2026/9/17
Udalak, Ekonomi Sustapen alorraren bitartez, 74.599 euro eman dizkie udalerriko 24 enpresari profesionalak eta enpresak berritzeko eta bermatutako turismo-jarduerak abian jartzeko. 2026 enpresentzako laguntzak dira, 1. eta 2. lerroei dagozkienak.
1. ildoa. Laguntzak profesionalak eta enpresak berritzen laguntzeko.
Udalerriko 16 enpresak jasoko dute Udalak 1. ildoari emandako 31.022 euroko dirulaguntza.
Juanma González Getxolan Ekonomia Sustapena Arloko zinegotziak adierazi duen bezala, “beste urte batez, aurkeztutako proiektuen aniztasuna nabarmendu behar da, besteak beste, hainbat negozio-ildo berri garatu dira askotariko enpresen tipologia sektorial batean, globalenetik lokalenera, eta horietako batzuk oso berritzaileak dira merkaturako. Beste batzuentzat, aurrerapen berritzailea izan da bere negozioaren garapenean. Getxon enpresa sare berritzaile bat sortuz aurrera egiten duten enpresa horiek guztiak zoriontzen ditugu. Udalaren laguntza honen bitartez enpresa horiek hazten eta sendotzen jarraitzea espero dugu”.
2. ildoa. Laguntzak turismoko profesionalei eta enpresei zuzendutako jarduera turistiko bermatuak abian jartzeko.
Udalak 43.580 euroko dirulaguntza eman die udalerriko hainbat enpresak sustatutako 8 jarduera turistikori.
Elisabete Basáñez Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “dirulaguntzen ildo honen helburua da Getxon garatzen diren eta turistek eta bisitariek berehala kontsumitu ditzaketen turismo jarduera erregularren eskaintza erraztea, aldez aurretik erreserbatu beharrik gabe eta/edo jarduera horiek egiteko gutxieneko pertsona talde bat egotearen mende egon gabe”.
Diruz lagundutako proiektuak eta enpresak honako hauek dira: