Herritarren eskubideak beren datu pertsonalen gainean
Araudiak eskubide batzuk aitortzen ditu, pertsonei aukera ematen dietenak euren datuen gaineko kontrol eraginkorra bermatzeko.
Eginkizuna: datu pertsonalen segurtasuna eta babesa bermatzen ditu
Araudiak eskubide batzuk aitortzen ditu, pertsonei euren datuen gaineko kontrol eraginkorra bermatzeko aukera ematen dietenak. Eskubide horiek interesdunak edo behar bezala egiaztatutako ordezkari batek baino ezin ditu baliatu, eta honako hauek dira:
Eskubidea | Deskripzioa |
Atzitzea |
Datuen tratamendua badagoela baieztatzeko aukera ematen du. Baieztatuz gero, interesdunak eskubidea du tratatzen diren datuen zerrenda, tipologia, helburua, jatorria, egindako eta aurreikusitako lagapenak (hala badagokio) eta iraungitzea eskuratzeko. |
Zuzenketa | Datu zehaztugabeak zuzentzeko edo osatu gabeko datuak osatzeko aukera ematen du. |
Ezabatzea Ezabatzea (ahazteko eskubidea) |
Interesdunari eragiten dioten datuak ezabatzeko aukera ematen du. |
Mugaketa | Datuen zehaztasuna edo erabileraren zilegitasuna egiaztatzen den bitartean datuok bakarrik erreklamazioak egiteko edo beste pertsona batzuen eskubideak babesteko erabiltzeko aukera ematen du. |
Aurkaratzea | Administrazioari datu jakin bat tratamendu jakin baterako erabiltzeari uzteko eskatzea ahalbidetzen du. |
Eskubideak nola gauzatu
Getxoko udalak protokolo bat egin du; protokolo horren helburua interesdunek tratamenduaren arduradunaren aurrean datu pertsonalen gainean baliatu nahi dituzten eskubideei erantzuteko modua deskribatzea da.
Tratatutako datuen bolumena kontuan hartuta eskubideen erabilerak ez badu zehazten zein tratamenduren gainean erabili nahi den eskubidea, interesdunari hori zehazteko eskatuko zaio. Garaiz eta behar bezala betearazi gabekoak atzera egindakotzat joko dira
Indarrean dagoen araudiak ezarritakoarekin bat, datuak atzitzeko eskaera gehiegizkoak edo neurrigabeak ezetsi egin ahal izango dira, beti ere arrazoituta.
Getxoko udalak eta bere erakunde autonomoek hilabeteko epean emango dizute zure eskaeraren ondoriozko jarduketen berri. Eskaera bereziki konplexuak badira epea beste bi hilabetez luza daiteke, gehienez ere hiru hilabetera arte, interesdunari atzerakuntza hori justifikatzen duten arrazoiak jakinarazi ondoren. Bestela, eskaera ezetsitzat joko da eta, beraz, bidezko erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio datuak babesteko ordezkariari edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (Tomás de Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz edo posta elektronikoz: avpd@avpd.eus).
Udaletxea
Foruak kalea, 1
48992 (Algorta) Getxo