Logo Ayuntamiento Getxo Turismo

Castellano
  • Castellano
  • Euskara
  • English
  • Français
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
getxo.eus
Escuchar
  • EZAGUTU GETXO

    Getxo, paregabeko bisita

    • Ongi etorri Getxora
    • Nola heldu Getxora
    • Getxoko Turismo Bulegoa
    • Mapak eta gida turistikoak
    • Non lo egin
    • Non jan
    • Getxoko Historia
    • Inguruak bisitatzen
    • Souvenirs
    • Mapa interaktiboa
    • Getxo zure txakurrarekin
    • Getxo pantaila handian
    • Zein iritzi dute Getxori buruz?
    Gomendatzen dizuegu:Non lo egin Non jan
    Itzuli hasiera-orrira:
  • ZER IKUSI

    Ez galdu Getxoko Top 5ak- Ezagutu gu bisitatzen gaituztenak erakartzen dituzten leku turistikoak!

    Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
    Bizkaia Zubia
    Algortako Portu Zaharra
    Getxoko Kirol Portua
    Itsaslabarratik ibilbidea
  • ZER EGIN
    Berria!
    Zure egonaldia paregabea izan dadin eta disfruta dezazun, Getxon hainbat jarduera, ibilbide eta esperientzia antolatu ditugu. EGIN ERRESERBA ONLINE, erosotasun osoz!
    Planifikatu zure bidaia
    Getxoko kostako jarduerak
    Getxo Monumentala eta Kulturala
    Getxo aktiboa
    Flysch Bizkaia
    Getxo gastronomikoa
    Turismo familarra
    Erosketak Getxon
  • KRUZEROAK
    Bilboko Portuko kruzeroaetara iristeko edo gune horretatik irteerak egiteko beharrezko informazioa guztia eskaintzen dizugu.
    Bilboko Portua
    Nola heldu eta aparkalekua
    Informazio baliagarria
    Getxo Taxi Tour 1 ordu
    Egun erdi Getxon
    Taxi zerbitzu bereziak
  • ESKAINTZA BEREZIAK

    Ezagutu Getxora egingo duzun bidaian lor ditzakezun promozio eta deskontu guztiak.

    Getxohotel Promozioa
    BBCard deskontuen txartelaBBCard deskontuen txartela
  • TALDEAK
    Behar duzun informazio guztia eskaintzen dizugu taldean eta zure neurrira bidaia antolatzeko, baita enpresentzako zerbitzu pertsonalizatua ere ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko
    Taldeentzako Esperientziak
    Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
    Enpresak hartzaileagoa
  • Agenda
    Hurrengo ekitaldiak:
    Galdu ezin ditzakezun ekitaldiak Getxon:
    Getxophoto
    Getxoko Komiki Azoka
    GetxoJazz
    Herri-jaiak Getxon
    Agenda: Ikusi agenda osoa
Hasiera  EZAGUTU GETXO  Pintxoen ibilbideak

Pintxoen ibilbideak

pintxos

Pintxotan joatea Getxon

Getxon pintxoak ez dira jateagatik jaten, erritual soziala eta gutxienez behin bizi beharreko euskal ohitura da. Ardoak edo "txikitoak” laguntzeko sortu ziren arren, miniaturazko goi-mailako sukaldaritza bihurtu dira pintxoak.

Tapa delakoak ez bezala, euskal pintxoak konplexuagoak izan ohi dira. Jatorriz, txotxez eusten ziren ogi-xerra baten gainean, eta hortik datorkie izena.

Bitxikeriak

Barra erakusleihoa da: sartzean, askotariko pintxoak dituzten platerez josita ikusiko dituzu barrak. Pintxo hotzak zuzenean aukeratu ahalko dituzu barran, eta gehienetan arbeletan adierazten da eskaintzen diren pintxo beroak, unean bertan prestatzen baitira.

Konfiantza-kontua da: normalean, bezeroek amaitzean adierazten dute zenbat pintxo jan dituzten, kontua ordaintzeko.

Ordutegiak: jan aurretik (hamaiketako) edo afaldu aurretik jan ohi dira; hala ere, hirietan, hala nola Getxon, Bilbon eta Donostian, otordu nagusia izan daitezke, pintxo-taberna ugari baitaude.

Pintxo izena Donostian sortu zen, eta pixkanaka-pixkanaka lurralde osotik zabaldu da; izan ere, hasieran banderilla esaten zitzaien Bilbon eta inguruetan

Ziur asko pintxorik ezagunena gilda da, zeinaren osagai klasikoak oliba berdeak, antxoa gazituak eta piperminak (ozpinetan egindako piperrak) zotz batean sartuta dauden. Diotenaren arabera, Rita Hayworth protagonista duen Gilda filmetik (1946) datorkio izena, berdea, gatzduna eta garratza delako.

Bilbon eta inguruetan, pintxo batzuk ditugu betidanik:

Bilbainito: hiriko banderilla nagusia. Arrautza gogorrez, otarrainxkaz eta maionesaz egiten da, eta batzuetan arrautza-gorringoaz hautseztatzen da.

Kilkerra: pintxo umila baina ikonikoa da; patata egosiaz, tipula zuriaz eta letxugaz egiten da, eta olio eta gatzarekin ontzen da. Bilboko pintxorik tradizionalenaren funtsa da

Non jan pintxoak Getxon?

