Hasiera  Gobernu Irekia  Herritarren parte-hartzea  Getxo Txukun 2021

Getxo Txukun 2021

Getxo txukun 2021

Auzoz auzo, kalez kale
Lagundu gaitzazu zure auzoa hobetzen

Proposamenak jasotzea: 2021eko Azaroaren 18tik abenduaren 8ra

Prozesuaren gunean erroldatuta bazaude eta 16 urte baino gehiago badituzu, HARTU PARTE:

1.- PRESENTZIALKI:
Zure ingurua hobetzeko iradokizunak idatzita postontzian jasoko duzun ebakigarrian: hemen. Bestela, hemen deskargatu eta inprimatu dezakezu. Ondoren, toki hauetan jarri diren hiru postontzi gorrietan sartuta:
- Makaleta etorbidearen eta Los Tilos kalearen arteko bidegurutzean
- Tejera kaleko parkean (metroko irteera)
- Zumardia kaleko parkean

2.-  ONLINE:
Online plataformaren bidez parte har dezakezu: "Zeugaz" (aurrez erregistratu behar da)

Documentazioa

mapa de la zona

 

Zer jasoko dugu "Getxo txukun" programan?

Jarduketa txikietarako dagoen aurrekontuarekin inguruan egin daitezkeen hobekuntzak. Programa honetan ez dira sartzen: jarduera estrategikoak, esate baterako, kaleak, parkeak edota auzoak berriz urbanizatzea, guztiz; ekipamendu handiei, kiroldegiari, igerilekuei, kultur zentroei eta abarri lotutako eskaerak; teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez dire proposamenak; edota Udalaren eskumenekoak ez diren esku hartzeak.

Jasotako iradokizun guztiekin zer egingo dugu?

Iradokizunak teknikoki kuantifikatu, aztertu eta baloratuko dira, lehentasunak jartze aldra, eta egin daitezkeen proposamenetan esku hartzeko egutegi bat ezarriko da.

Online iradokizunak "Zeugaz plataforma"ren bidez egongo dira.

Paperean jasotako proposamenak online plataforman sartuko dira, inoiz ez dira datu personalak sartuko eta ikusiko.

Prozesu honetako emaitzak txosten batean islatuko dira, eta hori udal webgunearen bidez ikusi ahal izango da. Horrez gain, inguruko etxeetara bidaliko da postaz.

putsua Kolon kalean