Hasiera  Gobernu Irekia  Gardentasuna  Udalen gardentasun adierazleak (ITA 2017)

Udalen gardentasun adierazleak (ITA 2017)

Udalen gardentasun adierazleak 2017

Orri hau 2008az geroztik Nazioarteko Gardentasunerako Erakundeak egindako Udalen Gardentasun-Indizean (UGI) oinarritzen da.

Indize hau tresna baliagarria da udalek herritarren aurrean duten gardentasun-maila 80 aldagai baino gehiagoko multzo baten bitartez neurtzeko.

Emaitzak:

 

Udalen gardentasun adierazleak 2017

A) Gardentasun aktiboa eta Udalbatzari buruzko informazioa

1) Udaleko karguen, langileen eta ordainsariei buruzko informazio aktiboa

1. Udaleko Alkatearen eta zinegotzien datu biografikoak, gutxienez izen-abizenak, uneko kargua, argazkia, biografia laburra –lau lerro bakoitzak, gutxienez– edo CVa, eta helbide elektronikoak adieraziz. (Zinegotzien loturak “Udalbatza” orrira garamatza. Bertan, zinegotzi bakoitzaren izena zabalduz gero, haren datu biografikoak agertuko dira)

2. Alkatearen agenda instituzionala, dagoeneko egin dituen ekintzak adieraziz eta zehaztuz, baita etorkizunean egingo dituenak ere (data, ordua, lekua, ekintzaren deskribapena eta parte-hartzaile nagusiak).

3. Alkatearen eta Udaleko beste hautetsien bidai gastuak zehatz eta banaka argitaratuko dira

4. Udaleko lanpostuen zerrenda, baita konfiantza karguen (postuen) edo behin-behineko langileen banakako zerrenda ere, eta euren ordainsarien banakako kopurua edo kopuru kolektiboa (Lotura honek orri bat zabaltzen du, informazioa “Behin-behineko Langileak” atalean topatu daiteke)

5. Deszentralizatutako organo bakoitzaren oinarrizko datuak (erakunde autonomoak: Kultur Etxea, Getxo Kirolak, Andres Isasi Musika Eskola eta Bihotz Sakratua Udal Egoitza), erakunde instrumentalak edota udal elkarteak (Getxo Aquarium, El Abra - Getxo Kirol Portua), helburu soziala adieraziz, baita euren web orrirako loturak ere.

6. Deszentralizatutako organoen Langileen Zerrenda edo Langileen Plantillak, erakunde instrumentalak eta udal elkarteak osotasunean, bertan dauden lanpostuen izena eta konfiantzazko kargu bakoitzaren plazak adieraziz (Getxo Kirolak, Musika Eskola, Udal Egoitza (Eranskina), Kultur Etxea).

7. Udaleko goi-karguen ordainsariak (behintzat hautetsi guztiena eta baldin badaude, Zuzendari Orokorrena) eta udala partaide den erakundeetako arduradun nagusienak. (Lotura honek orri bat zabaltzen du, informazioa “Kargu Hautetsiak” atalean topatu daiteke).

Udalaren menpe dauden erakunde autonomoen arduradun gorenen ordainsariak:
- Getxo Kirolak
- Musika Eskola
- Udal Egoitza
- Getxo Kirolak

8. Udaleko Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa (lotura honek orri bat zabaltzen du; informazioa “Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa” atalean topatu daiteke)

2) Udaleko plangintza, antolakuntza eta ondareari buruzko publizitate aktiboa

9. Urteko eta urte askotako udal planak eta programak (ad. Tokiko Agenda 21, edota Plan edo mapa Estrategikoa), non helburu zehatzak, jarduerak, horiek egiteko baliabide eta aurreikusitako denbora, eta lortutako helburuen emaitza edo lorpen gradua zehazten diren. 

Berdintasun Plana:
- 2012 Jarraipen (PDF / 208 Kb)
2013 Jarraipen (PDF / 120 Kb)
- 2014 Jarraipen (PDF / 100 Kb)
- Berdintasunerako .III Planari buruzko ebaluazio txostena (PDF / 1 Mb)

Kultura Plana:

- Kultura plana 2018-2021 (esparru operatiboa)
- Kultura plana 2018-2021 (esparru teorikoa)
- Kultura plana 2012-2016 (esparru operatiboa)
- Kultura plana 2012-2016 (esparru teorikoa)

Euskara Plana:
 - ESEP 2013-2016 Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana

10. Eguneratutako organigrama, udalaren antolakuntza-egitura ulertzeko eta gobernu organo ezberdinetako arduradunak eta bakoitzaren funtzioak identifikatzeko aukera ematen duena –barruti edo auzo batzordeak barne, baleude–, eta euren mendetasun-harremanak ezagutzera ematen dituena.
Momentu honetan Getxoko Udalean gogoeta prozesu baten barruan gaude, barne-antolakuntzari dagokionean. Horretarako, udal organigrama berri bat ezartzeko lantalde bat osatu da (Dokumentua)

11. Udaleko dokumentu eta artxiboen kudeaketa, mantentzea eta ezabatzea egiteko politika edo modua argitaratu da.
- Artxiboaren araudia
- Araudiaren aldaketa (dokumentuak eskuratzearena)

12. Higiezinen berrikusitako edota eguneratutako zerrenda argitaratu da (bulegoak, lokalak, etab.): higiezin propioak, alokairuan daudenak, okupatutakoak edota Udalari atxikitakoak ageri dira, horietako bakoitzari dagokion araubidea adieraziz.

13. Udalari atxikitako ibilgailu ofizial guztien zerrenda zehatza (propioak edo alokatutakoak) (propioak, alokatutakoak edo utzitakoak), (hala badagokio zerbitzu publikoa egiten dutenak ere sartuz).

14. Udaleko Ondasunen eta Eskubideen Inbentarioa (Dokumentua 1 / Dokumentua 2), itxitako azken hiru ekitaldietakoa.

3) Udal gobernu organoei, txosten eta ebazpen judizialei buruzko publizitate aktiboa

15. Udaleko Kode Etikoa edo gobernu onarena existitzen da eta argitaratu da (ahal bada FEMP-en alderdi politikoek aho batez onartutako tokiko gobernu onaren kode berriari egokituta).

16. Udalbatzen aurretiko eguneko gai-zerrendak (Lotura hau “Udalbatzak” orrian irekitzen da. Orri hau urteka banatuta dago. Urte bakoitzean klik eginez hilabete bakoitzeko Udaleko Udalbatzen eguneko gai-zerrendetara jo daiteke).

17. Udalbatzen aurretiko eguneko gai-zerrendak (Lotura hau “Udalbatzak” orrian irekitzen da. Orri hau urteka banatuta dago. Urte bakoitzean klik eginez hilabete bakoitzeko Udaleko Udalbatzen aktak osorik ikus daitezke).

18. Gobernu Batzordeen erabakiak osorik eta aktak osorik, Udalbatzaren ordezkaritzan jarduten dutenean (Lotura hau “Gobernu Batzordean” zabaltzen da, informazioa “Gobernu Batzordeen erabakiak osorik (Aktak osorik eta laburpenak)" atalean ikus daiteke).

19. Audio artxiboak (podcast) edo udalbatzetako saioen bideoak.

20. Udalean eragina duten ebazpen judizialak (eduki osorako loturarekin) (auzi, lan eta abarreko kontuetan). (Lotura hau “Araudia” orrian irekitzen da, informazioa “Ebazpen Judizialak” atalean topatu daiteke)

21. Goi-karguek jarduera pribatua gauzatzeko bateragarritasuna eta baimenak aitortzeko edo baimentzeko ebazpenak (Lotura hau “ordainsariak” orrian zabaltzen da, orri horretako informazioa “Bateragarritasunak” atalean dago).

B) Web orria, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak, eta Herritarren Parte-hartzea

1) Udalaren web orria eta udal zerbitzuak

22. Udaleko web orrian gardentasun eremuko atal zehatz bat egin da, edo udalak udal web orrira lotutako gardentasun ataria du.

23. Web orriak (eta, hala badagokio, udalaren gardentasun atariak), bilatzaile eraginkorra eta ikusgarria dauka. 

24. Web orriak (eta hala badagokio, udalaren gardentasun atariak), azalean web Mapa bat dauka, leku bakarrean bertako edukien egitura eta hiperesteka ikusteko aukera ematen duena (Web mapa orri bakoitzaren beheko aldean dago).

 25. Udal zerbitzuen katalogo orokorra argitaratu da, baita zerbitzuetako egoitzak eta dagokion erakundearen ekipamenduak ere, helbidea, publikoarentzako arreta ordutegiak eta web orrietarako edota korreo elektronikoko helbidetarako loturak dituena.

