Abian da 2026 Enpresa Berdea Programa
2026/2/19
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloak ENPRESA BERDEA programa hurbiltzen die udalerriko enpresei. Horren helburua tokiko enpresei laguntza ematea da, negozio-eredu jasangarri, deskarbonizatu eta zirkularretarantz aurrera egin dezaten.
Programa sektore hauetako enpresetara bideratuta dago:
- Industria eta lotutako zerbitzuak.
- Logistika eta garraioa.
- Handizkako merkataritza eta eraikuntza.
Ekintza nagusiak:
- Prestakuntza: Jasangarritasunaren bideari ekiteko tailerrak.
- Aholkularitza (BONO BERDEA): Enpresek 50 ordura arteko poltsa bana izango dute, aholkularitza espezializatua jaso dezaten trantsizio ekologikoko proiektuak ezarri ahal izateko. Eskuragarri dauden Bono Berde motak:
- Estrategia: Negozio-eredua berriz ere bideratzea.
- Energia-efizientzia: Kontsumoa eta kostu operatiboak murriztea.
- Ingurumen-inpaktua: Aztarna ekologikoa bere osotasunean murriztea.
- Araudiari egokitzea: Legeria betetzea eta ospea hobetzea.
- Hondakinen kudeaketa: Ekonomia zirkularra sustatzea.
Aurtengo berritasun, onura eta jarduketen egutegia lehen eskutik ezagutzea nahi dugu. Hortaz, online egingo dugun informazio-saio ofizialera gonbita egiten dizugu.
Online informazio-saioa: 2026ko martxoaren 10ean (online)
Gorde zure lekua eta ezagutu zer-nolako laguntza eskaini ahal dizugun zure ingurumen-inpaktua lehiakortasun-abantaila izan dadin.
Izen-emateak:
- Helbide elektroniko bidez: getxopro@getxo.eus
- Telefonoz: 94 466 01 40
- Inprimakiaren bidez

Informazio gehiago
