Informazio Publikoa eskuratzeko eskubidearen egikaritzerako prozedura
Informazio Publikoa eskuratzeko eskubidearen egikaritzerako prozedura
Norentzat den (Erakundeak edo pertsonak)
Edozein pertsona fisiko edo juridikok erabil dezake informaziorako sarbiderako eskubidea.
- Pertsona fisikoak
- Enpresak
- Administrazio publikoak
- Irabazi asmorik gabeko erakundeak
Kudeatzen duen udaleko saila
Ebazten duen erakundea
- Getxoko Udala.
Tramiteak
- Eskaria:
Eskabidean hauek jasoko dira: eskatzailearen identitatea, eskatzen den informazioa, harremanetarako helbidea (ahal dela, helbide elektronikoa), jakinarazpenak egiteko, eta, hala bada, eskatutako informaziorako sarbiderako nahiago den modalitatea.
Eskabide hori gardentasunari buruzko atariko inprimakia beteta edota bertara joanda aurkez daiteke.
Eskaera informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen (Formularioa) - Alegazioak aurkeztea:
- Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eraginik izan badezake (betiere, behar bezala identifikatuta badaude), hamabost eguneko epea emango zaie horiei beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.
- Eskatzaileari horren berri eman beharko zaio, eta adieraziko zaio ebazteko epea etenda geratuko dela harik eta alegazioak jaso edo horiek aurkezteko epea igaro arte. - Dokumentazioa zuzentzea:
Eskaerak informazioa behar beste identifikatzen ez badu, 10 eguneko epea emango zaio eskatzaileari informazioa zehazteko. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin duzula ulertuko da.
Ebazpena
- Ebazteko epea:
Informaziorako sarbidea ematen edo ukatzen duen ebazpena hilabeteko epean jakinaraziko da. Nolanahi ere, epe hori hilabetez luzatu daiteke, baldin eta informazioaren bolumenak edo konplexutasunak hala eskatzen badu, eta, betiere, aurrez eskatzaileari jakinarazita.
Epe hori eten egingo da, eskatzaileari eskatu behar bazaio eskabidea gehiago zehazteko, eta horretarako, 10 egun izango ditu. Erantzuten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eraginik izan badezake, hamabost eguneko epea emango zaie beharrezkotzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, eta horren ondorioz, eten egingo da ebazpena emateko dagoen epea, harik eta alegazioak jasotzen diren arte edo epe hori igarotzen den arte. Eskatzaileari horren berri emango zaio. - Administrazioaren isiltasunaren ondorioak:
Eskari-egileak ez badu Udalaren erantzunik jasotzen hilabeteko epean (bi hilabetekoan ebazpen-epea luzatu badu informazioaren bolumenaren edo konplexutasunaren ondorioz) informaziorako sarbidearen eskaria ukatu egin zaiola ulertuko da.