GETXO BONO 2026 KANPAINA

Garrantzitsua!
1. Getxobonoa aktibatzekoa: irailaren 21etik urriaren 17ra.
2. GetxoBono trukekoa: urriaren 19tik azaroaren 21era edo bonuak agortu.
• Aurten, truke-aldiaren aurreko aktibazio-kanpaina bakarra izango da.
• Zenbateko eta pertsona bakoitzeko 4 bonuko muga egongo da.
Aktibazio-aldian bonuak aktibatu ez dituzten bezeroek ezingo dituzte bonuak baliatu truke-aldian, eta, beraz, ez dute deskonturako eskubiderik izango.
Atxikitako establezimenduen zerrenda ![]()
Baldintza bereziak jarduera-sektore hauentzat
- Ile-apaindegiak eta estetika-zentroak: GetxoBonoa produktuei baino ezin izango zaie aplikatu. Ematen diren zerbitzuetan ezin izango da inoiz bonurik trukatu.
- Farmaziak: botikak ez diren produktuei bakarrik aplika dakieke. Nahitaezkoa izango da sendagaiak erosteko salmenta independentearen faktura sinplifikatua aurkeztea.
- Estankoak: ezin dira tabako-erosketetan aplikatu.
- Optikak: gastuaren eta ordainketaren eragiketa kanpainaren datetan erregistratu beharko da. Ez da onartuko kanpaina hasi aurreko datetako eskaerarik.
- Elikadura: azalera handiko establezimenduak kanpoan geratzen dira.
Establezimendu baikoitzeko trukatu beharreko bonuen gehieneko muga
Establezimendu bakoitzeko gehienez 2.000 € trukatu ahal izatea erabaki da, betiere bonu erabilgarriak geratzen badira.
Sare sozialetarako euskarriak
- Sare sozialen irudia aktibatzea: istorioa egokitzea
- Sare sozialen irudia aktibatzea: posta egokitzea
- Reel Aktibatzea
Oinarri arautzaileak eta deialdiak:
- Oinarriak eta deialdia. BAO, 2026ko ekainaren 15ekoa.
- Fitxa teknikoa.
- I. eranskina, sektoreak.
- Getxo Bono 2026 kanpainarako onartuak eta baztertuak.
Ohiko galderak
1. Nortzuk atxiki daitezke GetxoBono 2026 programara?
Getxon lokal fisikoa duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak edo, aisialdi-, kirol- eta turismo-enpresen kasuan, udalerrian jardun ohi dutenak.
2. Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Getxoko Udalaren establezimenduen datu-basean alta emanda egotea, baldin eta establezimendu horien jarduera oinarri hauen I eranskineko talderen batean sartuta badago.
- EJZn alta emanda egotea.
- Foru Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Getxoko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 FORU DEKRETUAREN arabera egitea fakturak.
- Establezimenduak gailu mugikor bat izan beharko du tiketei argazkiak egin ahal izateko, aplikazioan sartzeko.
3. 2026eko GetxoBono kanpainari atxikita dauden saltokien barruan, zeintzuk dira aplikatu ezin diren produktuak/zerbitzuak?
- Farmaziak: botikak ez diren produktuei soilik aplika dakieke. Nahitaezkoa izango da faktura sinplifikatua aurkeztea, sendagaiak ez diren produktuekin soilik.
- Estankoak: ez dira aplikagarriak tabako-erosketetan.
- Ile-apaindegiak: produktuei soilik aplika dakieke.
- Optikak: kanpainaren truke aldian egindako erosketetarako soilik.
4.- Zer-nolako saltokiak geratuko dira 2026ko GetxoBono kanpainatik kanpo?
Elikaduraren azalera handiko establezimenduak kanpainatik kanpo geratzen dira.
5.- Atxikipenaren aurretik aurtengo kanpainako berrikuntzei buruzko zalantzarik badut... Zer egin behar dut?
944660140 telefonora deitu ahal duzu. Ordutegia: astelehenetik ostiralera (8: 30etik 14:30era)
6.- Noiz atxiki daitezke saltokiak?
BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik uztailaren 3ra arte.7.- Nola atxiki GetxoBono kanpainari?
Atxikitze-eskaerak telematikoki izapidetu beharko dira, Getxoko Udalaren web-orriaren bidez.
