EREMU ESTRATEGIKOEN DINAMIZAZIO EKONOMIKORAKO LAGUNTZAK 2026
2026ko dinamizazio ekonomikorako laguntzak, Eremu Estrategikoetako enpresarien eta profesionalen elkarteei eta federazioei zuzenduta
Getxoko Udalak, enpresarien eta profesionalen elkarteen eta federazioen jarduera sustatzeko eta horien zeregina indartzeko, laguntza horiek abian jartzen ditu, haien helburuekin eta Eremu Estrategikoetan duten pisuarekin lotutako hainbat alderdiri laguntza emanez.
Getxoko udalerrira lanbide edo enpresa izaerako ekitaldiak hurbiltzea, eremu estrategikoei lotutako profesionalak udalerrian sustatzen dituztenak, besteak beste, ongizatearen, bizi osasuntsuaren eta kirolaren eremuetan enpresa-ekimen berriztatzaileak, sormenezko eta kulturako industriak eta gure udalerrian turismoaren arloan sektore horiei atxikitako segmentuetan kokatzea.
Hauexek dira laguntzak eskatu ahalko dituztenak:
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten profesionalen elkarteek, enpresaburuen elkarteek eta bestelako erakundeek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta eremu estrategikoetako eragileak profesionalizatzea badute xede.
Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak
Jardunaldiak, ekitaldiak, topaketak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak eta jarduera-mota guztiak, beren helburua sektore estrategikoei lotutako adituen eta enpresen dinamizazioa eta profesionalizazioa lortzea bada, tokiko profesionalei eta enpresei lehentasuna emanez. Jarduerak Getxoko udalerrian egin behar dira.
Dokumentu interesgarriak:
- Laburpen-fitxa
- Getxoko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantzaren Aldaketa Orokorra
- Deialdia: BAO zbk.178, 2026ko irailak 17
Nahitaezko dokumentuak:
- 2. eredua: Jardueren memoria.
- 3. eredua : Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
- 4. eredua: Elkarteko idazkariaren erantzukizunpeko adierazpena, 2025eko urtarrilaren 1eko eta abenduaren 31ko bazkide-kopurua jasotzen duena.
- 5. eredua: Ordezkaritza-karguen idazkariaren ziurtagiria.
- 6. eredua: Erantzukizunpeko adierazpena: ordezkaritza-karguak ez dira jardueren hornitzaile.
- 7. eredua: Bestelako diru-laguntzei eta BEZari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
Aurkezteko bestelako dokumentazioa (hala badagokio):
- 8. eredua: Elkarreragingarritasunaren aurka. Bakarrik bete baldin eta ez bada nahi udalak zorrei, gizarte-segurantzari, ogasunari eta udalari buruzko datuak egiaztatzea.
- 9. eredua: Ordezkaritza ematea. Bakarrik bete baldin eta beste batek aurkeztuko badigu eskaera.
Eskabideak aurkeztea:
Eskabideak, deialdian adierazitako dokumentazioarekin batera, telematikoki aurkeztuko dira Getxoko Udalaren egoitza elektronikoan (Ekonomia Sustapena Arloaren Izapideen Katalogoan (Getxolan eta Turismoa, "Eremu Estrategikoen dinamizazio ekonomikorako laguntzak 2026").
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 18tik urriaren 9ra bitartekoa izango da.
Administrazio elektronikoarekin edozein arazo izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus.
Edozein kontsulta egin ahal izango da Sustapen Ekonomikoko zenbakira deituta (944660140) edo mezu elektroniko bat bidalita getxolan@getxo.eus. Administrazio elektronikoarekin edozein arazo izanez gero: 944660220 edo eadministracion@getxo.eus.