Ibilbide ekologikoak

Irteerak eta tailerrak egin ondoren, ikasleek beren udalerria nolakoa den eta berarentzat zer aukera dituzten argi eta garbi jakitea nahi da.

Itinerarios ecológicos

Erkidego batek ingurumenaren gainean duen ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa dauka; izan ere, ingurumena osasun-, gizarte- eta ekonomia-ongizatearen baldintzatzailea da, batez ere herritarren osasunean eta bizi-kalitatean daukan eragin handia kontuan hartzen baldin badugu.

Nazio Batuen Ingurumenari buruzko lehenengo Biltzarraren arabera, ingurumena terminoak baldintzatzaile fisiko, kimiko, biologiko eta sozialak barne hartzen ditu, banakakoen zein kolektiboen ongizatean eta osasunean nabarmen eragiten dutenak, zuzenean zein zeharka.

Gaur egun, munduko herritarren erdia hirietan bizi da. Hori dela eta, hirietako ingurumenari eta ingurumenak osasunarengan duten eraginari buruzko kezkak gero eta sarriagoak eta handiagoak dira. Hortaz, arrazoizkoa da ingurumenari buruzko ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa izatea.

Gaur egun, munduko herritarren erdia hirietan bizi da. Hori dela eta, hirietako ingurumenari eta ingurumenak osasunarengan duten eraginari buruzko kezkak gero eta sarriagoak eta handiagoak dira. Hortaz, arrazoizkoa da ingurumenari buruzko ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa izatea.

Jatorriak

Getxoko ingurumen-hezkuntzarako programa 1982an sortu zen, FAPAk (Getxoko Lehen Hezkuntzako Eskola Publikoetako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa) eta udalerriko irakasleek abiarazitako ekimen gisa, Ana Arina, Patxi Diaz Lozano eta Carmen Marin Ruiz biologoen laguntzarekin. Udalak ere berehala egin zuen bat ekimenarekin, bere babesa eskainiz.

Hezkuntza formalaren arloan lantzen ziren edukiak osatzeko beharra planteatu zen, ezagutza jakin batzuen bitartez ikaslea bere inguruko errealitatera hurbil zedin.

Ezarri nahi zen hezkuntza-proiektua diseinatzeko oinarriak helburu horrekin finkatu ziren.

Ingurumen-Hezkuntzarako Proiektua

Proiektu bat egitea proposatu zen.

  • Aurreragoko garapenean udalerriko eskola guztien (publikoak, pribatuak eta ikastolak) eta eskola-erkidegoko kideen (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) inplikazioa ekarriko duena.
  • Denboran jarraitutasuna izateko asmoarekin, hurrengo eskola-promozioak ere proiektuaren partaide izan daitezen.
  • Espezifikoa, Getxoko ikasleek euren udalerria eta udalerriak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu ditzaten sortutakoa. Udalerriaren historia, ekonomia, gizartea eta balio naturalak ezagutzeak ikasleak udalerriaren garapen egokian eta zaintzan laguntzeko prestasun handiagoa izatea erraztuko du.
  • Eskolan ingurumen-hezkuntza barne hartzeko aurrerapausoa dakarrena, hain zuzen ere hezkuntzaren erreforman jaso dena. Erreforma horrek diziplina anitzeko metodologia aktibo bat oinarri hartuta ezagutzak eskuratzea du helburu. Ingurunearen azterketak ez du zertan helburu bat izan, ikasleak eskola-curriculuma osatzen duten arlo desberdinetako edukiak barneratzeko tresna gisa erabil daiteke.

Biologoek jarduera desberdinak diseinatu zituzten helburu desberdinekin eta egun proiektuaren jomuga izatea nahi duten mailetara (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta DBHko 1. eta 2. mailak) egokitutako metodologia erabiliz.

Helburuak eta metodologia

Ingurumen-hezkuntza “ikasturtearen prozesu gisa sor litzateke. Lehenengo eta behin, banakoak eta taldea beren ingurumenaz eta ingurumenaren osagai biologiko, fisiko eta soziokulturalen elkarreraginaz jabetuko lirateke. Bigarrenik, ezagutzak, balioak, gaitasunak, esperientzia eta borondatea eskuratuko lituzkete, ingurumenaren egungo zein etorkizuneko arazoak konpontzeko banaka zein taldeka jardutea ahalbidetuko liekeena (UNESCO, 1980).

LOGSEan (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea) korronte hori jaso da, modu sistematikoan, jarraian eta koherentean hezkuntza formalean sartzeko asmoarekin.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, korronte hori Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagutza deritzon arloaren bidez curriculumean sartzea aurreikusi da. DBHn zeharkako lerro gisa edo hezkuntza printzipio gisa sartzen da ingurumen-hezkuntza curriculumean eta, geroago, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgaiaren bidez.

LOMCE hezkuntza-lege berriarekin, Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagutza deritzon arloa bi arlo desberdinetan banatuko da: Gizarte Zientziak alde batetik eta Natur Zientziak bestetik.