26. Herritarren esku dauden administrazio prozeduren eguneratutako katalogoa argitaratu da, helburua, izapideak, epeak, administrazio isilunearen zentzua eta, hala badagokio, atxikitako inprimakiak, elektronikoki izapidetu daitezkeenak, adieraziz.

27. Udal Zerbitzuen gutuna/k existitzen d(ir)a eta haren berri eman da, eta horietan ezarritako konpromisoak betetzearen gradua ere. (Gizarte Zerbitzuak eta Udal Artxiboa)

28. Herritarrentzako salaketen berariazko kanal bat existitzen da eta argitaratu da

29. Web orrian (eta, hala badagokio, sare sozialen bidez), udal zerbitzuen prestazioan egun dauden gorabeheren berri eman da. (Facebook - Twitter)

2) Herritarren parte-hartzea eta herritarrentzako informazio interesgarria

30. Web orrian herritarren edo antolakundeek bidalitako kontsulta eta iradokizunen gaineko estatistika informazioa argitaratu da

31. Webguneak badu udal-politikoek euren iritzi eta proposamenak adierazteko tokia (Esteka honen bidez “Alderdi politikoak" orria zabalduko da, eta bertan ikus daiteke informazioa,”Alderdi politikoen iritziak eta proposamenak" atalean)

32. Web orrian udalerriko erakundeen eta bizilagunen elkarteen direktorioa badago, eta bertan elkarte horientzat erreserbatutako espazio bat aurreikusten da.
- Kirol elkarteak
- Euskararen alorreko elkarteak
- Gazteria elkarteak
- Berdintasun elkarteak
- Immigrazio elkarteak
- Garapenean laguntzeko elkarteak

33. Udal web orrian eztabaida foroak edo sare sozialetako profilak daude: Facebook, Twitter, YouTube

34. Web orrian herritarren tokiko bizitza publikoari lotutako gaietan eraginkorki parte-hartzeko prozedura eta organoak ezarri eta erregulatzen dituzten arau sorta dago eta argitaratu da.

Udal Araudi Organikoa (UAO): Udal Araudi Organikoaren helburua Getxoko Udalaren antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea erregulatzea da. Udal Araudi Organikoak legeek Udalbatzako kideei ematen dizkieten eskubideak eta betebeharrak eta Udalerriko bizilagunen eta hiritarren entitateetako informazio eta parte-hartze eskubideak egituratzea du helburu. Gaur egun berraztertze batzorde bat eratuta dago.

Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordea:
Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordea (PDF / 2 Mb)
- Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordea
- Araudia
Euskararen Aholku Batzordea:
Euskararen Aholku Batzordea (PDF / 2 Mb)
Euskararen Aholku Batzordea
Araudia
Berdintasunaren Batzordea:
Berdintasunaren Batzordea (PDF / 2 MB)
Berdintasunaren Batzordea
Araudia
Ingurumenenko Tokiko Foroa:
- Ingurumeneko Tokiko Foroa
- Araudia

35. Web orrian Udal Kontseiluari edota herritarren parte-hartzeari lotutako beste kanal batzuei buruzko informazioa dago eta ematen da.

36. Web orriak herritarren plan ekonomikoak, politika zehatzak edota udal aurrekontuak egiteko herritarrek parte-hartzeko dituzten bideen berri ematen du

C) Gardentasun ekonomikoa eta finantzetakoa

1) Kontabilitate eta aurrekontu informazioa

37. Udaleko Aurrekontuak, aurrekontu partida garrantzitsuenen deskribapenarekin eta gauzatzeko egoeraren gaineko eguneratutako informazioarekin (hiru hilabetean behin behintzat).

38. Udalbatzak, edo Gobernu Batzordeak, Alkateak edo Zinegotzi Ordezkariak onartutako aurrekontuen aldaketak (Lotura hau “Aurrekontuak” orrian irekitzen da; urteko aurrekontuen informazioa topatu daiteke eta urte bakoitzean Udalbatzan edo Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu diren aurrekontu aldaketak egiaztatu daitezke).

39. Deszentralizatutako erakundeen, erakunde instrumentalen eta udal elkarteen aurrekontuak (web orriaren atal zehatz batean (Lotura hau “Aurrekontuak” orrian irekitzen da, urteko aurrekontuen informazioa topatu daiteke; eta urte bakoitzean Antolakunde Autonomo eta Udal Elkarte bakoitzaren aurrekontua egiaztatu daiteke)

40. Zerga Autonomiaren finantza-adierazlea: Zerga diru-sarreren aitortutako eskubide gordinak / aitortutako eskubide gordinak guztira.

