Getxoz gozatzeko planak 2026

                                  

Getxoz gozatzeko planak" ekimena Sustapen Ekonomikoaren Arloko Turismo Unitateak sustatzen du.


Helburua da kontsumitzaileei eta agentzia merkaturatzaileei hurbiltzea Getxon egin daitezkeen esperientzia turistiko guztiak.

Alde batetik, plan alternatiboak eskaintzea baliabiderik ezagunenen ordez, hau da, “amuak”, Getxo jadanik ezagutzen duten bisitari eta txangozaleak anima daitezen udalerriko egonaldia errepikatzera; eta bestetik, turisten eta bisitarien egonaldia udalerrian luzatzea. Hori guztia tokiko enpresetan eta Getxo osoan eragin ekonomiko handiagoa izateko helburuaz.

Beren esperientzia eta jarduera turistikoen eskaintzari "Getxoz gozatzeko planak" ekimena gehitu nahi dioten Getxoko enpresek egin dezakete ekimenari atxikitzeko urtero azken hiruhilekoan egiten den kanpainan zehar.

Ekimenaren sustapen- eta hedapen-kanpainak honako hauek biltzen ditu, besteak beste: "Getxoz gozatzeko planak" liburuxka argitaratzea (inprimatua eta digitala), web-atala, planak eta esperientziak @visitgetxo eta @visit.getxo sare sozialen bidez zabaltzea, publizitate-euskarrietako publizitatea eta beste elementu batzuk jende asko biltzen den eremuetan

Tokiko edozein enpresa eta/edo jarduera nagusia Getxon garatzen duen edozein enpresa atxiki dakioke doako ekimen honi, baldin eta bisitariei eta turistei zerbitzuak eta/edo esperientziak eskain badiezazkieke, bisitariek helmugan dituzten ohiko premien ildotik.

Eskaerak azaroaren 3tik 14ra

Entregatu beharreko dokumentazioa:

  • Atxikipen-fitxa. Eskaera
  • Jarduera-fitxa
  • Enpresa-fitxa
  • Ikus-entzunezko artxiboak (nahitaezkoa); enpresak gutxienez 6 irudi igo behar ditu jarduera bakoitza sustatzeko: 3 formatu horizontalean eta 3 formatu bertikalean. Formatu elektronikoa (jpg), bereizmen onekoa (min. 2 Mb/max. 5Mb). (Mesedez maskararik gabe).


Egin eskaera Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez eta klikatu Ekonomi Sustapena (Getxolan eta Turismoa).

Zalantzarik izanez gero, mesedez, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin: getxoplanak@getxo.eus, tfnoa: 94 491 08 00.