Getxoko enpresentzako 2026ko laguntzak

Getxoko Udala lan garrantzitsua egiten ari da sustapen ekonomikoaren arloan, legegintzaldiko planetan islatzen den bezala, eta udalerriko enpresak profesionalizatzera bideratutako jardueretan gauzatu da, prestakuntza eta aholkularitza zerbitzu desberdinak eskainiz, eta hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartuz, betiere enpresa sarea indartzeko helburuarekin. Alde batetik, enpresa-berrikuntza sustatzea, eta, bestetik, turismo-zerbitzu erregularren eskaintza babestea lagungarria da hori lortzeko.

Dirulaguntza-ildoak honako hauek dira:

1 ildoa: Udalerriko berrikuntzako enpresa eta profesionalentzako laguntzak: negozio-ildo berriak, produktu edo zerbitzu berriak, eta merkaturatzeko edo eraldaketa digitala egiteko modu berriak martxan jartzea.

Ildo horren lehentasunezko helburua da tokiko negozioen biziraupena ziurtatzea, epe luzera bideragarritasuna bermatuko duten eraldaketa sakonak lagunduz. Berrikuntza zentzu integral batean ulertzen da: ez teknologia bere horretan helburu gisa eskuratze huts gisa, baizik eta teknologia hori palanka estrategiko gisa erabiltzea barne prozesuak optimizatzeko, antolaketa hobetzeko eta merkaturatze eredu berriak diseinatzeko.

Enpresaren egitura indartzeko, sendotasuna indartzeko eta udalerrian iraunkortasuna eta lehiakortasuna ziurtatzeko kritikoak diren aldaketak babestu nahi dira – bai azpiegitura teknologikoan, bai negozioko eragiketetan.

2 ildoa: Jarduera-turistiko bermatuak abian jartzeko laguntzak, profesionalei eta enpresa turistikoei zuzendutakoak.

Helburua da enpresa-sarea indartzen laguntzea, enpresen nahiz profesionalen arteko harremana eta lankidetza indartuz. Asmoa da lankidetza horren ondorioz enpresa turistikoek zerbitzu, jarduera eta/edo produktu turistiko berritzaileak, erregularrak eta kalitatezkoak garatzea eta abian jartzea, eta haiek merkaturatzeak (zuzenean eta zeharka) laguntzea Getxoko enpresa turistikoen multzoari.

Dokumentu interesgarriak:

1 ILDOA: Udalerriko profesional eta enpresen berrikuntza bultzatzeko laguntzak: martxan jartzea negozio-ildo berriak, produktu edo zerbitzu berriak, eta merkaturatzeko edo eraldaketa digitala egiteko modu berriak.

1. LERROAREN justifikazioari buruzko informazio-jardunaldia. 2026ko azaroaren 12a (ONLINE)

Diruz lagundutako jarduera deialdiaren uneko urtean gauzatu beharko da, eta gehienez ere urte horretako abenduaren 31ra arte, eta gastu guztiak urte natural berean egin beharko dira, eta, gehienez ere, deialdiaren ondorengo urteko urtarrilaren 31n ordaindu beharko dira.

Justifikazioa deialdiaren hurrengo urteko urtarrilaren azken eguna baino lehen aurkeztu beharko da. Justifikazioa aurkezteko azken eguna, beraz, 2027ko urtarrilaren 31 izango da.

Justifikazioak telematikoki aurkeztuko dira, Getxoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, Sustapen Ekonomikoko Tramiteen Katalogoan (Getxolan eta Turismoa “Enpresentzako laguntzak 2026” atalean): Egoitza elektronikoa

Edozein kontsulta Ekonomi Sustapenerako 944660140 telefonoan egin daiteke, edo bestela getxolan@getxo.eus helbide elektronikoan.

Administrazio elektronikoaren bulegoarekin arazoak izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus

Diru-laguntzaren justifikazioa justifikazio-kontu gisa hartuko da, eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 22. artikuluan ezarritakoa bete beharko du:

  • Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak; erosketa-tiketak kanpo geratzen dira. Erakundeek fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute fakturen edukiari dagokionez (2013ko urtarrilaren 29ko BAO). Nolanahi ere, fakturetan pertsona edo erakunde eskatzailearen izena eta IFK adierazi beharko dira. Fakturaren kontzeptuan argi eta garbi adierazi beharko da ordainketa egiteko erabiltzen den kontzeptua. Faktura bakoitzerako egindako zereginen zerrenda zehatza aurkeztu beharko da. Enpresa hornitzailea eskabidean aurkeztutakoa ez bada, fakturatutako jarduera egiteko enpresa hornitzaileak duen esperientziaren txostena aurkeztu beharko da.

• Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.

  • 6-L1 EREDUA: Jardueraren memoria,atal batean berdintasun-memoria jaso beharko duena, sexuaren arabera banakatutako informazioarekin, emakumeen eta gizonen egoeran duen eragina ezagutzeko. Emandako zerbitzuaren onuradunen edo azken erabiltzaileen, erakundearen titularren eta plantillaren informazioa aurkeztu beharko da, sexuaren arabera banakatuta, bai eta, hala badagokio, diru-laguntzaren xede den zerbitzua emateko kontratatu den erakundearen plantillarena ere.
  • 7-L1 EREDUA: Memoria ekonomikoa: diru-sarrerak eta gastuak justifikatzeko kontua.
  • 8-L1 EREDUA: Erantzukizunpeko adierazpena, hala badagokio, helburu bererako lortutako beste diru-laguntza batzuei, diru-laguntzak ematen dituzten organoei eta zenbatekoari buruzkoa, bai eta minimis araubidearen mendeko laguntza publikoei buruzkoa ere.

2. ILDOA: Jarduera-turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak, profesionalei eta enpresa turistikoei zuzendutakoak.

Eskaera-ereduak 2.Lerroa

Justifikazioak telematikoki aurkeztuko dira, Getxoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, Sustapen Ekonomikoko Tramiteen Katalogoan (Getxolan eta Turismoa “Enpresentzako laguntzak 2026” atalean): Egoitza elektronikoa

Justifikatzeko epea 2027ko urtarrilaren 31n izango da.

Edozein kontsulta Ekonomi Sustapenerako 944660140 telefonoan egin daiteke, edo bestela getxolan@getxo.eus helbide elektronikoan.

Administrazio elektronikoaren bulegoarekin arazoak izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus

  • Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak; erosketa-tiketak salbuestita daude. Erakundeek bete beharko dute 4/2013 Foru Dekretuak, urtarrilaren 22koak, fakturatzeko obligazioak arautzen dituen Arautegia onartzen duena (2013ko urtarrilaren 29ko BAO), xedatutakoa fakturen edukiari dagokionez. Nolanahi ere, fakturetan pertsona edo erakunde eskatzailearen izena eta IFK jaso beharko dira. Fakturaren kontzeptuan argi eta garbi agertu beharko da zein kontzepturengatik egiten den ordainketa.

  • Aurkeztutako fakturei dagozkien ordainketak egin izanaren egiaztagiriak.
  • 6-L2 EREDUA: Jarduketa-txostena.
  • Parte hartzen duten pertsonen edo negozioen balorazio-txostena, galdetegi baten bidez egina
  • Dokumentazioa liburuxkei, argazkiei, spotei, iragarkiei eta gainerako material grafikoari buruz, jarduera garatu dela egiaztatzen duena (euskarri digitala).  Era berean, komunikazio-euskarri horiek erabili diren ekintzen eta kokalekuen ebidentzia aurkeztu beharko da.
  • 7-L2 EREDUA: Memoria ekonomikoa: diru-sarrerak eta gastuak justifikatzeko kontua
  • 8-L2 EREDUA: Langileen gastuen justifikazioa: honela justifikatu ahal izango dira, betiere honako dokumentazio hau erantsita aipatutako ereduari:
    • Azalpen-dokumentua, kostua orduko kalkulatzeko.
    • Dagokion dokumentazioa, kasu bakoiutzaren arabera:
      • a) Autonomoak: jarduera garatzen den hilabeteetako autonomoen ordainagiria.
      • b) Nominak
  • 9-L2 EREDUA: Langilearen adierazpena.
  • Jarduera egiten den hilabeteetako nominen ordainagiria

  • 10-L2 EREDUA: Beste dirulaguntzarik jaso bada helburu berarekin, horien erantzukizunpeko adierazpena, laguntza eman duten organoak eta zenbatekoak ere adierazita, baita Minimis araubideari lotutako laguntza publikoak ere.