41. Aurrekontuen egonkortasun eremuko finantziazio gaitasuna edo beharraren(superabit edo defizita) finantza-adierazlea

42. Erakundeak web orrian berariaz jakinarazi du bere kontuak Kontu Emateko Kontuen Epaitegiaren Plataforman argitaratu dituela (rendiciondecuentas.es)
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Plataformak kontu ematea
Bizkaiko Toki Erakundetarako Aurrekontuen 10/2003 Foru Arauak ezartzen duenaren arabera, hauek HKEE-ra kontu orokorra bere araudi zehatzak ezartzen dituen terminoetan egoki onartuta emango diote, eta HKEE Sortzeko Legearen 9.5 artikuluak Epaitegi horri toki korporazioen Aurrekontuen likidazioari dagokion dokumentazioa helarazteko betebeharra ezartzen du, horiek egin edo onartu eta hilabete bateko epean. Getxoko Udalak ekitaldi guztiak betebehar honekin bete ditu.
HKEPk kontu emandako kontuen gaineko informazioa argitaratzen du bere web orrian, hemen ikus daitekeena: http://www.tvcp.eu/informes.asp

2) Gardentasuna udalaren diru-sarreretan, gastuetan eta zorretan

43. Urteko Kontuak/Udaleko Kontu Orokorra argitaratu dira (Balantzea, Ekonomia eta ondareko emaitzaren kontua, Memoria, eta Aurrekontuaren likidazioa) (Lotura hau “Aurrekontuak” orrian irekitzen da; Udalaren Urteko Kontuen / Kontu Orokorraren informazioa topatu daiteke, urtez urte.

44. Adierazleak argitaratu ziren: Biztanleen araberako zerga diru-sarrerak (zerga diru-sarrerak/biztanle kopurua); eta b) Biztanleen araberako inbertsioa (I.Kap a III) x 365 / aitortutako Eskubideak garbi).

45. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epearen gaineko informazioa argitaratu da aurrekontu egonkortasunaren araudiaren arabera.

46. Egonkortutako udal zor publikoaren kopurua eta aurreko ekitaldiekin alderatuta izandako garapena argitaratu da.

47. Kontu Auditoria eta Fiskaltza Txostenak argitaratu dira, kanpo kontroleko Organoek egindakoak (Ganberak edo Kontu Epaitegiak), bai udalekoak baita udal sektore publikoaren erakundekoak ere.

D) Kontratazio, hitzarmen, diru-laguntza eta zerbitzuen kostuan gardentasuna

1) Kontratazioak

48. Udalak egindako kontratu bakoitza momentuan argitaratzen da (txikiak ez diren kontratu guztiak), helburua, lizitazio eta adjudikazio kopurua, erabilitako prozedura, kasu bakoitzean publizitatea eman den instrumentuak, bakoitzean parte hartu duen eskaintzaile kopurua, adjudikaziodunen identitatea.

49. Aldizka (gutxienez hiru hilabetean behin), Udalak egindako kontratu txikiak argitaratzen dira, kopuru eta adjudikaziodunen informazio xehearekin (web orrian lotuta zuzen eta zehatz baten bidez)

50. Udalak egindako kontratuen aldaketak (web orrian lotura zuzen eta zehatz baten bidez).

51. Kontratazio Mahaien osaketa, adjudikatzeko modua eta deialdien berri eman da.

52. Kontratazio Mahaien Aktak argitaratu dira (informazio honetarako web orrian lotura zuzen eta zehatz baten bidez).

53. Sektore publikoko kontratuen legean aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez adjudikatutako Kontratuen aurrekontu bolumenaren gaineko datu estatistikoak.
- Adjudikazio kopurua eta kopuruaren batuketa
- Enpresa bakoitzeko urteko estatistika

54. Udalak web orrian berariaz jakinarazi du bere kontratuak Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman argitaratzen dituela (zuzenean edo kontratazio autonomikoaren Plataforman gehituz). 
Sektore publikoaren kontratazioaren plataformak Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman argitaratutako lizitazioak kontsultatzea ahalbidetzen du. Getxoko Udala Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman alta emanda dago.  (Getxoko Udalak daukan informazioa ikusi ahal izateko, Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman sartu beharra dago. Orri honetan, sakatu Adjudikaziodunen profila estekan. Agertzen diren eremuen artean, aukeraketa hau egin: Eremua, Bizkaia, eta Agintaritza adjudikatzailea, Getxoko Udala).

