Hasiera  Gobernu Irekia  Herritarren parte-hartzea  Partaidetzako Proiektuak

Partaidetzako Proiektuak

 

Abian dauden Partaidetzako Proiektuak

Bukatutako Partaidetzako Proiektuak

Laneko sektoreetako taldeak

- Euskararen aholku Batzordea: informazioa

Partaideak: Getxoko euskararen munduan esanguratsuak diren 11 pertsona, teknikariak eta zinegotzia

Helburuak: Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea; urteko kudeaketa-planaren eta egitasmoen jarraipena egitea; diru-laguntza deialdietako oinarrien gaineko iritzia ematea; iradokizunak eta proposamenak egitea eta euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea

Bilerak: urtean 4

- Ikasgehi foroa

Partaideak: Getxoko Berritzeguneko Euskara teknikaria, Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailetako teknikariak, euskararen aldeko elkarteak eta ikastetxeetako eta Gurasoen Elkarteetako ordezkariak

Helburuak: eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara bultzatzea; euskararen normalizazioaren aldeko urratsak ematea; informazioa trukatzea, irakaskuntza elebidunari buruzko hausnarketa sustatzea..

Bilerak: hiru hilez behin

- Hirigintza plangintzako aholkularitza batzordea

Partaideak: mota desberdinetako ordezkaritza, Euskal Lurzoruaren Legeak berak agindutakoa gainditzen duena eta gizarteko esparru ugari ordezkatzen duena, Udalean eta gobernu taldean ordezkaritza duten talde politiko guztiak barne

Helburuak: udalerriko hirigintza-plangintza estrategikoan parte hartze soziala artikulatzea (osatzear dago)

- Lankidetzako lan taldea: informazioa

Partaideak: 12 GKEk, teknikaria eta zinegotzia

Helburuak: Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duten gizarte sektoreen sentsibilizazioa eta esku hartzea sustatzea; elkartasuneko ekimenak koordinatzea; Lankidetza Arloari esku hartzeko premiei eta lehentasunei buruzko aholkuak ematea, eta egokitzat jotzen diren txisten, iradokizun, azterlan eta proposamen guztiak egitea, udalerrian sortzen diren lankidetzako ekimenak koordinatzea..

Bilerak: urtean 4 edo 6

- Berdintasun kontseilua: informazioa

Partaideak: Alkatea, Berdintasuneko zinegotzia, udal erregistroan izena emanda duten emakumeen elkarteetako, enpresetako, merkataritzako, sindikatuetako, hezkuntzako eta gazteen elkarteen sareko ordezkari bana, udal talde politikoek izendatutako zinegotzia, Berdintasuneko teknikaria (idazkaritza)

Helburuak: udalerriko Berdintasuneko politiken jarraipena eta bultzapena egitea

Bilerak: urtean 6

- Giza Boluntariotzako elkarteen foroa

Partaideak: 17 elkarte, bi boluntario eta Udaleko teknikaria

Helburuak: boluntariotzazko elkarteen sarea indartzea eta bultzatzea; lan boluntarioa eta bere elkarteak indartzea eta boluntariotzak duen garrantziaz kontzientziatzea

Bilerak: Zuzendaritza Batzordea hilabetean behin; lan taldeak gutxienez 15 egunero eta jardueraren arabera astean behin. Ezohiko batzarra, gutxienez urtean birritan

- Gazteria Foroa: informazioa
Partaideak: 12 gazte-elkarte eta Gazteriako teknikaria

Helburuak: gazteekin zerikusia duten gaiak, proposamen berriak eta diru-laguntzetarako oinarriak aztertzea eta baloratzea

Bilerak: urtean 4

- "Getxoko etorkinak" plataforma: informazioa

Partaideak: etorkinei laguntzeko esparruko 10 elkarte, Inmigrazioko Unitatearekin koordinatuta

Helburuak: informazioa trukatzea; lan komuna eta jardueren koordinazioa erraztea; atzerritarrak gizarteratzera laguntzea; udalaren aurrean herritar etorkinen egoeraren hizketakide bihurtzea eta baita beste partaidetzarako guneetan ere; bizikidetzaren, eta sentsibilizazioaren aldeko neurriak, proposamenak, azterketak eta hausnarketak egitea

Bilerak: urtean 10 edo 12

- Ingurumeneko tokiko batzordeainformazioa

Partaideak: Alkatea eta Hirigintzako eta Inguruneko zinegotziak, Inguruneko teknikaria, eta enpresa munduko, elkarte ekologistako, gizarte elkarteetako, kirol, kultur eta emakumeen elkarteetako eta ikastetxeetako ordezkari bana, unibertsitateko adituak

Helburuak: ingurunea babesteko eta jasangarritasun irizpideak udal gestioan sartzea eta baita herritarren proposamenak inguruneari eta hiri guneari lotutako udal konpetentziak betetzeko lanetan ere

Bilerak: gutxienez urtean 2

- Tokiko Agenda 21: informazioa

Partaideak: Geroa eta San Nikolas ikastolak; Juan Bautista Zabala, Larrañazubi eta Zubilleta herri ikastetxe publikoak; Aixerrota, Fadura, Julio Caro Baroja eta Romo institutoak eta Azkorri eta Santísima Trinidad ikastetxeak

Helburuak: ingurunearekiko harremanak hobetzea; era jasangarriagoan bizitzeko ikastetxean eta udalerrian akordioak adostea; hezkuntzako komunitateko agenteen arteko koordinazio mekanismoak indartzea; giza eta inguruko gaiei buruzko egoerak identifikatzea, aztertzea eta proposamenak luzatzea...

Bilerak: urtean 12

- Turismo mahaia

Partaideak: hoteletako, pentsioetako, baliabideetako taxisten, bela enpresetako, bidaia agentzia harkorretako, tabernetako, kafetegietako ta jatetzetako ordezkariak, Alkatea, Turismoko zinegotzia eta Turismoko Unitateko teknikariak

Helburuak: Getxon turismo alorraren garapenean eragina eduki dezaketen jardueren jarraipena egitea, proposatzea eta eztabaidetzea eta Norako Kalitate Turistikoaren Sistema Integralaren ezarpena koordinatzea

Bilerak: gutxienez urtean bi

- Merkataritza mahaia

Partaideak: merkatariak, merkatarien elkartea, ekonomi sustapenerako saileko ordezkari politikoak eta Getxolaneko teknikariak

Helburuak: merkataritzako eta ostalaritzako jarduerak bultzatzeko ekintzak koordinatzea eta aztertzea

Bilerak: lan taldeak hilabetean behin eta Mahaia bi hilabetean behin

- Jai Batzordeak

Partaideak: agente sozial desberdinetako ordezkariak

Helburuak: auzoetako jaiak antolatzea eta gestionatzea Udalaren laguntzarekin, jardueretarako diru-laguntzak ematen dituelako eta egiturak utzi ere

- Kirol-partaidetza

Getxo markako klubak: 2.790 jokalaria, 230 entrenatzaile/koordinatzaile eta 3.350 bazkide.

Hainbat kirol klubek udal ekipamenduren bat era zuzenean gestionatzen dute, tartean Getxo Arraun taldeak Arraunketa pabiloia, La Cantera Skate Eskoalk Arrigunagako skate parka eta ORZA Getxoko Abrako Kirol Portuko Armadoreen eta Patroien elkarteak Bela Pabiloia. Gainera Kirol Hastapeneko Eskolak daude asteburuetan, errugbikoa 100 umerekin, saskibaloiko 100 umerekin, futbolekoa 350 umerekin eta patinaje artistikokoa 55 haurrekin.x