2023/12/26
Ekonomia zirkularra eredu ekonomiko bat da, gizakiak ingurumenean duen eragina murriztea bilatzen duena, baliabideen kontsumoa eta hondakinen sorrera murriztuz. Eredu hau funtsezko hiru printzipiotan oinarritzen da, eta ona da ezagutzea, establezimendu propiorik baduzu:
Pentsatu al duzu inoiz nola laguntzen duen zure komertzioak ekonomia zirkularra errealitate bihurtzen?
Komertzio txiki askok hasieratik egin dituzten ekintzak badira ere, ona da gure establezimenduan planeta hobeto zaintzen lagunduko digun antzeko zerbait martxan jartzera bultzatuko gaituzten adibide praktiko eta egungoak ezagutzea.
Eta birziklatzeari buruz da, hain zuzen ere, Irri Sarri ekimena: eramateko kafe-edalontziak ditu, “erabili ontzia, itzuli eta berrerabili” leloa dutenak. Proiektu honen helburua da erabili eta botatzeko edalontziak erabiltzeari uztea etxetik kanpo kafe bat hartzen dugunean. 2 euroko gordailua emanda, Irri Sarrik tapa duen katilu bat jartzen du bezeroen eskura, sareko edozein puntutan berreskura dezakeena eta, horrela, bere kafeaz nahi duen tokian goza dezake, hondakinik gabe.
Ekonomia zirkularrak hainbat onura eskaintzen dizkie Getxoko saltokiei, besteak beste:
Hori zure hurbileko komertzioari nola aplikatu ahal diozun pentsatzen ari bazara, hona hemen Getxoko saltokiek ekonomia zirkularra nola aplika dezaketen erakusten duten adibide zehatz batzuk:
Ekonomia zirkularra aukera bat da Getxoko komertzioek ingurumena babesten eta garapen iraunkorra lortzen lagun dezaten.
Ekonomia zirkularra Euskadin
Gaur egun, Euskadiko ekonomia zirkularra Barne Produktu Gordinaren % 1,12 da, urtean 764 milioi euroko diru-sarrera gordinak izanik. Enpleguari dagokionez, ekonomia zirkularrarekin lotutako 18.463 enplegu daude, hau da, EAEko enplegu guztiaren % 2,08. Ekonomia zirkularrarekin lotutako enpleguen balore hori Espainiakoa (% 2,00) eta Alemaniakoa (% 1,71) baino handiagoa da.
"Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Ekonomia Zirkularraren Diagnostikoa"ren arabera, irtenbide berritzaile zirkularragoei ekingo balitzaie, kalkulatzen da lehengaien kontsumoan batez beste %6ko aurrezpen potentziala izango litzatekeela, eta horrek 2.000 milioi euroko aurrezkia ekarriko luke euskal industrian.
Komertzio guztien esku dago keinu txiki horiek ekonomia zirkularraren balioa nabarmentzea eta Getxorentzat ondorio esanguratsuak izatea.
Getxon establezimenduren bat baduzu eta Elikadura Iraunkorraren aldeko Establezimenduen Sareari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomia Sustapena Arloarekin, telefonoz: 94 466 01 40, emailez: getxolan@getxo.eus ,edo sartu hemen informazio guztirako.
"Honako hau ere interesgarria izan dakizuke":