2) Hitzarmenak, kudeaketa aginduak eta diru-laguntzak

55. Harpidetutako Hitzarmen eta aginduen kudeaketa harremana, alde sinatzaileak, helburua eta hala badagokio, bat etorritako betebehar ekonomikoak adieraziz

56. Udalak emandako diru-laguntza publikoen zerrenda zehatza, kopurua, helburua edo xedea eta onuradunak adieraziz.

- Gazteentzako interesa duten jardueren diru-laguntzak
- Gizarte Zerbitzuen kolaboratzaileak diren erakundeei diru-laguntzak
- Udalerriko kultura taldeei diru-laguntzak
- Kirol jardueretako diru-laguntzak
- Kooperazio proiektuetako diru-laguntzak
- Euskara Arloko diru-laguntzak
- Berdintasun Arloko diru-laguntzak
- Hezkuntza Arloko diru-laguntzak

57. Udal alderdi politiko bakoitzari ematen zaizkion esleipen ekonomikoak argitaratu dira

3) Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak

58. Udaleko hornitzaile, adjudikaziodun eta kontratista garrantzitsuenekin egindako eragiketen zerrenda edota kopurua argitaratu da. Udaleko adjudikaziodun eta kontratista garrantzitsuenekin egindako eragiketen zerrenda edota kopurua argitaratu da.
- Azken 12 hilabeteetan adjudikatutako obra publikoak
- Azken 12 hilabeteetan gauzatutako kontratu guztiak

59. Udalak emandako zerbitzuen Kostu eraginkorraren gaineko informazioa argitaratu da (HAP/2075/2014 Aginduaren araudiaren arabera). (Excel dokumentu bat deskargatzen da - Fitxategi hau deskargatzeko, Excelen 2013ko edo geroagoko bertsio bat beharko duzu, dokumentuak dauzkan datu guztiak behar bezala ikusi ahal izateko)
Zerbitzuen benetako kostua (2015).
“Dokumentu hau Bizkaiko Foru Aldundiak eskatzen duen formulario-ereduaren arabera egin da: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru diputatuaren otsailaren 24ko 1793/2016 FORU AGINDUA –toki-erakundeek zerbitzu bakoitzeko bidali behar dituzten informazio-txantiloiak onesten dituena eta erreferentziako unitate fisikoak zehazten dituena–, Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 24ko 45/2015 Foru Dekretua –Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko irizpideak eta epeak ezartzen dituena– garatzen duena. Foru transposizioa – estatuko araudiko HAP/2075/2014 Agindua).
Formularioa Aldundiari igortzen zaio (informazioa igortzeko legezko epea urte bakoitzeko azaroaren 1a da, aurreko ekitaldiaren erreferentziarekin). Horrela, dagoen azken dokumentu eskuragarria 2015. urteko zerbitzuen benetako kostuari dagokio, 2016. urtekoa aurten egingo baita, legezko errekerimendua betez”.

E) Hirigintza, Obra Publikoen eta Ingurugiro eremuetan gardentasuna

1) Hiri-antolamenduko eta hirigintza hitzarmen planak

60. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) eta hura zehazten duten mapa eta planoak (HAPO)

61. Ingurumen eremuarekin lotuta honakoa argitaratu da: Ingurumenari dagozkion udalaren politika eta programak argitaratu dira, baita horien jarraipen txostenak ere; b) Ingurumen, paisai inpaktuaren ikerketak eta ingurumen elementuei dagozkien arrisku ebaluazioak.

Iraunkortasunerako 2016-2019ko Ekintza Planaren barruan / Getxoren tokiko iraunkortasunaren adierazleen eboluzioa

62. HAPOren onartutako aldaketak eta onartutako Zati Bateko Planak.

63. Udalaren hirigintza Hitzarmenen eta gauzatzen ari diren hirigintza jardunen informazio zehatza.

64. Lurraren erabilera eta helburuen informazio zehatza

2) Obra publikoen lizitazioei buruzko informazioa

65. Obra publikoetako proiektuak, pleguak eta lizitazio irizpideak.

 66. Obra garrantzitsuenen proiektuen aldaketak, aldatutakoak eta osagarriak: Getxo Antzokia, Romo Kultur Etxea (Aldaketarik egotekotan, “Aldaketa” zutabean gehituko da).