Bertako tabernak zeharkatuz Getxotik ibili ahal izateko, auzo historikoetan banatu dugu udalerria, horietako bakoitzak giro desberdina eskaintzen baitu, betiere nortasun propioari eutsiz. Esperientziarekin bat egin ezazu eta dastatu itzazu miniaturazko sukaldaritzaren gutiziak.

Badakigu ez ditugula barra nagusi asko aipatu, hain da zabala gure ostalaritza! Hasierako iradokizuntzat jo itzazu ibilbide hauek, onena baita edozein auzotik galtzea eta halaxe ezagutzea aipatu ez ditugun altxorrak.

Algorta

Algorta, auzorik handiena izateaz gain, udalerriko bizitza sozialaren epizentroa ere bada. Bertako aniztasunari esker, oso giro desberdineko ibilbideak aurki daitezke: Portu Zaharreko giro bohemioa, zein Telletxe inguruko merkataritza-iskanbila. Leku ezin hobea da jatorrizko “euskal tapeoan” murgildu eta aniztasuna bilatzen dutenentzat. 


Algorta pintxos 1 Basagoiti-San Nicolás
Euskadi gastronomika Telletxe-Euskalherria...
internacional Arrigunaga-Bidezabal-Andramari
tradicional La Cadena-Kasune
tradicional Las Uves
Arrantzale Puerto Viejo

Areeta/Las Arenas

Areetako pintxoen ibilbidea erosoa eta sofistikatua da, eta urrats gutxitan lotzen ditu mugarri historikoak eta gastronomiarik onena. Dastatu mokadu bat itsasadarraren eta Bizkaia Zubia izugarriaren bistaz gozatu bitartean, eta gerturatu ondoren Kale Nagusiko eta Eskoletako plazako bizitasunera. Aurkitu oreka perfektua: Egin turismo kulturala eta gozatu gastronomiaz aldi berean.

tradicional Puente-Amistad
tradicional Mayor-Arlamendi-Club
tradicional Las Merecedes-Plaza de las Escuelas

Romo

Ohiko ibilbide turistikoetatik aldentzen den esperientzia nahiago baduzu, gerturatu zaitez Romora. Auzoak berezko nortasuna du, soiltasunean dotorea da, eta tradizioari eusten dioten barrak daude bertan. Inguru paregabea da poteoa lasaitasunez eta bertako jendeaz inguratuta egiteko. Gainera, bertako pintxoetan produktuen kalitatea da protagonista.

tradicional Romo

Neguri

Neguriko pintxo-ibilbidea Makaleta aldea geltokiaren inguruarekin lotzen duen ardatzean dago. Ibilbide hori da aproposena jende-pilaketak saihestu nahi dituztenentzat. Auzo-izaera eta esklusibotasunagatik nabarmentzen da, non topaketa lasaiak egitera bultzatzen den. Negurin mokadu eta elkarrizketa bakoitzaz presarik gabe gozatzen da.

tradicional Neguri

Ikus dezakezunez, Getxon pintxotan joatea jate hutsetik haratago doa, pintxo bakoitzean gure historia dastatuko baituzu. Ibilbide horiek zure erritmora moldatu dezakezun bidaia gastronomiko baten abiapuntua baino ez dira; Getxoko barra bakoitzak miniaturazko sukaldaritzaren proposamen paregabea du. Dasta itzazu! Etorri gosez, aukeratu lehen auzoa, eta goza ezazu benetako pintxoen kulturaz.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke:

Bizikletenn alokairua
Zer egin Getxon

EZAGUTU GETXO

  • Ongi etorri Getxora
  • Nola heldu Getxora
  • Getxoko Turismo Bulegoa
  • Mapak eta gida turistikoak
  • Non lo egin
  • Non jan
  • Getxoko Historia
  • Inguruan bisitariak
  • Souvenirs
  • Mapa interaktiboa
  • Getxo zure txakurrarekin
  • Getxo pantaila handian
  • Zein iritzi dute Getxori buruz?

ZER IKUSI

  • Bizkaia Zubia
  • Algortako Portu Zaharra
  • Getxoko kirol Portua
  • Getxoko hondartzak, Bilbotik 20 minutura
  • Itsaslabarratik ibilbidea

ZER EGIN

  • Getxoko kostako jarduerak
  • Getxo Monumentala eta Kulturala
  • Getxo aktiboa
  • Getxo gastronomikoa
  • Turismo familarra
  • Erosketak Getxon

KRUZEROAK

  • Bilboko Portua
  • Nola heldu eta aparkalekua
  • Informazio baliagarria
  • Getxo Taxi Tour 1 ordu
  • Egun erdi Getxon
  • Taxi zerbitzu bereziak

ESKAINTZA BEREZIAK

  • Getxohotel Promozioa
  • BBCard deskontuen txartela

TALDEAK

  • Taldeentzako Esperientziak
  • Ekitaldiak antolatzeko egoitzak
  • Enpresak hartzaileagoa

AGENDA

(+34)94 491 08 00 Ereaga hondartza z/g | 48992 Getxo | Turismo Bulegoaturismo@getxo.eus
Facebook
Instagram
Youtube
Pinterest
Tripadvisor
Tiktok
Linkedin
Google maps
Newsletter
Getxo Turismo Euskadi Basque Country Gobierno Vasco Turismo Diputación Foral de Bizkaia
Getxo Turismo logo DTI
Ohar legala

© 2026 Getxoko Udala/ Ayuntamiento de Getxo