2026/1/30

• 2026ko deialdia ebatzi ondoren, 15 enpresak eta proiektuk 17 lanpostu beteko dituzte Getxoko lehen hub sortzailean, eta eragin zuzena izango dute berrikuntzan, enpleguan eta lankidetza profesionalean.
• Hautatutako proiektuek Getxoko ekosistema sortzailearen aniztasuna eta maila profesional handia islatzen dute (barneko espazioen diseinua, erakunde aholkularitza, komunikazioa, diseinu estrategikoa...).
• Getxo Sormen Hub-ek 194 m² ditu 22 lanpostutarako, coworking formatuan — 10 finko eta 12 txandakakoak —, eta sektorea profesionalizatzera bideratutako ekintzak eskaintzen ditu (aholkularitza espezializatua, prestakuntza-programak eta topaketa profesionalak…).
Getxok Getxo Sormen Hub, udalerriko kultura- eta sormen-sektoreko lehen ekintzailetza zentroa, Algortako Urgull Zentroan dagoen lan espazioak lagatzeko 2026ko deialdia ebatzi du. Esleipen berri horrek indartu egiten du Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloak bultzatutako proiektuaren izaera estrategikoa, sormen- eta kultura-industriei lotutako talentua, enplegua eta inbertsioa sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko.
Getxo Sormen Hubek 194 m²-ko espazioa du, eta 22 lanpostu ditu coworking formatuan — 10 finko eta 12 txandakakoak —, eta sektorea profesionalizatzera bideratutako ekintzak eskaintzen ditu, hala nola aholkularitza espezializatua, prestakuntza-programak eta topaketa profesionalak.
Proiektu esleipendunak: ekosistema anitza eta oso espezializatua
Proiektuen direktorio eguneratua
Espazio eta plaza erabilgarrien lagapena
Espazioen lagapena hasieran bi urterako ezartzen da, 2026ko otsailaren 1etik aurrera, beste bi urteko luzapen baterako aukera izanik. Enpresa-proiektu bakoitzak bi lanpostu bete ahal izango ditu gehienez. Gaur egun, bi lanpostu finko eta txandakako hiru daude eskuragarri, eta Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eska daitezke.
Gero eta inpaktu handiagoa duen proiektua
2025ean, 400 enpresak eta profesionalek baino gehiagok hartu zuten parte Getxo Sormen Hubek bultzatutako ekintzetan, eta topaketa profesional garrantzitsuak egin ziren 1.200 pertsona baino gehiago bilduz. Hiru urte hauetako ibilbidean, zentroak 24 enpresa eta proiektu hartu ditu.
Sormen- eta kultura-sektoreak gero eta pisu handiagoa du tokiko eta erkidegoko ekonomian: Getxon erregistratutako enpresen eta profesionalen %11k hogei bat sormen-diziplinatan garatzen du bere jarduera. Sektore horrek %5etik gorako ekarpena egiten dio Euskadiko BPGari, eta mikroenpresek osatzen dute gehienbat, %95ek langile bat edo bi baititu.
Juanma Gonzalez Getxolan-Ekonomia Sustapena Arloko zinegotziaren hitzetan, “helburua da Getxon eragin positiboa sortuko duten aukera-espazioak sortzen eta sendotzen jarraitzea, jarduera ekonomikoa bultzatuz eta sektoreko mikroenpresei lagunduz. Getxo Sormen Hub-ek ekintzailetzan, oro har, eta sormen- eta kultura-sektorean, bereziki, antzemandako beharrei erantzun nahi die. Getxok gehienbat mikroenpresek osatutako enpresa-sarea du, eta horiek babestea lehentasuna da Udalarentzat, lan egiteko, lankidetzan aritzeko eta proiektuak sortzeko espazioak bultzatuz”.
Espazioak, zerbitzuak eta komunitatea
Getxo Sormen Hub-ek bi lan-eremu bereizi ditu eta aurreko deialdiko prezioei eutsi die:
Guneak elektrizitate, Internet, klimatizazio, segurtasun, mantentze eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen ditu, baita bilera-gela bat (sarbide librekoa, aldez aurretik erreserbatuta) eta erabilera komunerako office bat ere.
Lanpostuetatik haratago, Getxo Sormen Hub elkarlanerako, ikaskuntzarako eta hazkunde profesionalerako topagune gisa finkatzen da, non sareak, sinergiak eta aukerak sortzen diren udalerriko sormen- eta kultura-sektorea indartzeko.
Deialdia
Lehentasun-ordena hori aplikatu ondoren, esleipena zehaztu da proiektuen kalitatearen, bideragarritasunaren eta berrikuntzaren, lanbide-trebakuntzaren, lidergo femeninoaren eta gaztearen (30 urtetik beherakoak) eta diseinuaren, musikaren eta ikus-entzunezkoen sektoreetako kide izatearen arabera.
Ebazpen horren bidez, Getxo Sormen Hubek berretsi egiten du talentu sortzailea garatzeko funtsezko azpiegitura gisa duen zeregina, sustapen ekonomikorako udal estrategiarekin eta etorkizunerako bokazio argiarekin lerrokatuta.