2026/11/6
498.426 euroko dirulaguntza jasoko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emana, 2026ko ekitaldiko tokiko enplegurako laguntzetarako deialdiaren esparruan. Finantzaketa hori bi jarduera-ildo nagusitan egituratuko da: alde batetik, 337.500 euro enplegurako erabiliko dira, udalerriko 27 langabe zuzenean kontratatuz; bestetik, 160.926 euro esleituko dira tokiko enpresentzako kontrataziorako laguntzetarako.
Udal kontratazioak
Lehen ildoa langabeen enplegagarritasunera bideratuta dago, haien kualifikazioa, gaitasun pertsonalak eta motibazioa hobetuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez.
Guztira, Getxon erroldatutako 27 pertsona kontratatuko dira 20 udal-ekimenetan parte hartzeko. Eskatutako profilak honela banakatzen dira:
Kontratu guztiek 6 hilabeteko iraupena izango dute lanaldiaren %50ean, langileen lanpostuak izan ezik, horiek lanaldi osoan egingo baitira.
Eskaintzen kudeaketa, parekatze eta hedatze modalitatearen bidez, azaroaren 17an hasiko da. Lanpostu horiek eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea, lanpostu bakoitzerako eskatzen den gutxieneko titulazioa edo prestakuntza izatea eta Getxoko udalerrian erroldatuta egotea. Proiektuaren eta garatu beharreko zeregin espezifikoen arabera, euskara titulazioa, aurretiko lan esperientzia eta B gidabaimena ere baloratuko dira.
Informazio-taula, profil bakoitzerako eskakizunen xehetasunekin
Enpresentzako laguntzak kontrataziorako
Modu osagarrian, Udalak laguntza ekonomikoen beste deialdi bat argitaratuko du tokiko enpresa-sarean langileak kontratatzeko; esleitutako aurrekontua, guztira, 160.926 eurokoa izango da.
Dirulaguntza horiek Lanbiden izena emanda dauden eta Getxon erroldatuta dauden langabeak kontratatu dituzten tokiko enpresentzat dira. Diruz laguntzeko moduko kontratuak 2025eko irailaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean hasi beharko dira.
Artistentzako eta ikuskizun publikoetako teknikarientzako edo laguntzaileentzako iraupen mugatuko kontratuak, gutxienez 3 hilabeteko iraupena dutenak, lanaldi osokoak edo partzialekoak (lanaldiaren %50 gutxienez).
Deialdi bakarra ezarriko da, eskaerak aurkezteko epea izango da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik (abenduaren amaierarako aurreikusita) 2027ko urtarrilaren 31ra arte. Laguntzak emango dira eskaerak aurkezteko hurrenkera zorrotzaren arabera, behar bezala beteta eta espediente osoa aurkeztuta, aurrekontu-partida agortu arte.