Aurreko puntuan jasotako proposamenak errespetatuz, ondorengo helburu hauek ere proposatzen dira:

  • Haurra bere ingurunean integratzea, bere inguruko giroa eta dinamika nolakoak diren ezagutzera hurbilduz.
  • Eskolan eskuratutako ezagutzak aplikatu eta ezagutza berriak ikasteko espazio gisa erabiltzea ingurunea.
  • Ingurunea ikuspuntu ludiko batetik erabiltzea, dibertitzeko, jolasteko eta elkartzeko espazio gisa.
  • Gure ingurumenarentzako egokiak diren jokatzeko ohiturak barneratzea.

Hauen bidez:

  1. Ingurune naturalean eta hiri-ingurunean eduki eta helburu desberdinetako irtenaldiak eta ibilbideak eginez. Hala, eraikin bereziak edo balio historikoa dutenak, ikuspuntu ekologikotik baliotsuak diren espezie edo txokoak, eta oro har udalerriaren egungo errealitatea modu integratuan interpretatzea ahalbidetuko diguten paisaia-osagaietako berezitasunak identifikatu eta antzemateko.
  2. Eskulanak, tailerrak, ikerketa-lanak, eta abar.

Lau ikasturteetan zehar egindako irtenaldi eta tailerren ostean, ikasleak bere udalerria nolakoa den eta udalerriak eskaintzen dizkion aukerak argi ezagutu ditzala da helburua. Udalerriaren historia, ekonomia, egitura soziala eta lurralde-antolamendua ezagutzeak ikasleak udalerriaren garapen egokian eta zaintzan laguntzeko prestasun handiagoa izatea erraztuko du.

Hori dela eta, jarduera desberdinak programatzen dira hezkuntza-maila bakoitzeko. Jarduera horietako bakoitzak ingurunearen alderdi batera hurbiltzen gaitu, eta guztiak bateratzeak ingurunearen ikuspegi integratua izatea ahalbidetzen digu.

Irtenaldiak eta jarduera osagarriak eskola-ordutegi barruan egingo dira, zentro bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.

Edukiek hiru alor izango dituzte oinarri:

  1. Landa-ingurunea
  2. Hiri-ingurunea
  3. Kosta-ingurunea

Lau ikasturteetan zehar jarraitutasuna duen lan bat garatzeko.

Hartzaileak

Aukeratu den adin-tartea (10 eta 14 urte bitartekoa) esperientzia mota hau aprobetxatzeko aproposena dela uste da.

Programa garatzen duten langileak

Gorka Barba Eguskiza, biologian lizentziaduna (EHU-UPV, 2007). Gaur egun DBHn irakasle aritzeko masterra egiten ari da eta ingurumen-hezkuntzari lotutako hainbat ikastaro ere egin ditu (Basoetako sekretuak, Flora mehatxatua...).

German Fernadez Torío, ingurumen zientzietan lizentziaduna (UPV-EHU 2008). DBHn irakasle aritzeko masterra egin du, bai eta ingurumen-hezkuntzarako programak diseinatzeko ikastaro bat ere.

Irune Uriarte Bikarregi, biologian lizentziaduna, Landareen biologian eta Ekologian espezializatuta dago (UAB, 2008). Ekosistemen Kudeaketan, Funtzionamenduan eta Biodibertsitatean Masterra (EHU), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (EHU). Prestakuntza osagarri gisa, ingurumen-prestakuntzako hainbat ikastaro egin ditu: Agenda 21, sendabelarrak, etnobotanika... (Haizelan).

Baliabideak

Nahitaezkoa da zientzian eta gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzea. Hori dela eta, gai honen edukiak ikasleen esku jartzeko erabiltzen diren baliabideak eguneratu egin dira.

  • Baliabideen digitalizazioa: horma-fitxak eta landareen gidak (LH 5), landareen hiztegia (LH 6), landareen gida (LH 6)
  • Ikus-entzunezko baliabideak: Power Point aurkezpenak hiri-inguruneari eta itsas inguruneari buruz, webguneak, bideoak…
  • Baliabide grafikoak: Bolueko hezeguneko organismo biziak (LH 6); Getxoko antzinako argazkiak (DBH 1); Meatzaldeko argazkiak (DBH 2); itsas organismoei buruzko gidak (DBH 2), eta abar.

Hizkuntzas

Ingurumen-hezkuntzako jardueretan erabiliko den hizkuntzari dagokionez, lanaldien % 74,5 euskaraz ematen da (B + D ereduak) eta gaztelaniaz, aldiz, % 25,5.

Programan parte hartzen duten ikastetxeak

Aurrekontua

Urteko aurrekontua 57.000 euro da. Hezkuntza Saileko diru-laguntzen urteroko deialdi baten bidez jasotzen da, eta honela banatzen da:

Aurrekontuak

Cuestionario completo dirigido al profesorado

Cuestionario

...

Aula Ambiental

Barrio Larrañazubi 12B
48992 Getxo

Teléfono: 688 883 596
Email: info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web: http://www.ingurumenaretoagetxo.eus

Horario

Lunes a viernes: de 10:00 a 14:00 y de 15:30 a 17:30.
Sábados, domingos y festivos: de 10:00 a 14:00.
Agosto: cerrado.

@getxokoingurumenaretoa
@IngurumenAretoa
@getxoingurumenaretoa