Turismo, Getxo musika, Getxo Beste ekitaldi batzuk
Data: 2025/5/30 - 2025/5/31
Ordutegia: Maiatzak 30 19:00 eta maiatzak 31 13:30
Tokia: Portu Zaharra - Algorta
Getxok musika eta gastronomia batuko ditu berriro, itsasoaren ondoan dagoen ingurune paregabe batean. Maiatzaren 30ean eta 31n, Algortako Portu Zaharrean San Miguel Getxo Music & Food jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da. Konpainia onean gozatzeko plan ezin hobea da, zuzeneko kontzertuekin, janari ibiltariarekin eta giro onarekin.
Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan irekiko da agertokia Earth Songs Project taldearekin, ondoren Dylan Tribute (20:30) eta No Quiero (22:00).
Larunbatean, hilak 31, 13:30ean hasiko da musika Oh Brother! taldearekin, eta arratsaldean MacFly (18:00), Territorio Norte (19:30) eta Unicorn Riders (21:00)taldeak egongo dira; amaiera Vittersweet (22:00) taldearen eskutik izango da.
Ekitaldi osoan zehar, foodtrucken eskaintza zabala izango duzu, gustu guztietarako proposamenekin: nazioarteko sukaldaritza, aukera beganoak, etxeko postreak eta askoz gehiago.
Gastronomia, herriko musika eta festa giroa... Ez duzu ezer gehiago behar ekaina zapore onarekin hasteko!
OSTIRALA, MAIATZAK 30
19:00h Earth Songs Project
20:30h Dylan Tribute
22:00h No Quiero
LARUNBATA, MAIATZAK 31
13:30h Oh Brother!
18:00h Macfly
19:30h Territorio Norte
21:00h Unicorn Riders
22:30h Vittersweet
Sarrera dohainik. Etenik gabeko ordutegia

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
![]() |
Metro Algorta |