Urratsak:
- Sartu Egoitza Elektronikoan ziurtagiri digitalarekin identifikatuta.
- Identifikatu ondoren, sartu Sustapen Ekonomikoan (Getxolan eta Turismoa). Getxo Bono 2026 eta tramitazio elektronikoa hastea.
- Datuak betetzea, eskatutako dokumentazioa eranstea eta eskabidea bidaltzea.
8.- Nola jakin kanpainan onartuta nagoen ala ez?
Merkataritza-establezimenduak kanpainari atxikitzeko prozesua amaitu ondoren, Getxoko Udalak jakinarazpen bat bidaliko dizu kanpainan parte hartuko duzula baieztatzeko, eta horrekin batera aplikazioa erabiltzeko eskuliburua. Horren ostean, Ekonomia Sustapena Arloak zerrenda bat argitaratuko du Udalaren web-orrian, onartutako eta baztertutako establezimenduak adieraziz. Gainera, zure negozioa saltoki parte-hartzaileen zerrendan argitaratuta agertuko da: www.getxobono.com/list
9.- Eta plataformara sartzeko pasahitzak gogoratzen ez baditut edo jaso ez baditut?
Zure gakoak galdu badituzu edo jaso ez badituzu, jarri harremanetan GetxoBono 2026 kanpainarako soilik laguntza teknikoko arreta zerbitzuarekin: 641 32 47 31. Ordutegia: astelehenetik larunbatera (09:00etatik 20:30era).
10.- Zer egin behar dut aktibazio-aldian?
Eskaini bezeroei aktibatzea GetxoBonoak izateko eskubidea.
Urratsak:
- Sartu http://app.getxobono.com webgunean (zure erabiltzailea eta pasahitza erabiliz).
- Sakatu aktibazio-botoia.
- Bezeroaren NANa sartzeko eskatuko dizu, eta 20 € edo gehiagoko faktura sinplifikatuaren argazkia igo beharko duzu.
- Prest! Zure bezeroek badute eskubidea GetxoBonoak aktibatuta trukatzeko!
Zalantzarik izanez gero, berrikusi Udalak zure posta elektronikoaren bidez helarazi dizun aplikazioaren erabilera-eskuliburua, edo jarri harremanetan soilik GetxoBonoak 2026 kanpainarako prestatutako laguntza teknikoaren zerbitzuarekin: 641 32 47 31. Ordutegia: astelehenetik larunbatera (09:00etatik 20:30era).
11.- Zer gertatuko da bezeroren batek GetxoBono nahi badu, baina bonuak aldez aurretik aktibatu ez baditu?
Ezin izango du parte hartu deskontuen kanpainan. Getxobonoz gozatu ahal izateko aktibatu egin behar da kanpainaren aktibazioaren barruan.
12.- Zer egin behar dut truke-aldian?
- Aplikazio beraren bidez, sartu webgunera http://app.getxobono.com (erabiltzaile eta pasahitza).
- Sartu truke-botoian eta sartu zure bezeroaren NANa, egiaztatuz bezeroa 16 urtetik gorakoa dela egiaztatuz.
- Behin datu horiek sartuta, agertuko zaizu ea bezeroak aldez aurretik aktibatu dituen bonuak.
- Egin badu, trukatu ahal dizkiozu bonuak erosteko unean.
- Bonuak aktibatu ezean, bonurik ez duzula adierazten duen mezu bat agertuko zaizu. Bezeroak ez du deskonturako eskubiderik.
13.- Zer gertatzen da GetxoBono baten trukea tramitatu ezin badut?
Urtero bezala, Getxoko Udalak laguntza teknikorako telefono zenbaki bat jartzen du zuen eskura, tiketak balioztatzearekin eta egiaztatzearekin lotutako zalantzetarako: 641 32 47 31. Ordutegia: astelehenetik larunbatera (09:00etatik 20:30era).
14.- Nola aplikatzen dira deskontuak truke-aldian?
- 5 euroko bonuak: 20€ edo gehiagoko erosketetan aplika daitezke.
- 10 euroko bonuak: 40€ edo gehiagoko erosketetan aplika daitezke.
15.- Zenbat bonu trukatu daitezke establezimendu batean eta nola jakingo dut noiz agortuko diren?
