Diru-laguntzak Getxoko Dinamizazio Ekonomikorako

Getxoko Udalak, udalerriko enpresen, enpresa-elkarteen, adituen nahiz administrazioaren elkarteen eta federazioen artean lankidetza sustatu eta bultzatzeko, laguntza hauek abian jarriditu eta sustapen nahiz dinamizazio ekonomikoaren jarduerak abiarazten laguntzea dute helburu, ekonomikoki.

Diru-laguntzaren lerroak honexek dira:

  • 1. Lerroa: Getxoko merkatarien eta ostalaritza-jatetxeen elkarteei eta elkarte horiek biltzen dituzten Bizkaiko federazio eta beste erakunde batzuei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko laguntzak.
  • 2. Lerroa: Udalak sustatu nahi dituen eremu estrategikoetan adituen eta enpresarien elkarteei bideratuta, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.
  • 3. Lerroa: Laguntzak, udalerriko enpresek negozio-lerro eta/edo produktu berriak sustatzeko eta dinamizatzeko, baita merkaturatze eta/edo digitalizazio berritzaileetarako.
  • 4. Lerroa: Nortasun juridikorik gabeko enpresa eta elkarteei bideratuta, jarduera turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak.
  • 5. Lerroa: Merkatarien eta ostalarien-jatetxeen elkarteak funtzionatzeko gastuetarako diru-laguntzak.
  • 6. Lerroa: Merkatarien eta ostalaritza-jatetxeen elkarteentzako elkartegintza mantentzeko eta sustatzeko laguntzak.

Oinarri arautzaileak

Ebazpena:

Justifikazio ereduak:

Dirulaguntzak justifikazio epeak:

  • 1-4 lerroak: Diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabetera, abenduan garatzen direnak izan ezik, kasu horretan gehienez ere deialdia egin eta hurrengo urteko urtarrilaren azken egunean justifikatu ahal izango dira; eta abenduaren 31tik aurrera gauzatzen direnak, gehienez, deialdia egin eta hurrengo urteko otsailaren azken egunean justifikatu ahal izango dira
  • 5. lerroa: Behin aurreko ekitaldia itxita eta kontuak onartu ondoren, gehienez ere bi hilabeteko epean, ekitaldia amaitzen denetik.
  • 6. lerroa: Ez du justifikaziorik

Nola justifikatu:

    • Sartu Administrazio Elektronikoaren Bulegora (AEB), ziurtagiri digitala edo itsasontzi-jokoa ebiliz identifikatuta.
    • Identifikatu ondoren, sartu Nire erregistro telematikoan, Egin eskaera, Getxoko Udala eta aukeratu Idazpen-ereduan honako aukera hau: Dinamizaziorako laguntzak 2022: Justifikazioa.
    • Bete datuak, erantsi eskatutako dokumentazioa eta bidali eskabidea.

« Ekonomia Sustapenera itzuli

...

Getxo Elkartegia

Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 08:30- 18:30
Ostiraletn: 08:30- 15:00
Abuztuan: 8:30 - 14:00

@getxolan
@getxolan
getxolan