, mintegien eta prestakuntza-saioen bitartez: geure burua berrikustea, ikastea eta desikastea.
- Konprometituta dauden Getxoko herritarren talde aktiboaren kide izatea; talde horren baitan, gure herrian egin beharreko sentsibilizazio-, inpaktu- eta zabalkunde-ekintzak sortu, diseinatu, iradoki eta horiei buruz hausnartuko dugu, Getxo Antirrazista lortzeko xedez.
- Kontsultarako, eztabaidarako eta erabakiak hartzeko espazioa, zeinetan gauzatuko diren jardueretan islatuko diren sentsazioak, iritziak, proposamenak eta alternatibak partekatuko baititugu.
Interesa duten herritarrak izan daitezke zurrumurruen aurkako eragile, arrazakeriaren nahiz zurrumurruen aurkako erantzun kolektiboak sortzen parte hartzeko, udalerriko gizarte-kohesioa eta garapen orokorra bultzatze aldera.
Malguak gara eta unean-unean daukazuen inplikazio eta/edo parte-hartze mailari egokituko gara.
Immigrazioa eta kulturartekotasuna - ZURRUMURRUENaurkakoa
Urgull 4º kalea (Bigarren saila)
48991 Algorta
Telefonoa: 662 425 662
Email: antirumores@getxo.eus