Establezimenduek ez dute esleitutako bonu kopuru jakinik, baina hobarien gehieneko muga ezarri da, aplikatu ahal izango dutena. Aplikazioan erakutsiko dizu noiz lortu duzun bonuak trukatzeko muga hori. Hortik aurrera, bonu agortuen kartela jarri beharko duzu.
16.- Zein betebehar dituzte atxikitako saltokiek?
- Programarekiko atxikimendua iragartzea, emandako materialen bidez.
- Bonuak aktibatu eta trukatzea 20 eurotik gorako erosketa egiten duen 16 urtetik gorako edozein pertsonari.
- Bezeroei bonuak aktiboki eskaintzea.
- Diskriminaziorik ez egitea bonuak dituzten eta ez dituzten bezeroen artean.
- Tiketen kopiak gordetzea, trukatutako bonuen datuekin batera.
- Balorazio-inkesta betetzea kanpaina amaitzean.
17.- GetxoBono bateragarria al da beste laguntza batzuekin?
Bai, bateragarria da. Adibidez, BIZKAIA REPARA eta Euskadi Bono Dendarekin.
18.- Eta nire bezeroa forma juridikoa bada, ba al du GetxoBonorako eskubiderik?
Ez, GetxoBonon 16 urtetik gorako NAN duten pertsona fisikoen faktura sinplifikatuak baino ez dira onartuko.
19.- Nola islatzen dira GetxoBonoak kontzeptu gisa nire faktura sinplifikatuetan?
Datafono edo software bat (kudeaketa informatikoaren sistema) izan beharko duzu, tiketak GetxoBono deskontuaren kontzeptua islatuz egin ahal izateko, ondoren zure sarrera eta gastuen aitorpenean sartzeko. Garrantzitsua da diru-sarrera horietan bereiztea bezeroengandik zuzenean sartzen duzuen zati ekonomikoa, eta Udalak sartzen dizuen zatia, Ogasunera bidaltzen diren datuak bat etor daitezen.
Gogoratu, mesedez, zuen aldetik aitortu beharreko diru-sarrerak bi aldeetatik jasotzen dituzuenak direla, hau da, GetxoBono aplikatu gabeko salmenten guztizkoa. Horretarako, gomendatzen dizuegu zuen kobrantza tresnak (datafonoa, kudeaketa softwarea, kutxa erregistratzailea…) konfiguratzeko aukera aztertzea “GetxoBono deskontua” edo antzeko kontzeptu batez, eta faktura sinplifikatuan edo arruntean bereizi ahal izatea salmenta bakoitzaren zein zati jasotzen duzuen zuzenean eta zein laguntzaren bidez.

Zalantzarik izanez gero, gomendatzen dizugu zure konfiantzazko aholkulariari kontsultatzea.
20.- Bezeroei eskudirutan itzuli ahal diet?
Ez, bonuek ez dute eskudirutan itzultzeko eskubiderik sortzen.
21.- Zergatik bota diezadakete atzera plataformara igo dudan GetxoBono truke bat?
Bonuak baliozkotzeko prozesuan, honako kasu hauetan ezeztatu ahal izango da:
- Bikoiztua: aplikazioan izapidetutako faktura bera, bi truke-prozesu desberdinetan.
- Ez-irakurgarria /Osatugabea: Ez dira onartuko moztutako fakturak, osatu gabeak, kalitate eskasekoak, lausoak edo informaziorik gabekoak. Eremu guztiak ondo bistaratu beharko dira.
- Kontzeptu zehaztugabeak dituzten fakturak: "HAINBAT", "BESTE BATZUK"...
Fakturak okertzat jotzen direnak berriro zirkulazioan jarriko dira truke-aldiak irauten duen bitartean.
22.- Lehenengo deialdian kanpoan geratu banaiz... Noiz egin ahal izango dut atxikimendu-eskaera hurrengo GetxoBonorako?
Bai, gomendagarriena da bezeroei ematen dizkiezuen faktura sinplifikatu guztietan deskontua islatzea, eta, gainera, Ogasunari aurkezten diozuen ereduan zure hilabeteko kontabilitatera islatu beharko duzue. Zalantzarik baduzu, gomendatzen dizugu zure konfiantzazko aholkulariari kontsultatzea.
Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus