2026/11/13

Getxoko enpresek abenduaren 4a arteko epea dute beraien esperientzien eta jarduera turistikoen eskaintza txertatzeko “Getxon gozatzeko Planak 2027” egitasmoan, hala nahi izanez gero.
Kontsumitzaileei eta merkaturatze-agentziei Getxon egin daitezkeen turismo-esperientzien eskaintza osoa hurbiltzea da helburua. Alde batetik, baliabide ezagunenen aurrean beste plan batzuk proposatzea, “xarmadunak”, Getxo dagoeneko ezagutzen duten bisitari eta txangozaleak anima daitezen udalerrira berriro etortzera; eta bestetik, udalerrira etorritako turista eta bisitarien egonaldia luzatzea, horren guztiaren helburua izanik bertako enpresetan eta Getxo osoan eragin ekonomiko handiagoa lortzea.
Ekimen hau zabaltzeko, “Getxon gozatzeko Planak 2027” liburuxka argitaratzeaz gain, zabalduko da informazioa web orrialdean, @visitgetxo eta @visit.getxo sare sozialetan, publizitate-euskarrietan eta beste elementu batzuk jende asko biltzen den eremuetan.
Ekimenean parte har dezake bertakoa den edota Getxon jarduera nagusia duen edozein enpresak eta bisitariei eta turistei zerbitzuak edota esperientziak eskaini ahal dizkietenak, haiek helmugan eduki ohi dituzten beharren ildotik. Atxikimendua doakoa da enpresentzat.
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez erregistratu behar dira.
Interesa duten enpresek informazio gehiago eska dezakete mezu bat bidaliz hona: getxoplanak@getxo.eus