67. Obra publikoen lizitazioan aurkeztu diren enpresen zerrenda.

68. Hirigintza obra garrantzitsuenak egin dituzten enpresen zerrenda, obrak eta kopurua adieraziz.

- Azken 12 hilabeteetan adjudikatutako obra publikoak
- Azken 12 hilabeteetan gauzatutako kontratu guztiak

3) Hirigintza eta azpiegitura obrak

69. Uneko azpiegitura obra garrantzitsuenetako bakoitzaren informazio zehatza (Obraren helburuak eta udal arduraduna; kontratista arduradunak; aurrekontuan dagoen kopurua; gauzatzeko epea)

70. Sei hilabetean behintzat egindako azpiegitura obren gaineko informazioa emango da, eta hala badagokio, onartutakoak baina gauzatzeke daudenak (txostenak, komunikatuak, prentsa-oharrak, etab.). Noizean behin (sei hilabetean behin behintzat) egindako azpiegitura obren gaineko informazioa zabalduko da, edota onartuta baina gauzatzeke daudenena (txostenak, komunikatuak, prentsa-oharrak, etab.).

71. Adierazleak argitaratu dira: Biztanle bakoitzeko azpiegituretan egindako inbertsioa eta b) Hirigintzako diru-sarreren proportzioa diru-sarrera guztien gainean (web orrian hirigintza diru-sarrera bezala sartutako kontzeptuak adieraziko dira: Hirigintza lizentziak, OHZ, EIOZ, hirigintza aprobetxamendua, lursailak besterentzea, etab.).

F) Informazioa lortzeko eskubidea

1) Informazio publikoa eskuratzeko ikusgarritasuna, kanalak eta ezaugarriak

72. Udalaren web orriak edota gardentasun atariak espazio nabarmendu edo atal bat dauka, erraz ikus daitekeena eta argi identifikatu daitekeena, informazioa lortzeko eskubidea hedatzeko eta administrazio prozedura hau errazteko

73. Informazio lortzeko eskubidea gauzatzeko aurrez aurreko administrazio prozedura bat existitzen da (ez elektronikoa) eta gaituta dago, eta interesdunari jarraitu beharreko pausuen, ordutegien eta irizpideen gaineko informazioa ematen zaio. (Bete beharreko prozeduraren informazioa ematen da)

74. Udalaren gardentasun atarian edo atalean web inprimaki bat –edo bide elektroniko bat- dago eskuragarri, informazio publikoa lortzeko eskariak egiteko (Bide elektroniko bat)

75. Sarbide-eskarien kanal elektronikoak interesduna identifikatzeko hainbat modu ahalbideratzen ditu, hala nola, email helbide bat edo ohiko autentifikazio elektronikoa (adib. erabiltzailea eta pasahitza), ziurtagiri digitalak eskuratzea edo instalatzea edota datu fiskalak ematea behar ez dutenak.

76. Informazioa lortzeko eskarien kanal elektronikoak interesdunari eskariaren izapidetzea jarraitzeko aukera ematen dio, modu erraz batean, edo bere egoera ezagutzeko aukera ematen duen espediente hauen kudeaketaren jarraipen zentralizatua existitzen da.

77. Udalaren web orritik (edo gardentasun ataritik, hala badagokio), informazioa eskuratzearekin lotuta kexa edo iradokizunak egiteko kanal erraza eta eskuragarria eskaintzen da.

2) Erreklamazioak eta informazio publikoa lortzeko eskubidearen ebaluaketa

78. Udalaren web orrian edo gardentasun atarian modu erraz eta argian ematen dira jakitera informazioa lortzeko eskubidea gauzatzearen erabateko edo zati bateko ukapenagatik erreklamazioak aurkezteko baldintza eta prozedurak

79. Web orrian informazioa lortzeko eskubidea gauzatzean erabateko edo zati bateko ukapenagatik erreklamazioak aurkezteko arduraduna den udal erakunde edo atala erabilgarri eta ikusgarri dago.
Getxoko Udalaren Kalitate Sailera jo dezakezue, zuen eskaeraren egoera jakiteko. Informazioa eskuratzeko eskubidea gauzatzea guztiz edo zati batean ukatzeagatik erreklamazio bat egin nahi baduzu, Informazio publikoa eskuratzeko Euskal Batzordera jo beharko duzu; halere, erreklamazioa bidali ahal diguzu guri, eta guk Batzordeari helaraziko diogu.

80. Udalaren web orrian edo gardentasun atarian informazio estatistikoa argitaratzen da, behintzat bi hilean behin, honi dagozkion datuei buruz: Jasotako informazioa lortzeko eskari kopurua; epe barruan ebatzitakoak