2022/9/9
Aurretik parte hartu ez duten establezimenduek bakarrik egin beharko dute atxikitzeko eskaera.
Atxikipena: irailaren 12tik 25era
2. kanpainaren aldia: urriaren 15etik azaroaren 30era
Atxikipena tramitatzeko: irailaren 12tik aurrera
Atxikitzeko eskabideak bide telematikoz izapidetu beharko dira, Getxoko Udalaren Web orriaren bidez: http://www.getxo.eus
Ziurtatu prozesua amaitzen duzula, aplikazioak erregistro-zenbaki bat emango dizu.
Eskaerari aldeko ebazpen eman ondore, zure mugikorrean app-a deskargatzeko jarraibideak eta sartzeko kodeak iritsiko zaizkizu, baita horiek behar bezala erabiltzeko jarraibideak ere.
Informazio osoa eta bete beharreko inprimakiak hemen: Getxo - Ekonomia Sustapena - Programak - Getxo Bonua 2022 kanpaina
Era berean, baja eman nahi duten establezimenduek irailaren 25a baino lehen jakinarazi beharko diote eremuari.