Informazioa Publikoaren sarbidea
Informazioa Publikoaren sarbidea
Informazio publikorako sarbide-eskaerarako inprimakian, Getxoko Udalean dauden agiriak edo edukiak ezagutzeko xedez, informazio publikorako sarbide-eskubidea gauzatu ahal izango duzu, legezko mugekin eta kaltetuak izan daitezkeen hirugarrenen datu pertsonalak babestuz betiere.
Eskaera Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB), aurkeztu ahal izango da bertara joanda, gardentasunari, informazio publikora Iristeari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoa aurkeztuta, hau da:
- Eskaera-egilearen nortasuna.
- Eskatzen den informazioa
- Harremanetarako helbidea (ahal dela elektronikoa), jakinarazpenak bidaltzeko
- Edota eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modalitatea
- Formularioa
Informazioa eskuratzeko eskubidearen ardura duen udal saila Kalitate Saila da.