KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK 2026


Enpresa edo erakunde onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak (enpresak, komertzioak, profesionalak, elkarteak...), edozein forma juridiko dutela ere, Getxon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten besteren konturako langileekin lan-kontratuak egiten dituztenak.


Diruz lagundu daitezkeen kontratuak:

2025eko irailaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean hasitakoak.

Kontratuak mugagabeak izango dira, eta lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.

* Era berean, diruz lagunduko dira artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen jakineko kontratuak (horien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da; eta lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak).

Intereseko dokumentuak:

Eskabideak aurkezteko epea: deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (2026ko abenduaren 2. hamabostaldia) 2027ko urtarrilaren 31ra arte.


Dirulaguntza ematea: Eskabidea aurkeztu den hurrenkeraren arabera, betiere behar bezala beteta badaude eta espedientea osatuta badago eta aurrekontu-kredituaren mugaraino.

Getxoko Udalaren laguntza-deialdi publikoa egiteko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntzaren aldeko ebazpena eman beharko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2026ko urriaren 20ko deialdiaren babesean. Deialdi horren bidez, tokiko enplegu-proiektuetarako laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak eta 2026ko ekitaldirako deialdia argitaratu ziren.

Eskabideak aurkezteko epea: deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik (2026ko abenduaren 2. hamabostaldia) 2027ko urtarrilaren 31ra arte.

Telematikoa: Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez