Gobernu Irekia
Gardentasuna
Getxoko Udalaren Identifikazio- eta Sinadura Elektronikorako Politika
Getxoko Udalaren Identifikazio- eta Sinadura Elektronikorako Politika
Sinadura elektronikorako politika Getxoko Udalak, identifikazioari eta sinadura elektronikoari dagokienez, bere gain hartutako irizpide komunen multzoa da, eta administrazioak herritarrekin eta bere organoen artean dituen harremanei eragiten die. Helburu du Udalarekiko harreman elektronikoetan konfiantza sendotzea.
Herritarrek sinatzeari dagokionez, zerbitzu elektronikoak erabiltzen direnean, sinadura kasu hauetan beharko da:
- Eskaerak egiteko.
- Erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko.
- Errekurtsoak jartzeko.
- Ekintzetan atzera egiteko.
- Eskubideei uko egiteko.
... eta indarrean dauden arauen arabera egokitzat jotzen diren prozesu guztietan.
Udalak ziurtagiri elektroniko bat ematen die udal langileei eta hautetsiei, batera identifikatzeko lanpostuaren edo karguaren titularra eta zein organotan ematen dituen zerbitzuak. Horrela, administrazioak emandako edozein agiri sinatzen duen pertsonaren nortasunaren berme osoa dugu.
Tramitazioan arintasun handiagoa lortzeko, ahal den guztietan, udal-administrazioaren sinadura elektronikoa egingo da Administrazio Publikoaren, organoaren, erakunde publikoaren edo zuzenbide publikoko erakundearen zigilu elektronikoaren bidez, ziurtagiri elektroniko aitortuan edo kualifikatuan oinarrituta. Ezinezkoa bada, organoaren titular edo enplegatu publiko gisa diharduen pertsonaren sinadura elektronikoaren bidez egingo da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Getxoko Udalaren identifikazio eta sinadura politika kontsulta dezakezuHona hemen erabilitako zigilu elektronikoak:
Eskuragarri dauden zigilu elektronikoak
|
Izena
|
Organoa
|
IFK
|
Serie zenbakia
|
Erakunde ziurtagiri-emailea
|
Indarraldia
|
Ziurtagiria
|
|---|---|---|---|---|---|---|
| GETXOKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE GETXO |
GETXOKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE GETXO
|
P4805300C
|
43683
|
Izenpe S.A.
|
2024/09/20 - 2027/09/20
|
|
| IDAZKARITZA - SECRETARIA |
IDAZKARITZA - SECRETARIA
|
P4805300C
|
0452ed
|
Izenpe S.A.
|
2025/03/21 - 2028/03/21
|
